Ei-ichi Negishi
Ei-ichi Negishi (japonieraz: 根岸 英一 Negishi Eiichi ) (Hsingking, Mantxukuo, 1935eko uztailaren 14a - Indianapolis, 2021eko ekainaren 6a) japoniar kimikaria izan zen. 2010eko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Richard Heck eta Akira Suzukirekin batera paladiozko katalizatzaileekin konposatu kimiko sofistikatuak sortzeko erreakzio kimikoak garatzeagatik.
Ei-ichi Negishi | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hsinking (en) , 1935eko uztailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Japonia |
Bizilekua | Indiana Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Indianapolis, 2021eko ekainaren 6a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea (1953ko apirila - 1958ko maiatza) Zientziatan graduatua : kimika organiko Pennsylvaniako Unibertsitatea (1960ko iraila - 1963ko iraila) Doktoretza : kimika organiko |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | James Tour (en) |
Hizkuntzak | ingelesa japoniera |
Irakaslea(k) | Herbert C. Brown |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, katedraduna eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Purdue Unibertsitatea Hokkaido University (en) Syracuseko unibertsitatea Teijin (en) (1958 - 1972) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Herbert C. Brown |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Aitaren lanaren ondorioz Mantxurian eta Hego Korean bizi izan zen 1945ean Japoniara joan aurretik. Tokyoko Unibertsitatean ikasi zuen eta Pennsylvaniako Unibertsitatean ikasketak zabaldu zituen. Ez zuen lortu Japoniako unibertsitate batean lanik aurkitzea eta AEBetako unibertsitateetan lan egin zuen, bereziki Purdue Unibertsitatean.
Negishiren akoplamenduaren asmakizunagatik Nobel saria irabazi zuen 2010ean.
Kanpo estekak
aldatu