Christopher Columbus estatua (Central Park)

Christopher Columbus estatua New Yorken dagoen Kristobal Koloni eskainitako monumentua da. Zehatz-mehatz Central Parken dago. Jerónimo Suñol y Pujol eskultoreak egindakoaren kopia da. Monumentuak eraso ugari izan ditu.[1]

Christopher Columbus estatua (Central Park)
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
Koordenatuak40°46′12″N 73°58′22″W / 40.76996°N 73.97274°W / 40.76996; -73.97274
Map
Historia eta erabilera
Bandalismoa
Inaugurazioa 1894ko maiatzaren 12a
IzenaKristobal Kolon
Arkitektura
ArkitektoaNapoleon LeBrun (en) Itzuli
Materiala(k)brontzea eta granite (en) Itzuli

Erreplika

aldatu

Estatua hau beste baten kopia da. Jatorrizkoa Jerónimo Suñol y Pujol eskultore espainiarrak egin zuen eta gaur egun Madrilgo Kolon plazan ikus daiteke. Lanean aurkitzailea zutik agertzen da, zeruari begira; nolabait bere biadaiaren arrakasta eskertzen ari da. Armak zabalduak ditu, eskertza hori indartzeko.

Historia

aldatu

1892an, New York Genealogical and Biographical Societyk Central Parki eman zion. Horrekin Kolonen Ameriketarako lehen bidaiaren IV. mendeurrena ospatu nahi zuten. Inaugurazioa 1894ko maiatzaren 12an egin zen, presidenteordea zen Adlai E. Stevenson Iren eskutik.

Eskulturak sarritan izan ditu erasoak. Esaterako 2017ko abuztuan margo gorriz (eskuak) eta grafitiz margotuta agertu zen. Erasotzaileek hau idatzi zuten: "Hate will not be tolerated" (Gorrotoa ez da onartua izango) eta '#somethingscoming" (zerbait dator). Ondoren monumentua garbitua izan zen.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu