Dolomita arroka sedimentario ez detritiko baten izena da eta baita berau sortzen duen mineralarena. Batzuetan magnesio kareharri izena ematen zaio.

Dolomita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Dolomita
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuak Dolomita
Kaltzita
Ankerita
Kutnohorita

Etimologia

aldatu

Izena Deodat Gratet de Dolomieuk 1791an lehen aldiz deskribatu zuelako Dolomitetan ematen zaio. Aurretik 1768an Lineok deskribatu zuela pentsatzen da eta 1778an "usain txarreko harria" izena eman zion Belsazar Hacquet naturalista austriarrak.

Ezaugarriak

aldatu

Dolomita arroka batez ere dolomita mineralaz osatua dago. Honek (CaMg(CO3)2) formula du. Arroka hau normalean kareharriaren eraldaketa kimikoz osatua dago.

Dolomita mineral moduan sistema trigonalean edo erronboedrikoan kristalizatzen du. Kolore txuri, gris edo arroa duten kristalak sortzen dira, normalean masiboak. Kaltzitaren ezaugarri antzekoak ditu, baina ez da erraz disolbatzen azido klorhidrikoan. Mohs eskalan 3,5-4 bitarteko gogortasuna du eta 2,85eko grabitate espezifikoa. Errefrakzio indizea nω = 1,679 - 1,681 eta nε = 1,500eko balia du.

Dolomita eta burdinadun ankeritaren artean soluzio solido bat dago. Burdina dagoenean kolore horixka edo marroixka izaten du. Manganesoa agertzen da MnO forman %3an gutxi gorabehera. Manganeso eduki handia dagoenean arrosa izaten da eta kutnohorita mineralarekin soluzio solidoa sortzen da. Beruna eta zinka ere ager daitezke magnesioaren ordez.

Erabilerak

aldatu

Magnesio oxidoaren eta magnesioaren beraren iturri nagusietako bat da dolomita. Material errefraktari gisa ere erabiltzen da, tenperatura altuetan ere bere ezaugarriak mantentzeko gai baita. Azkenik keramika eta margo zuriak ekoizteko erabiltzen da, bai eta beira sortzeko ere.

Lurzoruetan pH-aren buffer lana egiteko ere gehitzen da dolomita hautsa, bai eta akuarioetako uraren pHa neutralizatzeko ere.

Iruditegiak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu