OpenAI
adimen artifizialaren ikerketa-erakundea
OpenAI adimen artifizialeko (AA) ikerketa-laborategi bat da, OpenAI LP enpresak eta OpenAI Inc enpresa nagusiak (irabazi asmorik gabe) osatua. Enpresak AAren arloan ikerketak egiten ditu, AA lagunkoia sustatu eta garatzeko, gizateria osoari mesede egiteko. Sam Altman-ek Elon Musk-ek eta beste batzuek sortu zuten San Franciscon, 2015 urtearen amaieran, eta 1000 milioi dolar konprometitu ziren talderako.
OpenAI | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | OpenAI Inc. |
Mota | teknologia konpainia |
Jarduera sektorea | adimen artifiziala |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | OpenAI OpCo (en) |
Enplegatuak | 375 (2023ko urtarrilaren 23a) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Sam Altman |
Zuzendaritza-taldea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) eta 501(c)(3) organization (en) |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 19.976.363 $ (2021eko abenduaren 31) |
Diru-sarrerak | 44.485 $ (2022) |
Historia | |
Sorrera | 2015eko abenduaren 8a 2015eko abenduaren 11 |
Sortzailea | |
Sorlekua | San Frantzisko |
webgune ofiziala |
Musk-ek uko egin zion zuzendaritza-taldeari 2018ko otsailean, baina emaile izaten jarraitu zuen. 2019an, Microsoft eta Matthew Brown enpresek 1000 milioi dolarreko inbertsioa egin zuten OpenAI LPn. San Frantziskoko Mission Districten dagoen Pioneer eraikinean du egoitza.
Garatu dituen tresnen artean azpimarratzekoak dira GPT-3 eta ChatGPT.