Libia[1] (arabieraz: ليبيا‎Lībiyā; italieraz: Libia)) iparraldeko Afrikako estatua da, Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Egipto ekialdean, Sudan hego-ekialdean, Txad eta Niger hegoaldean, eta Aljeria eta Tunisia mendebaldean. Ia 1,8 milioi kilometro koadroko azalera du (horietatik % 90 basamortua da); Afrikako laugarren herrialde handiena da eta munduko hamazazpigarrena. Hiriburua eta hiri handiena Tripoli da. Libiako 5,7 milioi biztanleetatik 1,7 milioi hiriburuan bizi dira.

Libia
دولة ليبيا
Dawlat Lībiyā
Ereserkia: Libya, Libya, Libya (en) Itzuli

Libiako bandera

coat of arms of Libya (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaTripoli
32°52′31″N 13°11′15″E
Azalera1.759.541 km²
Punturik altuenaBikku Bitti
Punturik sakonenaSabkhat Ghuzayyil (en) Itzuli (−47 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakEgipto, Sudan, Tunisia, Aljeria, Txad, Niger eta Ekialde Hurbila
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika
Chairman of the Presidential Council (en) ItzuliMohamed al-Menfi
Libiako lehen ministroaAbdulhamid Dbeibeh (en) Itzuli
LegebiltzarraHouse of Representatives (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria6.678.567
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 20
Emankortasun-tasa2,467 (2014)
Alfabetizazioa% 86,1 (2004)
Derrigorrezko eskolaratzea6-15
Bizi-itxaropena71,934 (2016)
Giza garapen indizea0,718 (2021)
Ekonomia
BPG nominala50.984.362.478,497 $ (2017)
BPG per capita5.978 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa125.407.563.118 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn19.672,96 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala−4,4 % (2016)
Erreserbak79.417.877.682 $ (2017)
Inflazioa29,9 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1551ko abuztuaren 15a, 1977ko martxoaren 2a, 1969ko irailaren 1a eta 1951ko abenduaren 24a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+218
ISO 3166-1 alpha-2LY
ISO 3166-1 alpha-3LBY
Ordu eremua
Elektrizitatea127 V. 50 Hz.
230 V. 50 Hz.europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli, Schuko eta Type L (en) Itzuli
Internet domeinua.ly

2011ko Libiako Gerra Zibilean bi entitatek aldarrikatzen zuten de jure Libiako gobernu autoritate zirela. Muammar al Kadafiren heriotzaren ondoren, de facto Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia desagertu zen, Libiako Errepublika aldarrikatuz. Trantsizio Kontseilu Nazionalaren buru zen Mustafa Abdul Jalilek herrialdearen kontrola hartu zuen gerra amaitzean eta Kadafi exekutatzean, eta Libia izena eman zioten. Nazio Batuetan 1977tik aurrera Libyan Arab Jamahiriya zen ingelesezko izen ofiziala.

Izenari buruz

aldatu

Libia izenak Amazigh eta antzeko jatorrizko hizkuntzetan du oinarria. Antzinako Egiptoko testuetan  , moduan agertzen da, hau da, R'bw (= Libu), Niloaren mendebaldean bizi zen Berbere herri baten izena. Grezieraz Libies deitzen zituzten eta horregatik Iparraldeko Afrikari (Egipto barne) Lybia izena eman zioten. Ibn Khaldunen garaian tribu berari Lawata izena ematen zitzaion[2].

Orografia eta klima

aldatu
 
Libia satelite irudian

Libia Afrika iparraldean dago kokatua, Mediterraneoaren ertzean. Nahiz eta herriak 1.750.000 kilometro karratu izan, eremuaren gehiengoa basamortuak hartzen du.

Hiru eskualde nagusi bereiz daitezke: Tunisiatik Egiptoraino luzatzen den itsasertza (Tripolitania, Barqa edo Zirenaika, Marmarica), itsasertzetik hurbil dagoen goi-ordokia eta hegoaldeko basamortua (Fezzan). Libiako lurraldearen bederatzi hamarren basamortuak hartzen du (Libiako basamortua).

Iparraldeak, aldiz, Mediterraneo aldeko itxura du. Ez dago ibai iraunkorrik baina ur asko dago lurpean. Klima ere Saharakoa da, itsasertzean izan ezik (Mediterraneoko klima). Udan oso bero egiten du eta neguan hotz. 300–600 mm euri ur hartzen da batez beste itsasertzean, eta hegoaldean edo Fezzango eskualdean 15 mm besterik ez.

Horrela, bederatzi hamarrenak Saharako eskualde lehorrenak hartzen du: itsasorantz malda leuna duen ordoki zabala, gehien bat erg hareatsuak edo hamada harritsuak osatua. Tontorrik garaiena Bikku Bitti (2.267 m) da; Txadekiko mugan dago, Tibesti mendilerroan.

Biztanleak eta gizartea

aldatu

Libiako lurraldearen % 95 basamortua da. Beraz, ez da harritzekoa biztanle dentsitatea oso txikia izatea: 2,8 biztanle baizik ez kilometro koadroko. Biztanleen % 90 lurraldearen % 10ean bizi dira, itsasertzeko zerrenda estu batean eta oasietan bizi da. Tripolik, hiriburuak, milioi bat biztanletik gora du, eta Bengasik, Libiako bigarren hiriak, milioi erditik gora.

Petrolio erreserba handien eta biztanleria murritzaren kariaz Afrikako garren herrialdea dira, bizi mailari dagokionez. Biztanleriaren hazkunde tasa % 2,3koa izan zen 2006ko estimazioen arabera. Batez besteko bizi itxaropena 75 urtekoa da. Emankortasun indizea 3,79 haurrekoa da emakumeko. Tradizioz alderraiak edo nomadak baziren ere, libiarren hiritartze prozesua azkarra izan da, eta, gaur egun, hiritarrak dira libiarren % 88. Helduen alfabetatze maila % 95ekoa da.

1976tik 1983ra, 27.000 milioi dolar xahutu ziren nekazaritza eta birlandatze proiektuetan (“iraultza berdea” deitu zitzaien), emaitzak etsigarriak izan baziren ere. Langile eskaera egin zuen Libiak, eta hala, 1995ean bi milioi eta erdi langile atzerritar zeuden lurraldean (1985ean 800.000 langile ziren). Milioi bat egiptoar baino gehiagok, 150.000 tunisiarrek eta 30.000 palestinarrek (arabiar jatorriko langileek, 1980 urteaz geroztik, hainbat eskubide ematen dien “arabiar nazionalitatea” dute) lan egiten dute Libian. Baina badira asiarrak (thailandiarrak, korearrak), eta beste milioi bat afrikar ere (500.000 sudandar, 300.000 txadar, 250.000 maliar). Ekialdeko Europatik etorritako 30.000 teknikariren zuzendaritzapean jarduera askotan hartu dute parte langile atzerritar horiek: eraikuntzak, garraioak, eraldaketa industria, nekazaritza, obra handiak…).

Gobernua eta administrazioa

aldatu

2011ko iraultza arte, Arabiar Herri Errepublika Sozialista zen, agintean daudenen definizioz, Libiako gobernu mota eta, teorian —herri batzordeen bitartez—, herriak gobernatzen bazuen ere, praktikan, diktadura militar bat zen, Muammar al Kaddafi buruan zuela. 1976an, Herri Biltzar Orokorra deritzan legegintza erakunde edo parlamentua ezarri zen eta, 1977an, konstituzio berri bat onartu zuen Herri Biltzar Orokor horrek. Ez zegoen alderdi politiko legeztaturik. Administrazioari zegokionez, 22 barrutitan banatuta zegoen Libia, hainbat antolaketa aldaketaren ondoren. Libiako justizia erakundeek Egiptoko sistema judiziala zuten eredu.

Banaketa administratiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Libiaren banaketa administratiboa»

Libia eskualdetan (muhafazat) zegoen banatua, hauek 25 udalerritan (baladiyat) zatitu zituzten arte. Duela gutxi, sha'biyah izeneko 32 barrutitan banatu da berriz, hogeita bitan geroago. Honako zerrendak aurreko banaketa erakusten du eta, hortaz, oraingoaren apur bat desberdina da.

32 udalerriak:

 

1 Ajdabiya 17 Ghat
2 Al Butnan 18 Ghadamis
3 Al Hizam Al Akhdar 19 Gharyan
4 Al Jabal al Akhdar (Al Bayda) 20 Murzuq
5 Al Jfara 21 Mizdah
6 Al Jufrah 22 Misratah
7 Al Kufrah 23 Nalut
8 Al Marj 24 Tajura Wa Al Nawahi AlArba'
9 Al Murgub 25 Tarhuna Wa Msalata
10 An Nuqat al Khams 26 Tarabulus (Tripoli)
11 Al Qubah 27 Sabha
12 Al Wahat 28 Surt
13 Az Zawiyah 29 Sabratha Wa Surman
14 Benghazi 30 Wadi Al Hayaa
15 Bani Walid 31 Wadi Al Shatii
16 Darnah 32 Yafran

Antzina, Libia hiru eskualdetan banatzen zen: Tripolitania, Fezzan eta Zirenaika.

Ekonomia

aldatu

1959an petrolioa aurkitu izanak erabat aldatu zuen Libiako ekonomia. Ordu arteko jarduera nagusiak artzaintza eta, batez ere, italiar kolonoek abian jarritako nekazaritza ziren, nahiz eta jarduera hori itsasertzeko zerrenda estu batera mugatua izan, gainerako lurraldea basamortua baita, oasi batzuk salbuetsita

Petrolioa aurkitu zuten, beraz, eta ez nolanahiko kopuruan (3.400 milioi tonako erreserbak kalkulatzen dira), eta, jakina, “urre beltza” bilakatu zen Libiako lehen baliabidea. Sarir, Hufra, Mabruk, Zaltan, Awyila eta Raguban daude petrolio hobi garrantzizkoenak.

1987-1989an petrolioa asko merkatu zen, eta horrek krisialdi gogorra ekarri zuen Libiara. Zorretan sartu zen —Ekialdeko Europako herrialdeekin, batez ere— eta estatuak arazoak izan zituen funtzionarioei soldatak ordaintzeko. Kaddafik, 1973tik 1978ra libiar ekonomia kolektibizatu bazuen ere, sektore pribatuetara eta finantza ortodoxiara itzultzea aldarrikatzearekin batera, pribatizazio programa bati ekin zion eta berriro baimendu zituen merkataritza eta soldatapeko langileak.

Petrolioa garestitzeak eta hidrokarburo hobi berrien aurkikundeak, hala ere, ekonomiaren hazkundea ekarri zuen berriro. Hala, petrolio esportazioen sarrerak berriro ere ziurtaturik, ibai artifizial baten proiektu erraldoiari ekin zion Kaddafik. Asmoa Fezzan eta Kufrako oasietako lurpeko hobietatik ura ponpatu eta, lurpeko putzu eta hoditeria sare korapilatsu baten bitartez, kostaldera eramatea zen, han, ureztatzeari esker, soro-lur gehiago izateko (25.000 milioi dolarreko inbertsioa eskatzen zuen, guztira).

1992ko apirilean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Libiaren aurkako blokeo neurriak ezarri zituen, Libiak uko egin baitzion 1988an Pan Americanen hegaldi batean lehergailua jarri izana leporatzen zitzaien bi gizon entregatzeari (Eskoziako Lockerbie parean egin zuen eztanda hegazkinak, eta 270 pertsona hil ziren). Blokeoak ondorio latzak izan zituen Libiako ekonomiarentzat: 24.000 milioi dolarreko galerak izan zituela kalkulatzen da. Prezioak hirukoiztu ziren, langabezia agertu zen, dinarrak balioaren seiren bat galdu zuen eta eroste ahalmena % 30 jaitsi zen. Tripolik Asian eta Ekialde Hurbilean ezarri ahal izan zituen ondasunak izozturik geratu ziren.

Kaddafik austeritatea aldarrikatu zuen eta, garbiketa batzordeak eraturik, kontrabandoaren, gehiegikerien eta ustelkeriaren aurkako borrokari ekiteko baliatu zen egoeraz. Nolanahi ere, Libiarekin merkataritza harremanak zituzten hainbat herrialdek (Italia, Alemania, Espainia eta Frantzia, batik bat) ez zuten gehiago itxaron nahi izan eta 1996 urteaz geroztiko petrolio prospekzioak frantsesek (Total), italiarrek (Agip) eta espainiarrek (Repsol) egin zituzten Libian.

Libiak, jakinik Europako herrialdeak gogo biziz zeudela, kanpoko inbertsoreak eskatzen zituen eta proiektu handinahiak aurkezten dizkie, hidrokarburoen eta garraioen sektoreetan, nagusiki. Azken urteetan erreforma handiak egiten ari zen merkatu ekonomian sartzeko, batez ere 2003an blokeoa altxatu ziotelarik. Hala, nazioarteko enpresa asko Libian ezarri ziren berriro. Horrez gainera, aipatzekoa zen turismoa indarra hartzen ari zela.

Libiako soro eta larre gehienak Tripolitania deritzan eskualdean daude. Garia, garagarra, olibak eta datilak dira nekazaritza produktu nagusiak. Hazten dituzten abereen artean, berriz, aipatzekoak dira ardiak, ahuntzak, behiak, gameluak eta oiloak. Libiako kostan atun eta sardina kopuru txiki batzuk arrantzatzen dira, eta belakiak ere biltzen dira. Industria ekoizpen nagusiak petrolio findegiak, petrokimikak eta eraikuntza gaiak dira. Kontsumorako ondasun gehienak inportatu egiten dituzte.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Libiako historia»
 
Basamortuak azaleraren % 90 hartzen du.

Arkeologiak erakusten du K. a. VIII. milurtekoan ere Libiako kostaldeko lautadan Neolitoko herriak bizi zirela. Behia heziketan eta labore lanetan jarduten zuten. Egungo Libia izatekoa zen tokira herri asko iritsi ziren, feniziarrak, kartagotarrak, greziarrak, erromatarrak, bandaloak eta bizantziarrak besteak beste.

Feniziarrak Libian merkatalguneak paratu zuten lehenengoak izan ziren. K. a. V. menderako, Kartagok, Feniziarren koloniarik handienak, bere menpeko lurraldeak ia-ia Ipar Afrika osora hedatu zituen. Kartagotar kokaleku garrantzitsuenak Oea (Tripoli), Libdah (Leptis Magna) eta Sabratha izan ziren. Greziarrek K. a. 631n Zirene izeneko hiria sortu zuten ekialdean. Erromatarrek Mediterraneo inguruko lurralde guztiak batu zituzten, eta 400 urtez, Tripolitania eta Zirenaika erromatar probintziak izan ziren.

Arabiarrek Libia VII. mendean konkistatu zuten. Hurrengo urteetan jatorrizko jende askok islama hartu zuen, baita arabiera eta arabiar kultura ere. Otomandar Inperioak zonaldea XVI. mendearen erdialdean bereganatu zuen. Lurraldea hirutan (Tripolitania, Cyrenaica eta Fezzan) banandu zen. Karamanli leinuak autonomia eskuratu zuen 1711tik 1835 arte, batik bat mendebaldean.

Libia batu eta independentearen lehendabiziko isla izan zen hori. Bi mende geroago grina hori itzuli zen, nahiz eta horko horretan Italiako konkistak (1911) eragin zuen. Italiak Otomandar Inperioko hiru zonaldeak batu zituen Libia izenpean.

Idris I.ak Libiako erresistentzia gidatu zuen bi mundu gerren artean Italiako okupazioaren aurka. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, Tripolitania eta Zirenaika britaniar agindupean geratu ziren, eta Fezzan frantziarrenen azpian. Aliatuekiko 1947ko hitzarmenetan, Italiak Libiaren gaineko edozein aldarrikapeni uko egin zion.

Nazio Batuen Erakundeak, 1949ko azaroaren 21ean, 1951ko abenduaren 24 baino lehen Libia independente bihurtu behar zen ebazpena eman zuen. Egun horretan, Libiak ofizialki independentzia aldarrikatu zuen Libiako Erresuma Batuaren izenpean. Idris I.a errege bihurtu zen.

1959an petrolio aurkitu zen Libiako lurretan. Petrolioak gobernuko aurrekontuak hobetu zituen arren, jende xehearen artean nahigabea hedatzen hasi zen aberastasuna esku batzuetara murrizten zelako. Arabiar nazionalismoa Ipar Afrikan eta Ekialde Hurbilean zabaltzen zen heinean, Libian barneko nahigabeak gora egin zuen.

Honela, 1969ko irailaren 1ean, 27 urteko Muammar Abu Minyar al Kadafi buru zuen militar talde batek estatu-kolpea eman zuen Idris I.aren aurka. Matxinatutako ofizialek monarkia abolitu zuten eta Libiako Errepublika Arabiarra abian jarri. Kadafik boterean jarraitu zuen harik eta 2011ko Libiako Gerra Zibilean agintetik kendu eta erail zuten arte.

Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia

aldatu

Jamahiriya (arabieraz: جماهيرية‎jamāhīriyyah) arabierazko neologismo bat da, gehienetan «masen estatu» moduan itzultzen dena. Termino orokor baten zentzua du, herri errepublikaren antzekoa; eta 1977tik aurrera Muammar al Kadafik Libian ezarritako estatu-eredua deskribatzen du. Nisba atzizki-adjektiboa جماهيرية («masa-», «masena») Muammar al Kadafiren Liburu Berdeko (1979) hirugarren zatian agertzen da: إن الحركات التاريخية هي الحركات الجماهيرية, «mugimendu historikoak masa-mugimenduak dira».

Libiako Gobernuak bere burua demokrazia zuzentzat dauka, non ez dagoen alderdi politikorik. Alderdien ordez herri-batzarrak daude, maila desberdinetan antolatzen direnak. Libiako erregimenaren erretorikaren arabera, horrela, estatu-nazioaren ideiak ez du zentzurik Libian, bertako oinarria tribuak omen direlako nazioa bera baino.[3]

Jamāhīriyyah hitza jumhūriyyah hitzetik eratortzen da, «errepublika» terminoaren arabierazko itzulpen ohikoa dena. Jumhūr —«publikoa»— osagaia bere pluralera aldatuz sortzen da :jamāhīr —«masak». Gainera, estatu sozialisten «herri errepublika» terminoaren antzekoa da. Libiaren izen osoa itzultzerakoan, jamahiriya ez da aldatzen: Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia.

Trantsizio Kontseilu Nazionala

aldatu

Libian, Trantsiziozko Kontseilu Nazionala (arabieraz: المجلس الوطني الانتقالي‎al-majlis al-waṭanī al-intiqālī) 2011ko jaikialdiaren ondoren, Kadafiren aurkako matxinoz osaturiko politika multzoari deritzo. Bere sorrera 2011ko otsailaren 27an iragarri zen Benghazi hirian eta "iraultzaren aurpegi politikoa" izatea du helburutzat. Hedabide batzuetan, kontseiluari "Libiako Kontseilu Nazionala" deitzen zaio. 2011ko martxoaren 5ean, kontseiluak "Libiako ordezkari bakarra" izatea aldarrikatu zuten. Kontseiluak estatuari Libiako Errepublika (arabieraz: الجمهورية الليبية‎al-Jumhūriyya al-Lībiyya) izenarekin egiten dio aipamena, Kadafiren gobernuak, aldiz, Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia izena erabiltzen zuen. Frantzia Trantsiziozko Kontseilu Nazionala Libiako gobernu legitimoa dela onartu zuen lehen herrialdea izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu