Louise Glück

poeta estatubatuarra

Louise Elisabeth Glück (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1943ko apirilaren 22a - Cambridge, Massachusetts, 2023ko urriaren 13a) estatubatuar poeta eta saiakeragilea izan zen. Irakaslea izan zen Yale Unibertsitatean. 2020an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.[1]

Louise Glück

(1977)
Bizitza
JaiotzaNew York1943ko apirilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge2023ko urriaren 13a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)John Dranow (en) Itzuli  (1977 -  1996)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGeorge W. Hewlett High School (en) Itzuli
Sarah Lawrence College
Columbia Unibertsitatea
(1963 - 1966)
Hizkuntzakingelesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Williams College (en) Itzuli
Bostongo Unibertsitatea
Iowako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakRobert Lowell, Rainer Maria Rilke eta Emily Dickinson
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm11994002 Find a Grave: 260601550 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Louise Glück New York hirian jaio zen 1943ko apirilaren 22an. Familia judu hungariar batekoa, Daniel Glück eta Beatrice Glück-en (Grosby jaiotzaz) alaba zaharrena izan zen.

Gücken ama errusiar juduen ondorengoa zen. Bere aitaren aldeko aitona-amonak, Terézia (Moskovitz jaiotzez) eta Henrik Glück, Érmihályfalvako juduak ziren, garai hartan Austria-Hungaria (gaur egungo Errumania) zena; bere aitonak "Feldmann és Glück" izeneko zurgintza enpresa zuzentzen zuen. 1900eko abenduan Estatu Batuetara emigratu zuten eta New Yorkeko janari-denda baten jabe izan ziren. Glücken aita, Estatu Batuetan jaioa, idazle izateko anbizioa zuen, baina bere koinatuarekin negoziotan hasi zen. Elkarrekin X-Acto labana[Betiko hautsitako esteka] asmatu zutenean lortu zuten arrakasta. Glücken ama Wellesley Collegeko graduatua zen.

Haurtzaroan, Glücken gurasoek greziar mitologia eta ipuin klasikoak irakatsi zizkioten, hala nola Joana Arc-ekoaren bizitza. Adin goiztiarrean hasi zen poesia idazten.

Nerabe zela, Glückek anorexia nerbiosoa garatu zuen, eta bere nerabezaroko eta helduaroko urteen erronka nagusia bihurtuko zen. Gaixotasuna saiakera batean deskribatu zuen, amarengandikako independentzia berresteko ahaleginaren emaitza zela zioen. Gaixotasuna bera jaio aurretik gertatutako ahizpa nagusi baten heriotzarekin lotu zuen. George W. Hewlett institutuan (Hewlett, New York) egin zuen azken urtean tratamendu psikoanalitikoari ekin zion. Handik hilabete batzuetara eskolatik atera zuten bere errehabilitazioan zentratzeko, hala ere, 1961ean graduatu zen. Hurrengo zazpi urteak terapian eman zituen, gaixotasuna gainditzen lagundu eta pentsatzen irakatsi ziolarik.

Bere egoera zela eta, Glück ez zen unibertsitatean hasi arduraldi osoko ikasle gisa. Goi-mailako hezkuntzari uko egiteko erabakia beharrezkoa zela azaldu zuen terapiaren alde: "Nire egoera emozionalak, portaera zurrunak eta erritualarekiko mendekotasunak ezinezkoa egin zuten beste hezkuntza modu bat" . Horren ordez, Sarah Lawrence Collegen poesia ikasi zuen eta, 1963tik 1966ra, olerki-tailerretan aritu zen graduatu gabeko ikasleentzako ikastaroak eskaintzen zituen Columbia Unibertsitateko Ikasketa Orokorren Eskolan. Bertan, Léonie Adams eta Stanley Kunitzekin ikasi zuen. Irakasle hauek aholkulari esanguratsu gisa aitortu ditu bere poeta garapenean.

Glücken ahizpa nagusia gazte hil zen, Glück jaio aurretik. Bere ahizpa gazteenak, Tereze (1945-2018), Citibanken lan egin zuen lehendakariorde gisa, eta idazlea ere izan zen; 1995ean Iowa Short Fiction Award saria irabazi zuen The May You Live in Interesting Times liburuagatik[2].

Charles Hertz Jr.ekin ezkondu zen 1967an. Glücken bigarren ezkontza 1977an izan zen, John Dranowrekin, prosa idazlea eta New England Culinary Instituteko (NECI) lehendakari ordea. John Dranow eta Francis Voigt 1970eko hamarkadan elkartu ziren Goddard Collegen, non Voigt udako programen dekanoa izan zen eta Dranowek eskolako udako idazketa programa hasi zuen. Euren emazteak, Ellen Bryant Voigt poeta eta Louise Glück, hurrenez hurren, Goddard-eko idazketa programa graduatuan irakasten ari ziren. Dranow eta Voigtek 1978an sukaldaritza eskola bat irekitzeko planari ekin zioten, New England Culinary Institute (NECI), irabazi asmorik gabeko unibertsitate pribatua. Glück eta Bryant Voigt institutuko lehen inbertitzaileak izan ziren eta zuzendaritza batzordean aritu ziren[3].

1980an Glücken Vermonteko etxea suak hartu zuen eta bere ondasun gehienak galdu zituen.

1985ean aita hil zitzaion, eta 2011n ama 101 urte zituela[4].

John Dranow eta Glück 1996an dibortziatu ziren eta iskanbilak izan zituzten sukaldaritza eskola zela eta; Dranow kanpo geratu zen[5]. Dranowrekin seme bat izan zuen, Noah Dranow (1973) somelierra. Bere bigarren ezkontzaren hausturak Glücken honako bi liburu hauetan zuzeneko eragina izan zuela dirudi: Meadowlands (1996), eta Vita Nova (1999).[6]

Glücken iloba Abigail Savage aktorea da[7].

Ibilbide literarioa

aldatu

Poesia tailerretan ari zela, Glück bere olerkiak argitaratzen hasi zen. Bere lehen argitalpena Mademoiselle aldizkarian izan zen, ondoren Poetry, The New Yorker, The Atlantic Monbly, The Nation eta beste zenbait agerkaritan[8]. Columbia utzi eta gero, Glück idazkari lanetan aritu zen[9].

1968an, Glückek bere lehen poema bilduma argitaratu zuen, Firstborn. Robert Hass poetak liburua "gogor, artatsu eta oinazez betea" bezala deskribatu zuen. 2003an, Stephen Burt kritikariak "poeta ausart baina zabarra, Robert Lowell eta Sylvia Plathen imitatzaile grinatsu" hitzekin deskribatu zuen[10]. Argitalpenaren ondoren, Glückek idazlearen blokeoa jasan zuen, 1971tik aurrera Vermonteko Goddard Collegen poesia irakasten hasi zenean soilik sendatu zitzaiona[9][11]. Garai honetan idatzi zituen olerkiak bere bigarren liburuan bildu zituen, The House on Marshland (1975), kritikari askok bere lan urratzailetzat hartu zutena, "ahots bereizgarri baten aurkikuntza" [6].

1980an, Glücken hirugarren bilduma, Descending Figure, argitaratu zen. Kritika batzuk jaso zituen bere tonuagatik eta gaiarengatik: adibidez, Greg Kuzma olerkariak Glücki leporatzen zion "haur gorrotatzaile" bat izatea "The Drowned Children" bere poemarako[12]. Oro har, liburua ongi hartua izan zen. The American Poetry Review n, Mary Kinziek "izaki gabetu, kaltetu eta totelka ari direnen" liburuaren argitasuna goraipatu zuen [13].

Urte horretan bertan, sute batek Glücken etxea suntsitu zuen Vermonten, bere ondasun gehienak galduz. Tragedia harekin Glück geroago bere lan sarituenean bilduko zituen olerkiak idazten hasi zen: The Triumph of Achilles (1985). Liz Rosenberg idazle eta kritikariak Glücken aurreko lana baino "argiago, garbiago eta zorrotzago" bezala deskribatu zuen bilduma[14]. Peter Stitt kritikariak, The Georgia Review-en, adierazi zuen liburuak erakusten ziola Glück "gure garaiko poeta garrantzitsuen artean" zegoela[15]. Bildumatik, "Mock Orange" olerkia, ereserki feminista baten antzeko bihurtu dena[16], "antologia pieza" deitua izan da, poesia antologia eta unibertsitateko ikastaroetan agertu den maiztasunagatik[17].

1984an, Glück Massachusettseko Williams Collegen fakultatean sartu zen ingeleseko irakasle senior bezala[18].

Hurrengo urtean, bere aita hil egin zen[4]. Galerak poema bilduma berri bat hastera bultzatu zuen, Ararat (1990) izenburukoa, Genesiko uholdeen mendiari erreferentzia egiten diona. 2012an The New York Times egunkarian idatzirik, Dwight Garner kritikariak "azken 25 urteetan argitaratutako poesia amerikarraren libururik basatiena eta sorginena" deitu zion[19].

Glückek bilduma honi bere liburu ezagunenetako batekin jarraitu zion: The Wild Iris (1992), lorezain batekin elkarrizketan lorategiko loreak eta bizitzaren naturari buruzko jainkosa bat adierazten dituena. Weekly editoreek "edertasun handiko poesia" aldarrikatu zuten[20]. Elizabeth Lund kritikariak, The Christian Science Monitor liburuan, "milurteko lana" izena eman zion[21]. Lan honekin, 1993an, Pulitzer Saria irabazi zuen, Glück-en ospea goratuz poeta estatubatuar gailen gisa[22].

1994an saiakera-bilduma bat argitaratu zuen, Proofs & Theories: Essays on Poetry izenekoa. Ondoren, Meadowlands (1996) sortu zuen, maitasunaren izaerari eta ezkontzaren hondamenari buruzko poesia bilduma[23]. Beste bi bildumarekin jarraitu zuen: Vita Nova (1999) eta The Seven Age (2001).

2004. urtean, 2001eko irailaren 11ko eraso terroristei erantzunez, Glückek Octobre argitaratu zuen. Sei zatitan banatutako poema, antzinako greziar mitoa hartu eta trauma eta sufrimenduaren alderdiak aztertzen ditu[24]. Urte honetan bertan, Rosenkranz idazle[25] izendatu zuten Yale Unibertsitatean.

Yale fakultatean sartu zenetik, Glückek olerkiak argitaratzen jarraitu du. Denboraldi honetan argitaratutako liburuak Averno (2006), A Village Life (2009) eta Faithful and Virtuous Night (2014) dira. 2012an, Poems: 1962 – 2012 izeneko poema-bilduma argitaratzea "literatur gertakari"tzat hartua izan zen[26]. Bere saiakeren beste bilduma bat, American Originality izenekoa, 2017an agertu zen[27].

2020ko urrian, Glückek literaturako Nobel saria jaso zuen[28], hamaseigarren emakumezko saritua 1901ean saria sortu zenetik. Akademiak nabarmendu zuen bere ahots poetikoa nahastezina dela, apaindura gutxiko edertasunarekin norbanakoaren bizitza unibertsal bihurtzen duena[29] eta horretarako mitoak eta motibo klasikoak baliatzen ditu; horregatik daude haren lanak Dido, Pertsefone, Euridize eta antzinatik datozen ahots gehiagoz beteak[30]. "Idazkera aratz baten bilaketan datza Glücken lanaren balioa. (...) Haurtzaroa, familia barneko bizitza eta senideekiko harremanak dira haren poemetan maiz agertzen dituen gaiak"[1]. COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen ondorioz, saria bere etxean jaso zuen[31]. Idatziz emandako Nobel hitzaldian, William Blake eta Emily Dickinsonen poesiarekiko hasierako konpromisoa nabarmendu zuen poeten, irakurleen eta publiko orokorraren arteko harremanaz hitz eginez[32].

Idazlanen azterketa

aldatu

Glücken lana ikasketa akademikoetako gaia izan da, eta hala izaten jarraitzen du. Bere paperak, baita eskuizkribuak, gutunak eta beste material batzuk ere, Yale Unibertsitateko Beinecke Ohiz kanpoko liburu eta eskuizkribuen liburutegian daude[33].

Glück ezaguna da bere poema lirikoen hizkuntzaren doitasun eta tonu ilunagatik. Craig Morgan Teicher poetak idazle gisa deskribatu du: "Hitzak urriak dira beti, esfortzuz lortutakoak, eta ez dira alferrik galtzeko modukoak."[34]. Laura Quinney adituak argudiatu du hitzen erabilera zainduak Glück jarri duela "trinkotze lirikoa biziki baloratzen duten poeta estatubatuarren lerroan", Emily Dickinsonetik Elizabeth Bishop-era[35]. Glück-en poemak formaz aldatu dira bere ibilbidean zehar, lerro trinkoz osatutako poema labur eta lakonikoekin hasi eta liburu baten luzerako elkartutako hurrenkeretara hedatuz[36]. Errima edo aliterazioa bezalako poesia-baliabideak ez dira bere lanaren ezaugarri. Aitzitik, Robert Hahn poetak bere estiloa "erabat diskretua" edo "ia estilorik eza" deitu du, "intonazio arranditsuak" lagunarteko hurbilketarekin nahasten dituen ahots batean oinarrituta[37].

Kirmen Uribe idazleak idatzi zuen: "Bere olertia oso berezia da. Aitortzatik jaiotzen da, bere barrutik, baina ezagutzatik jakintzara egiten du berehala jauzi. Ahozkotik hurre dago darabilen hizkera, baina konplexutasuna gero dator, azal garbi hori duten poemek sakontasun handia hartzen dute, maisua delako esaldien eta xehetasunen aukeraketa eta elkartze ezohikoetan. Ur azala gardena da, baina barruko olatua du"[38].

Aditu eta kritikarien artean eztabaidatu da ea Glück poeta konfesionala den, bere poemetan lehen pertsona izateko modua gailentzen delako, eta gai intimoa, sarritan Glücken bizitza pertsonaleko gertaerek inspiratua. Robert Baker adituak argudiatu du Glück "ziurrenik poeta konfesionala dela, oinarrizko zentzu batean"[39]; Michael Robbins kritikariak, berriz, argudiatu du Glücken poesia, Sylvia Plath edo John Berryman poeta konfesionalena ez bezala, "pribatutasunaren fikzioaren mende dagoela"[40]. Bestela esanda, ezin da poeta konfesionala izan, argudiatu du Robbinsek, entzule batengana zuzentzen ez bada. Aurrerago, Quinneyk argudiatzen du ezen, Glücken aburuz, poema konfesionala "gorrotagarria" dela[41]. Beste batzuek adierazi dute Glücken poemak autobiografikotzat har daitezkeela. Zenbait pertsona bizitzeko bere teknikak, berriz, antzinako jainko greziarretatik lorategiko loreetara zabukatuz, bere poemak aitormen hutsa baino gehiago egiten ditu. Helen Vendler adituak adierazi duenez: "Bere zeihartasunean eta erreserban, Glücken poemek alternatiba bat eskaintzen diote lehen pertsonaren konfesioari, oso pertsonala izaten jarraitzen duen bitartean"[42].

Glück-en lana askotarikoa da, baina aditu eta kritikoek funtsezko gaiak identifikatu dituzte. Nabarmenago, Glücken poesiak trauma du ardatz, bere karreran zehar heriotza, galera, sufrimendua, huts egindako harremanak eta sendatzeko eta berritzeko ahaleginen gainean idatzi duelako[43]. Daniel Morris adituak dioenez, Glücken poesiak tradizioz zoriontsuak edo idilikoak izan diren irudiak erabiltzen dituenean ere, "hilkortasunaren, inozentzia-galeraren egilearen kontzientzia iradokitzen du". Joanne Feit Diehl adituak nozio horren berri ematen du, argudiatzen duenean "amaiera baten zentzu" horrek Glücken poemak bere atzera begirako boterearekin nahasten dituela", eta adierazten du objektu komunen eraldaketa, hala nola haurrentzako kotxetxo bat, bakardade- eta galera-irudikapenetan[44]. Hala ere, Glücken aburuz, trauma, ezbairik gabe, bizitzaren balioespen handiagorako bidea da, The Triumph of Achillesen aztertutako kontzeptua. Tituluak aipatzen duen garaipena Akilesek heriotza onartzea da, eta, horri esker, erabat egindako gizaki bihurtu da[45].

Kirmen Uribek ere bere ikuspuntua gehitzen du "Galera da bere gai nagusiena: hutsunea, heriotza, banaketa («zuk ez zenuen nire bihotza nahi, nire gorputzaren atzetik joan zinen»)" idazten duenean[38].

Glück-en beste gai komun bat desioa da. Glückek zuzenean idatzi du desira mota askori buruz, adibidez, maitasun edo bereizkeria desioari buruz, baina anbibalentziak markatzen du haren ikuspegia. Morrisek argudiatzen du Glück-en poemek, askotan ikuspuntu kontraesankorrak hartzen baitituzte, "estatusarekin, boterearekin, moralarekin, generoarekin eta, batez ere, hizkuntzarekin duen erlazio anbibalentea" islatzen dutela[46]. Robert Boyer autoreak Glücken anbibalentzia karakterizatu du "autogaldeketa estugarri" gisa. Hauxe dio: "Glücken olerkiak, unerik onenean, atzerakadaren eta baieztapenaren artean, berehalakotasunaren sentsualtasunaren eta gogoetaren artean... izan dira beti, askotan lurrekoa eta erronkaz ilusiorik gabea dirudien poeta batentzat, eta oso sentibera izan da eguneroko mirariaren erakarpenarekiko eta emozio menderatzailearen bat-bateko gorakadarekiko"[47]. Glücken lanean lehiatzen diren desioen arteko tentsioa bai poemako hainbat pertsona bere gain hartzean, bai poemako bilduma bakoitzera hurbiltzean agertzen da. Hori dela eta, James Longenbach poeta eta adituak esan du "aldaketa Louise Glücken baliorik altuena dela", eta "aldaketa gehien nahi duena bada, horixe bera da gehien irauten duena, harentzat zailena dena, gogorragoa dena"[48].

Glücken beste kezka bat natura da, bere poema askoren agertokia. The Wild Irisen, loreek ahots adimentsu eta hunkigarriak dituzten lorategi batean gertatzen dira poemak. Hala ere, Morrisek dio The House on Marshland ere naturaz arduratzen dela, eta naturaren poesiaren tradizio erromantikoaren berrikuspen gisa irakur daitekeela[49]. Araraten, halaber, "loreak luto-lengoaia bihurtzen dira", baliagarria oroitzapenerako eta doludunen arteko lehiarako, "naturaren jabetza sinbolismo-sistema adierazgarri gisa" zehazteko[50]. Hala, Glücken lanean, natura, aldi berean, kritikotzat eta besarkatutzat hartu beharreko zerbait da. Alan Williamson autore eta kritikariak adierazi duenez, batzuetan jainkozkoa ere iradoki dezake, hala nola, Celestial music poeman, hizlariak dioenez, "mundua maitatzen duzunean musika zerutiarra entzuten duzu", edo, The Wild Irisen, jainkoak eguraldian gertatzen diren aldaketen bidez hitz egiten duenean[51].

Glücken poesia ere nabarmentzen da ekiditen duenagatik. Morrisek argudiatzen duenez, "Glücken idazketak maizenik saihesten ditu identifikazio etnikoa, erlijio-sailkapena edo genero-afiliazioa. Hain zuzen, haren poesiak, askotan, ebaluazio kritikoak ukatzen ditu, zeinek identitate-politika baieztatzen baitute literatura-ebaluaziorako irizpide gisa. Kanonizazioari aurre egiten dio marratxodun poetak (hau da, olerkari "judu-amerikar" gisa, edo poeta "feminista" gisa, edo "natura" poeta gisa), eta nahiago du ikonoklasta-aura bat gorde, edo tarteko gisa[52].

Eraginak

aldatu

Glückek adierazi du psikoanalisiak bere lanean duen eragina, bai eta bere gaztetatako ikaskuntzak ere legenda zaharretan, paraboletan eta mitologian. Gainera, Léonie Adams eta Stanley Kunitzen eragina egiaztatu du. Adituek eta kritikariek, besteak beste, Robert Lowellen [53] , Rainer Maria Rilkeren [54] eta Emily Dickinsonen[55] eragin literarioa nabarmendu dute, besteak beste.

Lan hautatuak

aldatu

Poesia-bildumak

aldatu
  • Firstborn (The New American Library, 1968)
  • The House on Marshland (The Ecco Press, 1975) ISBN 978-0912946184
  • Descending Figure (The Ecco Press, 1980) ISBN 978-0912946719
  • The Triumph of Achilles (The Ecco Press, 1985) ISBN 978-0880010818
  • Ararat (The Ecco Press, 1990) ISBN 978-0880012478: "Idazlearengan gako diren hiru elementuk egiten dute bat, akademiako kideen arabera: familiaren gaiak, «jakintza soila», eta liburu guztia osotasun batera eramaten duen konposizioak. Tonu ustez naturala harrigarria da. Familia harremanen inguruan topatzen ditugun irudiak bortizki soilak eta mingarriak dira. Apala da, eta gogorra, inongo apaingarri poetikoren aztarnarik ez duena"[30].
  • The Wild Iris (The Ecco Press, 1992) ISBN 978-0880012812: "Ausarta da, ez du beldurrik hiru ahots erabiltzeko Pulitzer saria lortu zuen The Wild Iris (1992) poema liburuan bezala, non lorezainaren ahotsa, lorearena eta sasi-jainkoarena ageri diren.", Kirmen Uribe[38]. Garazi Ugalde Pikabearen proiektuak irabazi zuen 2020ko Jokin Zaitegi saria, eta, horrenbestez, berak euskaratu du Louise Glucken The Wild Iris liburua[56] eta Elkarrek argitaratu du[57].
  • The First Four Books of Poems (The Ecco Press, 1995) ISBN 978-0880014212
  • Meadowlands (The Ecco Press, 1997) ISBN 978-0880014526: Hedoi Etxartek hainbat pasarte euskaratu zituen Berria egunkarian[58].
  • Vita Nova (The Ecco Press, 1999) ISBN 978-0880016346: " Ez du beldurrik poema liburu bat egun gutxitan idatzi (Vita Nova, 1999) eta bere horretan uzteko, unearen indarra eta inperfekzioa jasoz.", Kirmen Uribe[38].
  • The Seven Ages (The Ecco Press, 2001) ISBN 978-0060185268
  • Averno (Farrar, Strauss and Giroux, 2006) ISBN 978-0374107420
  • A Village Life (Farrar, Strauss and Giroux, 2009) ISBN 978-0374283742
  • Poems: 1962-2012 (Farrar, Strauss and Giroux, 2012) ISBN 978-0374126087
  • Faithful and Virtuous Night (Farrar, Strauss and Giroux, 2014) ISBN 978-0374152017

Chapbookak

aldatu

Prosa-bildumak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Ugarte Irizar, Itziar. (2020ko urriak 8). «Louise Gluckek irabazi du Literaturako Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  2. «Iowa Short Fiction Award and John Simmons Short Fiction Award | Iowa Writers' Workshop | College of Liberal Arts & Sciences | The University of Iowa» writersworkshop.uiowa.edu (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  3. (Ingelesez) Flagg, Kathryn. «Vermont's Struggling Culinary School Plans Its Next Course» Seven Days (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  4. a b (Ingelesez) «A zest for life: Beatrice Glück of Woodmere dies at 101» Herald Community Newspapers (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  5. (Ingelesez) Bandler, James. (2000). «Too Many Cooks» Seven Days, via Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  6. a b [1] Morris, Daniel. (2006). The poetry of Louise Glück : a thematic introduction. University of Missouri Press ISBN 978-0-8262-6556-2. PMC 290591375. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  7. (Ingelesez) «TEREZE GLUCK Obituary (1945 - 2018) - Hewlett, NY - New York Times» www.legacy.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  8. Zuba, Jesse. (2016). The first book : twentieth-century poetic careers in America. ISBN 978-1-4008-7379-1. PMC 932268118. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  9. a b (Ingelesez) «Louise Glück» The National Endowment for the Humanities (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  10. (Ingelesez) «Boston.com / News / Boston Globe / Ideas / The laureate» archive.boston.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  11. (Ingelesez) Duffy, John J.; Hand, Samuel B.; Orth, Ralph H.. (2003). The Vermont Encyclopedia. UPNE ISBN 978-1-58465-086-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  12. George, E. Laurie (1990). "The "Harsher Figure" of Descending Figure: Louise Gluck's "Dive into the Wreck"" (PDF). Women's Studies. 17 (3–4): 235–247.
  13. KINZIE, MARY (1982). "Review of Descending Figure; Memory; Monolithos; The Southern Cross; Sure Signs: New and Selected Poems; Letters from a Father; Antarctic Traveller; Worldly Hopes". The American Poetry Review. 11 (5): 37–46.
  14. (Ingelesez) Rosenberg, Liz. (1985-12-22). «GECKOS, PORCH LIGHTS AND SIGHING GARDENS» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  15. Stitt, Peter (1985). "Contemporary American Poems: Exclusive and Inclusive". The Georgia Review. 39 (4): 849–863. ISSN 0016-8386.
  16. Colleen, Abel. (2019). «Speaking Against Silence» The Ploughshares Blog (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  17. Hahn, Robert. (Summer 2004). «Transporting the Wine of Tone: Louise Gluck in Italian» Michigan Quarterly Review XLIII (3) ISSN 1558-7266. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  18. (Ingelesez) «Poet Louise Glück at Williams College Awarded Coveted Bollingen Prize» Office of Communications (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  19. (Ingelesez) Garner, Dwight. (2012-11-08). «Verses Wielded Like a Razor» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  20. Wild Iris. www.publishersweekly.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  21. «Images of Now and Then in Poetry's Mirror» Christian Science Monitor 1993-01-07 ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  22. The 1993 Pulitzer Prize Winner in Poetry. The Wild Iris, by Louise Glück (The Ecco Press)
  23. (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2021-04-05). «Louise Glück» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  24. (Ingelesez) Azcuy, Mary Kate. (2011). Karhio, Anne ed. «Persona, Trauma and Survival in Louise Glück’s Postmodern, Mythic, Twenty-First-Century ‘October’» Crisis and Contemporary Poetry (Palgrave Macmillan UK): 33–49.  doi:10.1057/9780230306097_3. ISBN 978-0-230-30609-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  25. (Ingelesez) «Louise Glück | English» english.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  26. (Ingelesez) «Creative Paralysis» The American Scholar 2013-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  27. «American Originality» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  28. «Louise Glück poetak irabazi du 2020ko Literatura Nobel saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  29. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2020» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  30. a b Irizar, Itziar Ugarte. «Barrutik so dagoen poeta» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  31. Irizar, Itziar Ugarte. «Louise Gluckek irabazi du Literaturako Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  32. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2020» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  33. «Collection: Louise Glück papers | Archives at Yale» archives.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  34. Teicher, Craig Morgan (August 4, 2017). "Deep Dives Into How Poetry Works (and Why You Should Care)". The New York Times. ISSN 0362-4331
  35. Quinney, Laura (July 21, 2005). "Laura Quinney · Like Dolls with Their Heads Cut Off: Louise Glück · LRB 21 July 2005". London Review of Books.
  36. Cucinella, Catherine, ed. (2002). Contemporary American Women Poets: An A-to-Z Guide. Choice Reviews Online. 40. Westport: Greenwood Press. pp. 150–151.
  37. Hahn, Robert. (Summer 2004). «Transporting the Wine of Tone: Louise Gluck in Italian» Michigan Quarterly Review XLIII (3) ISSN 1558-7266. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  38. a b c d Uribe, Kirmen. «Gardena azalean, arrea sakonean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  39. Baker, Robert. (2018-06-01). «Versions of Ascesis in Louise Glück’s Poetry» The Cambridge Quarterly 47 (2): 131–154.  doi:10.1093/camqtly/bfy011. ISSN 0008-199X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  40. (Ingelesez) «Los Angeles Review of Books» Los Angeles Review of Books 2012-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  41. Vendler, Helen Hennessy. (1980). Part of nature, part of us : modern American poets. Cambridge, MA. : Harvard University Press ISBN 978-0-674-65475-4. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  42. Vendler, Helen Hennessy. (1980). Part of nature, part of us : modern American poets. Cambridge, MA. : Harvard University Press, 311 or. ISBN 978-0-674-65475-4Noiz kontsultatua: 2021-04-08.
  43. Cucinella, Catherine, ed. (2002). Contemporary American Women Poets: An A-to-Z Guide. p. 149. Wounds--the death of a firstborn child, anorexia, failed relationships, sibling rivalry, a parent's death, divorce--form the foundation from which Glück's poetry arises.
  44. Diehl, Joanne Feit, ed. (2005). On Louise Glück: Change What You See. Ann Arbor: University of Michigan Press. pp. 6–7.
  45. «"The Ambivalence of Being in Gluck’s The Triumph of Achilles" [by Caroline Malone»] The Best American Poetry (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  46. Morris, Daniel. The Poetry of Louise Glück: A Thematic Introduction. p. 73.
  47. (Ingelesez) Boyers, Robert. (2012-11-20). Writing Without a Mattress: On Louise Glück. ISSN 0027-8378. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  48. LONGENBACH, JAMES. (1999). «Louise Glück's Nine Lives» Southwest Review 84 (2): 184–198. ISSN 0038-4712. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  49. Morris, Daniel. The Poetry of Louise Glück: A Thematic Introduction. p. 2.
  50. Morris, Daniel. The Poetry of Louise Glück: A Thematic Introduction. p. 6.
  51. Williamson, Alan (2005). "Splendor and Mistrust". In Diehl, Joanne Feit (ed.). On Louise Glück: Change What You See. Ann Arbor: University of Michigan Press. pp. 65–66.
  52. Morris, Daniel. The Poetry of Louise Glück: A Thematic Introduction. pp. 30–31.
  53. (Ingelesez) Languages, Florian GargailloFlorian Gargaillo is an Assistant Professor of; Quarterly, Literature at Austin Peay State University His work has been published in The Cambridge; Imagination, Literary; Quarterly, Modern Language; Review, The Yale; elsewhere.. (2017-09-29). «Sounding Lowell: Louise Glück and Derek Walcott» Literary Matters (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  54. (Ingelesez) «Los Angeles Review of Books» Los Angeles Review of Books 2012-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  55. Diehl, Joanne Feit (2005). "Introduction". In Diehl, Joanne Feit (ed.). On Louise Glück: Change What You See. Ann Arbor: University of Michigan Press. pp. 13, 20.
  56. Sarasola, Ainhoa. «Louise Glucki eta Bob Dylani lan bana euskaratu diete» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  57. «basairisa. Louise Gluck. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  58. Etxarte, Hedoi. «Louise Glucken larreak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).

Kanpo estekak

aldatu