Torrada
Torrada, ogi txigorra esnean[1] edo ogi galdua[2] (ingelesez: French toast; frantsesez: pain perdu; gaztelaniaz: torrija) munduan zehar famatua den gosaria eta Iberiar Penintsulan Inauterietan eta Garizuman jaten den azkenburukoa da.
Torrada | |
---|---|
Materialak | ogia arrautza esnea azukrea |
Osagaiak | arrautza, ogia eta esnea |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Torrada normalean ogi eta arrautzez egindakoa da, baina askotan esnea ere du osagaia. Janari herrikoa denez, eta mundu zabalean hedatua dagoenez, errezeta asko daude: azukrea, fruituak, gurina edo beste osagaiak dituztenak.
Torrada edo ogi galdua
aldatu6 pertsonentzat
Osagaiak
aldatuPrestaketa 1.
aldatu- Lehenik esnea kanelarekin su baxuan 10 minutuz egosi, epeltzen utzi. Iragazi.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esnearekin nahasi.
- Ogia prestatutako likidoan bi aldetatik ongi busti.
- Ekilore olioa duen zartagin batean su ertainean kolorea emanez frijitu.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
Prestaketa 2
aldatu- Lehenik esnea kanelarekin eta azukrearekin su baxuan 10 minutuz egosi.
- Arrautzak irabiatu plater batean,
- Ontzi zabal batean ogi-xerrak jarri (elkarren gainean jarri gabe, baina elkar ukituz) eta bertara bota gozatutako esnea, ogi-xerrak estaliz. Ogi-xerrek esnea xurga dezatela eta beratu daitezela.
- Eginkizun zailena dator orain: esnetan ondo bustitako ogi-xerrak arrautza irabiatuan busti bi aldeetatik eta oliotan frijitu. Kontuz ibili ogi-xerrak mugitzean, bera-bera eginda badaude puskatu egin daitezke.
- Ekilore oliotan edota oliba oliotan frijitu daitezke, baina su ertainean egitea komeni da.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita bota gainetik.
Aholkuak
aldatu- Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utzita.
- Oso garrantzitsua da ogia ongi bustitzea, askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
- Frijitzeko garaian ere suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
- Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
- Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango dion espeziarekin ere egin dezakegu.
Galeria
aldatu-
French toast
-
Hong Kongen egindako torrada
-
New Orleansen egindako torrada
-
Torradak fruituekin.
-
Pain perdu
-
Arrautzarik gabeko torradak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «pain | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
- ↑ «Sukaldaritza liburua/Errezetak/Torrija edo ogi galduak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).