Vicente García Castañón

Vicente García Castañón Arraiz (Iruñea, Nafarroa, 18?? - Madril, 1927ko azaroaren 6a)[1] nafar meatz-ingeniari eta ongile bat izan zen. Espainiako Meatzaritza Kontseiluko idazkari karguan jardun zuen.

Vicente García Castañón
Bizitza
JaiotzaIruñea, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1927ko azaroaren 6a (117/127 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmeatze-ingeniaria

Nafarroako Foru Aldundia eta Iruñeko Udalari ondorengotzan jabetzak, etxebizitzak, harribitxiak eta garaiko 610.813 pezeta inguru laga zizkion, bai eta atzerriko baloreak ere, azken hauen salmentak (1973) 935.226 pezeta gehi milioi erdiko interesak sortu zituen. Vicenteren ondorengoek herentzia Iruñeko Erruki Etxeari eman zioten.

Berak eta bere emaztea zen María de la Trinidad Fernández Arenasek emandako diru laguntzari esker 1924an gaur egungo Iruñeko Erruki Etxearen eraikuntza ahalbideratu zuten, Victor Eusa iruindar arkitektoak diseinatutako eraikina.

1933an Iruñeko Udalak haren omenez Bigarren Zabalgunean dagoen García Castañón kalea izendatu zuen.

Ondoren, 1936an Bigarren Zabalguneko beste kale bati emaztearen izena jarri zitzaion, hots, Trinidad Fernández Arenas kalea.

Erreferentziak

aldatu