Yolande de Polignac
Yolande Martine Gabrielle de Polastron, tituluz Polignac-eko dukesa, eta Gabrielle de Polignac eta Yolande de Polignac gisa ezagutua (Paris 1749 - Viena 1793), Marie Antoinette erreginaren lagun mina izan zen, Luis XVI.aren agintaldian errege gorteko pertsonaiarik ospetsuenetako bat da, eta Frantziako Iraultzan aristokraziaren kontra piztu zen gorrotoan, pertsonaia arketipikoetako bat izan zen, Antzinako Erregimeneko aristokrazia endekatu eta inaktiboaren ikur.
Yolande de Polignac | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yolande Martine Gabrielle de Polastron |
Jaiotza | Paris, 1749ko irailaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Viena, 1793ko abenduaren 9a (44 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Jean François Gabriel de Polastron |
Ama | Jeanne Charlotte Herault |
Ezkontidea(k) | Jules, 1st Duke of Polignac (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | lagun egiteko andrea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Luis XVI.aren gortearen azken urteetako intrigetan parte zuzena hartu zuen, bere maitale Vaudreuil-ekin batera. Vaudreuil kondearen beste maitale batek, Elisabeth Vigee Le Brun margolariak, egin zuen Yolanderen erretratu ezagunena[1].
Bastillaren Hartzearen ondoren, Polignac-tarrek ihes egin zuten, eta Europan zehar ibili ziren Vienan kokatu aurretik. Han gaixorik zela, ez zioten esan nahi izan Marie Antoniette hilarazi egin zutela, eta espe zela hil zela esan zioten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Schama, Simon.. (1989). Citizens : a chronicle of the French Revolution. Viking ISBN 0670810126. PMC 21036771. (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).