Paddington hartza
Paddington Hartza Erresuma Batuko haur literaturako fikziozko pertsonaia bat da. Lehenengo aldiz, 1958. urtean agertu zen A Bear called Paddington (Paddington izeneko hartza) izeneko liburuan[1], hau Michael Bond idazle ingelesak idatzia eta Peggy Fortnum ilustratzaileak ilustratua izan zen. Liburua, 30 hizkuntzetara itzulia izan da eta munduan zehar 30 milioi kopia baino gehiago saldu dira[2].
Paddington hartza | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Michael Bond |
Ageri den obrak | ikusi
|
Eponimoa | Paddington geltokia |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Peru, 1958ko ekainaren 25a |
Sexua | gizonezkoa |
paddington.com | |
Historia
aldatuPertsonaia hau sortzeko, Bond 1956ko Gabonetan Londresko Paddington tren geltokitik hurbil dagoen denda batean ikusi zuen peluxezko hartz batean oinarritu zen. Hartz hori, bere emazteari opari modura erosi zion. Panpina izan zen beraz, Bonden inspirazio eta historia idazten hasi zen. Hamar egun geroago, lehen liburua idatzia zuen: A Bear called Paddington, eta 1958ko urriaren 13an argitaratu zen.
Pertsonaia
aldatuPaddington Hartza Perutik datorren etorkina da. Brown familiak Londreseko Paddington geltokian aurkitu zuen, izena hortik datorkiolarik. Pertsonaia hau, haur literatura ingeleseko pertsonai klasiko bihurtu da. 2014ko azaroaren 28an Erresuma Batuan Paddington filma estreinatu zen, Paul King-ek zuzendua, Ben Whishaw-ek protagonizatua (hartzari ahotsa jarriz), Nicole Kidman, Hugh Bonneville eta Sally Hawking-ekin batera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ How It All Started. 2008-05-09 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ Paddington Bear. 2008-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).