Lili Kraus
Lili Kraus (hungarieraz: Kraus Lili, Budapest, 1903ko apirilaren 3a- Asheville, Ipar Carolina, 1986ko azaroaren 6a) jatorri hungariarreko pianista zen. Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten, eta Béla Bartók eta Zoltán Kodályren ikaslea izan zen. 1922an Vienara joan zen, eta han Edward Steuermann eta Arthur Schnabelekin ikasi eta lan egin zuen. 1925ean, Vienako Musika Eskolako irakasle egin zuten. Orduan ezagutu zuen Mozarten musika. 1931n irakaskuntza utzi eta kontzertuak ematen jarri zen. Mozarten musika interpretatzen espezialista izan zen, eta 1960ko hamarkadan haren pianorako kontzertu eta sonata guztiak interpretatu zituen. Haydn, Mozart, Beethoven eta Schuberten lanak ere jo izan zituen.
Lili Kraus | |
---|---|
(1971) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1903ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) Hungaria |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Asheville, 1986ko azaroaren 6a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franz Liszt Musika Akademia 1922) University of Music and Performing Arts Vienna (en) 1923) |
Hizkuntzak | ingelesa hungariera |
Irakaslea(k) | Zoltán Kodály |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | classical pianist (en) eta musikagilea |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
1967tik 1983ra bitartean Texas Christian University-n, Texasen, irakasle aritu zen.
Haren senarra Otto Mandl austriar filosofo judua zen; gero katoliko egin zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.