Ylläs
Ylläs mendia edo finlandieraz Yllästunturi, Kolari udalerriko 718 metroko mendixka bat da, sartaldean dagoena, Suediako mugatik hurbil. Äkäslompolo iparraldean eta Ylläsjärvi hegoaldean dira ondoko herrixkak eta mendixka eskaintzen dien turismotik bizi dira batik bat. Finlandiako eta Laponiako mendixkarik garrantzitsuenetarikoa da, nahiz eta bere garaiera ez izan Halti eta Saana mendixkena.
Ylläs | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 718 m |
Mota | fell (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 67°33′58″N 24°13′59″E / 67.5661°N 24.2331°E |
Honen parte da | Karelides (en) Ounasselkä (en) |
Mendikatea | Eskandinaviako Alpeak |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Kolari |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Äkäslompolotik. |
Bertan eski-azpiegitura garrantzitsuak daude, hala nola 330 km-ko pistak. Hala nola, 35 urdin, 18 gorri eta 5 pista beltz. Gainera, Zirkulu Polar Artikotik iparraldera kokatzen denez, elurra ziurtatua dago urritik maiatza bitartera. Gainera, Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalean dago, eta bere natura-basatiaren azalera, Finlandiako hirugarren handiena da. Mendixkak erakartzen duen turismoa, ibar osoko diru-sarrera garrantzitsuenak dira.