Nazaré
Nazaré Portugalgo Leiria barrutian dagoen kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 15.060 biztanle ditu.
Nazaré | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Leiria | ||
Izen ofiziala | Nazaré | ||
Posta kodea | 2450 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°36′N 9°04′W / 39.6°N 9.07°W | ||
Azalera | 82,43 km² | ||
Mugakideak | Alcobaça | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 15.158 (2011) 98 (2001) | ||
Dentsitatea | 184 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Hiri senidetuak | Badajoz, Nogent-sur-Marne eta Zushi (en) | ||
cm-nazare.pt |
Etimologia
aldatukondairak dioenez IV mendean monje batek Nazaretetik Amabirjina estatua beltza ekarri zuen Méridara (Espainia) eta 711ean mairuek konkistatu behar zutenean Romano eta Roderik monje bisigodoek ekarri zuten Nazaré-ra. Romano haitzulo batean bizi izan omen zen eta hau hiltzean Roderic-ek bertan ezarri zuen Nazareteko amabirjinaren estatua.
Historia
aldatuLehenengo asentamentuak hondartzaren gainean izan ziren, itsasotik zetozen erasoetatik (vikingoak eta pirata frantses, ingles eta holandarrak) babesteko.
Aipatutako kondairari jarraiki, 1182an eliza bat eraiki zen Romano monjearen haitzuloaren gainean, izan ere Dom Fuas Roupinho zaldun tenplarioaren bizitza salbatu izanaren miraria egin izana omentzeko. 1377an Fernando I.a Portugalgoak eliza handiago bat eraiki zuen eta XVI eta XIX mendeen artean nabarmen aldatu eta handitu zen Nazaréko Andre Mariaren eliza.
Inguruan eratu zen herriak foruak eskuratu zituen 1514an.
Turismoa
aldatuPortugalgo Zilarreko kostaldeko (Costa de Prata) turismogune ezagunena da. Hondartza luzeak ditu, Portugalgfo onenak izatearen fama dutenak. Arrantzaleen jantzi koloretsuak ere aipatzekoak dira.
Kirolak
aldatuGarrett McNamara surflari hawaiiarrak surfeaturiko olaturik handienaren errekorra ezarri zuen Nazarén, 23'8 metrotako garaiera zuen olatua, 2011eko azaroan.
Banaketa administratiboa
aldatuFregesiak
aldatuDemografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2004 | 2011 |
2 877 | 4 277 | 8 393 | 10 406 | 13 511 | 15 436 | 15 313 | 15 060 | 14 904 | 15 060 |
Iruditegia
aldatu-
Nazaréko Andre Mariaren eliza.
-
Nazaréko hondartza.
-
Arrantzaleen txalupak.
-
Nazaréko gotorlekua.
-
Itsasargia.
-
Nazaré ilunabarrean.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Nazareko udalaren webgunea.