Fenizia

Mediterranao ekialdeko antiznako herria

Fenizia[1][2] Mediterraneoaren ekialdeko kostaldearen eta Libanoko mendien arteko lur zatia zen. Bertan, zibilizazio oparoa egon zen K.a. II. milurtekotik aurrera. Inoiz ez zen batasun politikorik lortu herrialdean, baina hiri federazio oparoa eratu zuten. Hiri nagusiak Arados, Biblos, Sidon, Tiro, Akko (gaur egungo Akre), Arvad (Ruad), Berit (Beirut) eta Ugarit izan ziren.

Fenizia
Φοινίκη
K.a. 1200 – K.a. 539
Monarkia
Feniziako kokapen-mapa eta hiri nagusiak.
Geografia
HiriburuaBiblos
Biztanleria200.000
Kultura
Hizkuntza(k)Feniziera; greziera
ErlijioaFeniziar politeismoa
Historia

Lurraldea hain txikia zenez, Mediterraneo itsasoan zehar merkataritzan jardun behar izan zuten. Euren kostako hainbat lekutan koloniak sortu zituzten, Gadirrekoa adibidez, Espainian, eta Kartagokoa, Tunisian. Han zirtzileriak, lurrinak, purpura eta anbar kolorez tindatutako oihalak saltzen zituzten. Trukean, metalak, larruak eta esklaboak erosten zituzten.

Feniziar herriak, semitak, naturaren indarrak gurtzen zituen, Baal jainkoa eta Astarte jainkosagan gorpuztuta, eta haien ekarpen kulturalik handiena Alfabeto Fonetikoa asmatzea izan zen. Denborarekin, lurralde hori beste herri batzuek menperatu zuten, egiptoarrek, asiriarrek eta persiarrek, adibidez.

Brontze Aro Amaieran bertan zeuden kanaandarren oinordekoak ziren[3].

Geografia

aldatu

Mediterraneo itsasoaren ertzean zegoen Fenizia, Orontes ibaiaren, iparraldean, eta Karmel mendiaren edo Haifako badiaren hegoaldean, artean. Gaur egun, Israel, Siria, Líbano eta Palestina agertzen dira eskualde horretan. Antzina, eskualde horri Canaan izena ere ematen zitzaion. phoíniks izenetik, feniziarra izena sortu zen, K.a. XII. mendetik aurrera bere garatze mailarik gorena lortzen duten kostaldeko hirietako biztanleei aplikatzen zaiena, eta bide batez, haiek sortu zituzten kolonietakoak.

Izendapena

aldatu

Feniziarrek euren herria izendatzeko 𐤊𐤍𐤏𐤍𐤉 (kenaʿani, «kanaandarrak) hitza erabiltzen zuten, edo 𐤁‏𐤍‏ 𐤊‏𐤍‏𐤏‏𐤍‏ (bin kenaʿan, «Kanaango seme-alabak»)[4]. Greziarrek Φοίνικες izendatu zituzten (phoínikes, «gorriak, gorrindolak»), seguruenik, feniziarrek saltzen zituzten gorri eta gorrindola tindagaiak balio handikoak zirelako[5]. Dena den, batzeun ustez, phoíniks izena etimologia oker bat izan daiteke, pōnīm etnominotik eta Pūt herritar-izenetik eratorria. Izen horrek, zehatz mehatz Kanaango itsasertzeen zegoen eskualdea iznedatzeko erabiltzen zen. pōnīm hitzetik, latinezko poenus eta punicus (punikoa) eratorriko lirateke[6].

Historia

aldatu
 
Feniziarren komertzio-ibilbideak.

K.a. 3000. urte ingurutik aurrera azaltzen da Feniziar hiriak sortuko ziren kostaldea merkataritzari lotua. Egiptorekin eta Mesopotamiarekin harremanak zituen. Hiri askok osatzen zuten Fenizia, bakoitzak bere erregeak eta jainko-jainkosak zituztela, baina zibilizazio bakarra izaki, ordea.

K.a. 2000. urte ingurutik aurrera Egiptoren eragina areagotu egin zen, eta bere mendean hartu zuen Egiptoko XVIII. dinastiak (K.a. XVI. mendea) eskualde osoa. Egiptoren mendean jarraitu zuen, egiptoarren eta hititen arteko borrokaren ondoren.

 
Murex motako karakoletatik atera daitekeen tindua: feniziarren edo Triroko gorrindola.

Itsasoko herrien erasoaren garaian (K.a. 1200), Feniziako hiri batzuk (Ugarit, Sidon, Tiro) suntsiturik geratu ziren, baina askatasun eta oparotasun garaia ekarri zuen horrek: hititen eta egiptoarren inperioak eta Mizenasko herriaren itsas indarra gainbehera hasi zirenean, feniziarrek gaina hartu zuten eta Mediterraneoko merkataririk handienak bilakatu: Gibraltarretik harantz zilar eta eztainu bila joan ziren Iberiako penintsulako meatzetara; murex gastropodoak bildu zuten Afrikan eta Egeo itsasoan murex tindagaia egiteko, gorrindola kolorea lortzen zuena eta balio handikoa zena[7]; beira, eraikuntzarako zura (Libanoko zedroak) eta are esku-langile trebeak (Jerusalemgo tenpluaren eraikuntzan lan egin zuten) esportatu zituzten, eta koloniak sortu zituzten Txipren, Kretan, Sizilian, Maltan, Iberian (Gades - egungo Cadiz -) eta Afrikan (Utika, Hadrumeta, Leptis, Kartago). Tiro izan zen garai horretako hiri nagusia, eta Kartago sortu zuten kolonia garrantzitsuena, gerora, Erromatar Inperioarekin lehiatuko zena.

K.a. IX. mendean, matxinadak ekarri zituen asiriarren nagusitasunak (Asurnazirpal II.aren eta haren ondorengoen erreinaldietan). Babiloniako erregeen erasoa etorri zen ondoren (Nabukodonosorrek Tiro setiatu zuen, K.a. 586-573 bitarteko urteetan) eta persiarrek hartu zuten K.a. 538an. Sidonek orduan Tirori gaina hartu zion. Medoen gerretan feniziarren gudarosteak gogor egin zuen persiarren alde. Ondorioz, Feniziako hiriek helenismoaren eragina jaso zuten. Alexandroren kanpainan, hiri guztiek hura onartu zuten, Tirok ezik (K.a. 332an hartu egin behar izan zuen). Lagidek eta seleukotarrek beraientzat hartu nahi izan zuten. Anarkia eta anaiarteko gudu sail baten ondoren, Armeniako Tigranoren mendean gelditu zen Fenizia (K.a. 83-69), eta azkenik Erromako Inperioko lur bihurtu (Siriako probintzia, K. o. 64).

Erlijioa

aldatu
 
Zipren aurkitutako feniziar figuratxoak, K.a. 600-500 urtekoak. Oxfordekoa Ashmolean Museumean ikusgai

Jatorriz, nekazaritzari lotutako kultura zen feniziarrena. Jainkoak leku garaietan edo hirietako tenpluetan gurtzen zituzten, hiri bakoitzak bere jainkoak zituela. Giza opariak eskaini ohi zitzaizkien batzuetan, erregeen lehen semeak batez ere, Kanaango ohituren antzera. Baina, oso aukera berezietan izan ezik, abere bat eskaintzen zen haurren ordez. Adonis, Astarte, Atargatis, Baal, Exmun, Hadad eta Melkart ziren jainko-jainkosa nagusiak.

Feniziako arteak Mesopotamiako eta Egiptoko eragin handia izan zuen. Baina osagaien artean lortu zuten sintesian trebetasun bikaina erakusten du. Eskulturan Biblosko erraldoiak, estatua txikiak, behe-erliebeak gorde dira (Ugariteko estelak, Biblosko Ahiramen sarkofagoa).

Arkitekturan harria erabili zuten (ospe handia zuten feniziarrek eraikuntzan); hirigintza aurreratua zuten (ubideak, kaleak angelu zuzenez elkartzea), eta hilobi gangadunak egin zituzten.

Alfabetoa

aldatu
Letra
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
izena ʾalp bet gaml delt he wau zai ḥet ṭet yod kap
Esanahia idi etxe gamelu ate leiho amu arma horma gurpil esku ahur
Trasliterazioa ʾ b g d h w z y k
Balioa /ʔ/ /b/ /g/ /d/ /h/ /w/ /z/ /ħ/ /tˀ/ /j/ /k/
Unicode 𐤀 𐤁 𐤂 𐤃 𐤄 𐤅 𐤆 𐤇 𐤈 𐤉 𐤊
Hizkia
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
izena lamd mem nun semk ʿain pe ṣade qop roš šin tau
Esanahia akuilu ura suge arrain begi aho ehizatu tximu buru hortz marka
Trasliterazioa l m n s ʿ p q r š t
Balioa /l/ /m/ /n/ /s/ /ʕ/ /p/ /sˀ/ /q/ /r/ /ʃ/ /t/
Unicode 𐤋 𐤌 𐤍 𐤎 𐤏 𐤐 𐤑 𐤒 𐤓 𐤔 𐤕

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  3. (Gaztelaniaz) Liverani, Mario. (1995). El Antiguo Oriente. Historai, sociedad y economía.. Bartzelona: Crítica (Grijalbo Mondadori SL) ISBN 8474236231..
  4. Pachón Veira, Ramón Francisco. (2022). «Caracterización de parámetros del urbanismo Fenicio-Púnico mediante aplicación de técnicas gráficas» Presentaciones para exposición y defensa de Tesis doctorales de Geomática y Energía, 2022, ISBN 978-84-1351-186-3, págs. 1-36 (Editorial Universidad de Almería (edual)): 1–36. ISBN 978-84-1351-186-3. (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  5. (Gaztelaniaz) Pachón Veira, Ramón Francisco. (1989). Los fenicios.: 9 (Historia del mundo antiguo) - Álvarez, Jaime: 9788476003329 - IberLibro. Akal.
  6. (Ingelesez) Krahmalkov, Charles R. (2001). «1. The Phoenician language» A Phoenician-Punic Grammar. (Leiden; Boston; Köln: Brill): 1-15..
  7. (Gaztelaniaz) Mirás, Eugenia. (2018ko maiatzak 8). «Los caracoles carnívoros que impulsaron el esplendor fenicio sobre el Mediterráneo» La túnica de Neso, Iturria: ABC egunkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).

Kanpo estekak

aldatu