France Soir Frantziako egunkari orokorra da, 1944an sortu eta Parisen argitaratutakoa. Arazo ekonomikoak zirela eta, paperezko bertsioa inprimatzeari utzi zitzaion 2012an. 2014an Xavier Azalbert enpresariak erosi zuen, eta ildo editoriala aldatu eta kutsu konspiranoikoa hartu zuen.[1]

France-Soir
Motaegunkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantses
Formatuatabloide
Historia
SortzaileaRobert Salmon (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN2612-9337
web.archive.org…

2019an, erredakzioan geratzen ziren lau kazetariak kaleratu egin zituzten. COVID-19 pandemian, herrialdeko txertoekiko aurkakotasunaren aldekoen hedabide nagusi bihurtu zen. Horregatik, 2021ean, Kultura Ministerioak egungo egunkari digitalari informazio politiko eta orokorraren ziurtagiria kentzeko espediente administratiboak hasi zuen.

Kolaboratzaileak

aldatu

Egunkarian idatzi zuten Lucien Bodard, Joseph Kessel, Jean-Paul Sartre edo Jean-Pierre Thiollet moduko itzal handiko egileek.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu