Ten Shin Han
Ten Shin Han (jatorrizko japonieraz 天津飯 edo Ten Shin Han ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Ten Shin Han | ||
---|---|---|
天津飯 | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jaiotze data | 733. urtea | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 10. liburukia, 113. atala (manga) Dragoi Bolako 82. atala (animea) | |
Arraza | Hiru-begien ondorengoa edo gizakia? | |
Garrantzia | Bigarren mailako pertsonaia | |
Altuera | 196 cm | |
Pisua | 75 kg | |
Senideak |
| |
Teknikak |
| |
Ahotsa | Hirotaka Suzuoki Kōichi Yamadera (BDZko 82, 83 eta 84. ataletan) Kepa Cueto |
Hiru-begi estralurtarren (jatorrizko japonieraz 三つ目人 edo Mitsume Jin ?) ondorengoa da [1][2]. Bere izena tianjin (jatorrizko japonieraz 天津 edo Tianjin ?) arrozetik dator. Bere ezaugarri nabarmenena dituen hiru begiak dira.
Son Gokurekin aliatutako gehienen antzera, hasiera batean oso krudela zen, baina zirkunstantzia batzuen ondorioz bere maisuaren borroka moduak gaitzetsi zituen. Aldaketa honen arrazoiak, Iratxo Dortokaren borroka modua eta Krilinen heriotza Satan Bihotz Txikiren eskutan izan ziren. Azkenean Son Gokuren lagun taldera bildu zen. Ordutik, Chaozekin batera Mikerroiren estilo originala baino estilo ez hain krudel bat garatu zuten.
Biografia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Gaztaroa
aldatuLehen aldiz, Arte Martzialen 21. Txapelketaren ostean agertu zen Chaoz eta Oreinurde hegodunarekin batera, Goku munduan zehar entrenatzen zebilela honekin topo egitean. Mikerroi maisuaren ikaslea zen, eta maisu hau Iratxo Dortokaren aspaldiko ikaskidea da; Mutaito maisuaren ikaslea. Lehen unetik Chaoz da Ten Shin Hanen lagun banaezina.
Iratxo Dortoka eta Mikerroi etsaiak ziren. Ondorioz, Ten Shin Han eta Goku etsai bihurtu ziren. Ten Shin Hanek Arte Martzialen 22. Txapelketan parte hartu zuen, eta bertan Gokuk Tao Pai Pai (Mikerroiren anaia gaztea) ustez hil zuela jakin zuen. Orduan maisuak mendekatzeko agindu zion, Goku hiltzeko esanez.
Etapa honetan Ten Shin Han Mikerroiren estiloan zegoen hezita, oso indartsua eta krudela. Bere krudeltasuna Yamcharen aurkako borrokan, final laurdenetan, azaldu zuen, hanka bat hautsi baitzion inolako errukirik gabe. Final erdietan Jackie Chunen aurka borrokatu zen, baina agure zaharrak borroka bertan behera utzi zuen. Son Gokuren aurkako finala zaila izan zen. Bertan hainbat teknika beldurgarri erakutsi zituen. Gainera, berak jakin gabe Chaozen legez kanpoko laguntza jaso zuen, baina honetaz konturatzean Chaozi laguntzea debekatu zion. Borroka honetan Mikerroiren ikasle izateari utzi egin zuen, honen alferrikako ankerkeriaz konturatuta. Azkenik txapelketako garaile bihurtu zen, hori bai zorte apur batekin.
Krilinen erailketaren ondoren, Dortoka Miragarriari Dragoi Bolak biltzen lagundu zion. Gainera honekin batera Satan Bihotz Txikiren aurkako segada prestatzen ere aritu zen. Hala ere ez zen ondo irten eta Dortoka maisua eta Chaoz deabruaren eskuetan hil ziren, eta hau gutxi balitz munstroak betiko gaztetasuna lortu zuen Shenroni esker. Beranduago Mafuba teknika ikasi eta Satan Bihotz Txikirengana joan zen bere lagunak mendekatzeko asmoz. Hala ere ez zuen ezer lortu, Danbor jarri baitzen bera eta etsaiaren artean. Gainera deabrua espetxeratzeko lapikoa ere deuseztu egin zuen Satanek. Hiltzera zihoanean Son Goku agertu eta bizia salbatu zuen. Gudan ahal zuen moduan lagundu zion Gokuri gelditzen zitzaizkion indar apurrekin.
Helduaroa
aldatu3 urte beranduago, pixkanaka bere lekua galtzen joan zen nahiz eta lurtar indartsuena bera izan Krilin gaindituta eta, Yamcha eta Chaoz baino gehiago izan. Espazioko Gerlarien iristea jakitean, Ahalguztidunaren Jauregira joan zen entrenatzera, bere kideekin batera.
Napparen aurkako borrokan, zerbait latza ikusi zuen: Chaozen bizi ematea. Ten Shin Hanen (jada beso bat galduta) bizitzako azken momentuak oso gogorrak izan ziren. Nappari min eman nahian eta Chaoz mendekatu nahian eraso berri bat egin zuen, baina gastatutako energia guztiaren ondorioz, hil egin zen.
Bitartean beste munduan, Kaitorekin entrenatu zen Yamcha, Chaoz eta Satan Txikirekin batera, Namekeko Dragoi Bolekin berpiztuak izateko zain. Beraz, ezin izan zuen Freezerren aurkako borrokan jardun. Kaitoren planetan, Freezerren Indar Bereziak joan ziren eta hauetako bi garaitu zituen. Kaitok nahita eraman zituen hauek, zein indartsu bilakatu ziren konturatu zitezen.
Behin berpiztuta, etorkizuneko Trunksek Freezer eta bere aita zein erraztasunez garaitzen zituen ikusi zuen. Hemendik aurrera oso gogor entrenatu zen Chaozekin ziborrak esnatzen zirenerako. Geroago bere bizitza arriskatu zuen Cell eutsiz bere forma perfektua lortu aurretik, eta azkenean Gokuk salbatu behar izan zuen. Geroago, bere lagunekin batera, Cellen jokoan parte hartu zuen. Cell txikiek egurra eman zioten, Son Gohanen amorrua piztu nahian. Cellen heriotzan ere parte hartu zuen, Yamcha, Krilin eta Satan Txikirekin arreta bereganatuz, Gohanek erasoa prestatzen zuen bitartean.
Honen ostean, Ten Shin Hanek borrokak alde batera utzi zituen, Espazioko Gerlarien aurrean bere indarra hutsala baitzen. Beraz, ez zuen Boo Ahaltsuaren sagan parte hartu, nahiz eta agerpen txiki bat egin zuen Son Gohan salbatzeko Booren eraso batetik, honek jada Satan Txiki eta Gotrunks irentsiak baitzituen. Hala ere, Book ostiko bakar batez garaitu zuen. Gero Indar Unibertsalaren erasoan parte hartu zuen bere energiarekin eta Gokuk honekin Boo Ahaltsua garaitu zuen.
Dragoi Bola GTn
aldatuDragoi Bola GTn bi aldiz bakarrik agertu zen. Bata, Ume garaitu ostean Capsule Corp.-ek egindako festan eta bestea, azken sekuentzian; Gokuk Shenronen gainean Lur osoa zeharkatu zuenean.
Filmak
aldatuFilmetan gainerako Z gerlariekin batera ageri da beti etsai nagusiaren morroien aurka borrokatzen.
Jatorri estralurtarra
aldatuNahiz eta iturri ofizialek Ten Shin Hanen jatorri estralurtarra aipatu [1][2], askotan hau zalantzan jartzen da, ez baita behin ere aipatzen halakorik ez mangan ez seriean. Gainera Dragoi Bolaren mundua izaki bitxiz osatua dago: sudur gabeko pertsona, zerri antropomorfo bat... Beraz, hirugarren begi bat ez litzateke harritzekoa izango. Gainera giza jatorria duenik ere ez dakigu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Daizenshū 4. liburukia World Guide-n argitaratua, 69. orrialdea.
- ↑ a b Daizenshū 7. liburukia Dragon Ball Daijiten-en argitaratua, 89. orrialdea.
Kanpo estekak
aldatu