Edukira joan

Carl Chun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carl Chun

Bizitza
JaiotzaHöchst (Frankfurt am Main)1852ko urriaren 1a
HerrialdeaNassauko Dukerria
 Prusiako Erresuma
BizilekuaAlemania
HeriotzaLeipzig1914ko apirilaren 11 (61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lily Vogt (mul) Itzuli  (1884 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Rudolf Leuckart (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteuthologist (en) Itzuli, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, itsas-biologoa, malakologoa eta cnidariologist (en) Itzuli
Lantokia(k)Leipzig eta Kamerun Alemana
Enplegatzailea(k)Königsbergeko Unibertsitatea  (1883 -  1891)
Wrocławeko Unibertsitatea  (1891 -  1898)
Leipzigeko Unibertsitatea  (1898 -  1914)
Jasotako sariak
KidetzaSaxon Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Carl Chun (Höchst (Frankfurt am Main), 1852ko urriaren 1a - Leipzig, 1914ko apirilaren 11) alemaniar biologoa eta itsaso eta toki abisopelagikoen esploratzailea izan zen. Zoologia ikasi zuen Leipzigeko Unibertsitatean, eta irakatsi zuen Königsberg-en eta Wroclaw-n, 1892an biologiako katedra lortu aurretik.

Valdivia espedizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Valdivia espedizioa»

1898ko uztailaren 31n "Valdivia" itsasontziarekin Hanburgoko portutik abiatu zen espedizio bat hasi eta zuzendu zuen, itsaso subantartikoak esploratzeko. Lehen aldiz, eskualdeko sakonera handien frogak aurkeztu ziren, egindako zundaketa kanpainen ondorioz. Bouvet uhartea, Kerguelen uharteak eta beste batzuk bisitatu zituen, eta ondoren Hanburgora itzuli zen 1899ko maiatzaren 1ean.

Bereziki zefalopodoak eta planktona aztertu zituen. Vampyroteuthis infernalis aurkitu eta izendatu zuen, literalki " infernuko banpiro txipiroiak".

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lily Vogt-ekin, Carl Vogt irakaslearen alabarekin (1817-1895) ezkondu zen.

  • Frankfurteko Batzar Nazionaleko kidea

Argitalpen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Aus den Tiefen des Weltmeeres" 1. edizioaren orri nagusia (1900)
  • "Aus den Tiefen des Weltmeeres" (Ozeanoaren sakonetik). 2. arg. 592 or. Jena: Fischer, 1903
  • Aus den Tiefen des Weltmeeres. 1. arg. 549 or., Jena: Fischer, 1900
  • "Die Siphonophoren der Plankton-Expedition" . 1897. urtea. Kiel; Leipzig. 142 or. Liburu osoaren PDF artxiboa 49,1 MB
  • "Die Ctenophoren der Plankton - Expedition" . 1898. urtea. Kiel; Leipzig. 45 or. Liburu osoaren PDF fitxategia 16,1 MB
  • Die Ctenophoren des Golfes von Neapel und der Angrenzenden Meeres-Abschnitte: eine Monographie. Fauna und Flora des Golfes von Neapel und der angrenzenden Meeres-Abschnitte hrsg. von der Zoologischen Station zu Neapel, 1: XVIII, 313 or., Stazione Zoologica Napoli, Leipzig: Engelmann, 1880
  • Katechismus der Mikroskopie. Webers ilustrierte Katechismen. 138 or. Leipzig: S.Weber, 1885
  • Die pelagische Thierwelt in grösseren Meerestiefen und ihre Beziehungen zu der Oberflächenfauna. Bibliotheca Zoologica 1 (1): 66 or. Cassel: Fischer, 1887
  • Die Beziehungen zwischen dem arktischen und antarktischen Plankton. 64 or. Stuttgart: Nägele, 1897
  • Die Cephalopoden T. 1: Oegopsida. Wissenschaftliche Ergebnisse der deutschen Tiefseeexpedition auf dem Dampfer Valdivia 1898–1899, 18 (1), Jena: Fischer, 1910
  • Die Cephalopoden T. 2: Myopsida, Octopoda. Wissenschaftliche Ergebnisse der deutschen Tiefseeexpedition auf dem Dampfer Valdivia 1898–1899, 18 (2), Jena: Fischer, 1910

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]