Johann Christoph Gottsched
Johann Christoph Gottsched (Juditten, 1700eko otsailaren 2a - Leipzig, 1766ko abenduaren 12a) alemaniar filosofo, egile eta kritikaria izan zen.
Johann Christoph Gottsched | |
---|---|
(1744) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Königsberg, 1700eko otsailaren 2a |
Herrialdea | Brandenburg-Prussia |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Leipzig, 1766ko abenduaren 12a (66 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luise Gottsched (en) (1735 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Königsbergeko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Christian Gottlieb Köllner (en) Johann Gottfried Reichel (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, filosofoa, itzultzailea, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Leipzig |
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea (1730 - |
Kidetza | Academy of Science for Public Utility (en) Prusiako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia |
Genero artistikoa | antzerkia olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Bizitza
aldatuFilosofia eta historia ikasi zituen Königsbergeko Unibertsitatean eta ikasketak amaitu ondoren Leipzigera ihes egin zuen armada prusiarrean izena ematea saihesteko.
"Die Vernünftigen Tadlerinnen" (1725-26) eta "Der Biedermann" (1727) astekarien editorea izan zen, non egin zuen lan kritikoa. Konposizio poetikorako arau zorrotzak ezarri zituen eta klasizismo frantsesaren arauak literatura alemanean aplikatzeari ekin zion. Bere emazte Carolinek lagundu zion Alemaniako antzerkia eraberritzeko ahaleginetan.
1730ean olergikintza irakasle eta 1734an logika eta metafisika irakasle izendatu zuten Leipzigeko Unibertsitatean. Geroago bere kritikak gogorragoak bihurtu ziren eta Friedrich Gottlieb Klopstocken eta Gotthold Ephraim Lessingen lana balotzeari uko egin zion. 1740an Johann Jakob Bodmer eta Johann Jakob Breitinger idazle suitzarrekin gatazkan sartu zen. Biak arau literarioen zurruntasunaren aurka agertu ziren eta irudimen poetikoaren askatasuna proposatu zuten. Azkenik, Gottschedek eztabaida galdu zuen eta bere eraginak behera egin zuen.
Lana
aldatuBere lan nagusia "Versuch einer kritischen Dichtkunst für die Deutschen" (1730) izan zen, alemanezko arte poetikoaren lehen tratatu sistematikoa. "Ausführliche Redekunst" (1728) eta "Grundlegung einer deutschen Sprachkunst" (1748) lanak garrantzitsuak izan ziren alemanezko estiloaren garapenean eta hizkuntzaren garbiketan. "Deutsche Schaubühne" (6 liburuki, 1740 – 1745) frantsesaren itzulpenak ditu, baina baita bere eta emaztearen lanak ere. Lan honek errepertorio klasiko bat eman zion Alemaniako antzerkiari. "Nötiger Vorrat zur Geschichte der deutschen dramatischen Dichtkunst" (1757 – 1765) Alemaniako antzezlanen bibliografia da.
Johann Sebastian Bachen bi kantataren testuaren egilea ere izan zen: Laß, Fürstin, laß noch einen Strahl (BWV 198) eta Willkommen! Ihr herrschenden Götter der Erden (BWV Anh. 13)