The North Star (1943ko filma)

The North Star (Ameriketako Estatu Batuetan Armored Attack izenburua ere izan zuen) 1943ko filma da, RKO etxeak ekoiztu eta banatua. Lewis Milestonek zuzendua, Lillian Hellman idazlearen istorio bat du abiapuntu; idazleak berak sortu zuen gidoia. Anne Baxter, Dana Andrews, Walter Huston, Walter Brennan eta Erich von Stroheim izan ziren antzezle nagusiak. Musika Aaron Coplandek sortu zuen, eta abestiak Ira Gershwinenak ziren; argazkia James Wong Howerena. Film hau Farley Granger aktorearen lehena izan zen.

The North Star (1943ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1943
IzenburuaThe North Star
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma, propaganda film (en) Itzuli, film dramatikoa, film erromantikoa eta musika-filma
Iraupena108 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Lewis Milestone
Gidoigilea(k)Lillian Hellman
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaSamuel Goldwyn
William Cameron Menzies

Konpainia ekoizleaSamuel Goldwyn Productions (en) Itzuli
RKO Pictures
[[Kategoria:Samuel Goldwyn Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDaniel Mandell
Ekoizpen-diseinatzaileaPerry Ferguson (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAaron Copland
Argazki-zuzendariaJames Wong Howe
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaUkrainako Sobietar Errepublika Sozialista
Argumentu nagusiaBigarren Mundu Gerra, Bizargorri Operazioa, Soviet partisans (en) Itzuli eta village community (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0036217 Allocine: 70030 Rottentomatoes: m/1015260-north_star Allmovie: v35654 TCM: 85227 Netlix: 70050143Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ukrainako alegiazko herri batean gara, Iparrizar deritzona. 1941eko urtean alemaniarrak Sobiet Batasuneko errepublika hura bereganatzen hasiak ziren. Filmak herriko biztanleek erakutsitako portaera agertzen du: haien eguneroko bizimodua, ume, gazte, heldu zein zaharrena, erabat itxuraldatuko da. Biztanleek eurek su emango diote herriari alemaniarrak gertu sentitzean; hala ere, naziek bere egingo dute lekua eta ospitalea antolatuko dute bertan. Alemaniar soldadu zaurituak sendatzeko herriko umeen odola darabilte lasai askoan. Filmak hiru testu-inguru jorratzen ditu: setiatuei laguntzeko armak lortzen saiatzen direnena aurrena (Baxter, Brennan, Granger, Andrews eta Withers); herrian geratutakoena hurrena (Huston, Harding eta Von Stroheim), eta gerrilla sortu dutenena azkena.

Hainbat kontu

aldatu

Filma aurkeztu zenean harrera ona izan zuen, kontuan hartuta Sobiet Batasunaren defentsa sutsua egiten zuela, eta Oscar sarietarako sei izendapen lortu zituen. Une horretan komunismoaren mamua ernaldu barik bide zetzan amerikarren kontzientzian. Urte nahikotxo pasatu ziren propaganda filmtzat hartua izan arte. Esaterako, alemaniarrek bonbardatutako herrian eragindako txikizioa girotzeko filmaren soinu bandak Internazionala darabil.

Aktoreak

aldatu
Aktorea Pertsonaia
Anne Baxter Marina Pavlova
Dana Andrews Kolya Simonov
Walter Huston Pavel Grigorich Kurin medikua
Walter Brennan Karp
Ann Harding Sophia Pavlova
Farley Granger Damian Simonov
Erich von Stroheim Von Harden medikua
Jane Withers Clavdia Kurina

Kanpo estekak

aldatu