Sandrine Mendiburu
Itxura
Sandrine Mendiburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1972ko urriaren 15a (52 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Sandrine Mendiburu (Baiona, 1972ko urriaren 15a - ) emakumezko golfari profesional ohi lapurtarra da, 2001ean erretiratua.
Donibane Lohizunen bizi izan da.
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3 urte besterik ez zituenean hasi zen golfean, Donibane Lohizuneko Xantakoko golf zelaian; Lacoste[1] familiarena den zelai honetan aita kadia zen eta ama idazkaria.
- 12 urterekin bere adineko frantses estatuko txapelketa irabazi zuen eta hiru urtez titulua erdietsi zuen.
- 15 urterekin Orange Bowl torneoa irabazi zuen AEBetan; titulu hori lortzeko AEBetakoa ez zen lehena eta bakarra 49 urteetan.
- Urte bi beranduago AEBetako Junior edo gazte txapelketa irabazi zuen, honetan ere AEBetakoa ez zen lehena.[2]
- 1989an, oraindik amateurra zenean Biarrizko Openean hirugarren geratu zen.
- Urte berean Cécilia Mourgue d'Algue, Sophie Louapre, Delphine Bourson, Caroline Bourtayre eta Valérie Pamardekin bera kide zen estatuko taldeak Europako txapelketa lortu zuen.
Karrera profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere garaian profesionala izan zen Philippe aitaren laguntza zuela profesional bihurtu zen 1991ean. 18 urte besterik ez zituen.
Hurrengo urtean Ladies European Tour[3] Europako zirkuituan Rockie of the year ("urteko hasiberria") izendatu zuten. Hamargarren amaitu zuen.
Profesional urteetan lortutako garaipenak:
- 1994an Portugaleko Costa Azul Opena.
- 1998an Malaysiako Opena.
- 1999an Alemaniako Hannover Expo 2000 Opena[4] eta Irlandako Donegalekoa.[5] Urte horretako frantses estatuko lehena izan zen.
1999an bertan lortu zuen urteko posturik onena (8.a) eta 2001ean karrera profesionalari amaiera eman zion, Hugo semea izan zuenean.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoan ikasi zuen. Bertan Anne-Sophie Lapix eta Laurence Ostolaza telebista aurkezleak ere ibili ziren ikasle.
- Évian ur mineralaren publizitatearen irudia da eta Evian Masters konpetizioan parte hartzeaz gain Canal+ taldeko kateetan kirol esataria da.
- Azken datu honetan zerikusia du Franck Riboudekin ezkondu izanak; Riboud Danone[6] taldeko burua da eta 2008an[7] frantses estatuan hoberen ordaindutako enpresako koadroa zen: 4,3 milioi €.
- Bere aita Arrangoitzeko golf zelaiko zuzendari lanetan dabil eta bera laguntzen; kontu honetan ere Riboudekiko harremanak ematen du zeresana: enpresaburu dirudunaren kontrako bilkurak egin ziren 2001ean, bai zelaian bertan bai duten etxearen aurrean; luxuzko turismoaren eta espekulazioaren kontra Ipar Euskal Herrian burutu diren kanpainetan kokatu behar dira[8] eta kasu honetan gehitu behar zaio Danone taldean suertatu ziren langileen kanporaketak.[9][10]
- 2003an Nuni golfwear arropa marka sortu zuen Mendiburuk;[11] Never up, never in golf mundutik datorren esaldiaren akronimoa da[12] eta bereziki Japonian arrakasta handia izan du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arropa marka ospetsuarena.
- ↑ Txapelketako webgunean historia.
- ↑ Europako emakumezkoen zirkuitu profesionala.
- ↑ Albistea golftoday.co.uk.en.
- ↑ Garaipenaren berri.
- ↑ Evian ur mineralen etxea Danone taldearena da; gainera Riboud bera dago Evian Masters torneoa berriro indartzeko ahaleginen atzetik.
- ↑ Albistea journaldunet-en.
- ↑ Erreferentzia gertaera horiei.
- ↑ Eztabaida hori Euskal Herriko Kazetan.
- ↑ Albiste bera La Dépêche-n.
- ↑ Markaren aurkezpena dela eta Mendibururen biografia.
- ↑ Azalpena Nuniren webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Arrangoitzeko golfeko webgunea.
- (Ingelesez) (Frantsesez) (Japonieraz) Mendiburu Nuni arropa markaren webgunea.