Celina Ribechini
Marcelina Ribechini Plaza, gehienetan Celina Ribechini bezala aipatua (Bilbo, 1923[1] - 2018) historialari bizkaitarra izan zen.
Celina Ribechini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1923 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2018 (94/95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta idazlea |
Biografia
aldatuBere familian atzerritik etorritako zenbait arbaso zituen: 1839an Von Harten birraitona[2] Alemaniatik (Oldenburg, Saxonia Beherea), protestantea, Bilbon bizi ahal izateko San Anton elizan bataiatu behar izan zena; Ribechini aitona, berriz Italiatik (Pietrasanta, Toscana) etorria zen XIX. mende erdi aldean.[3]
Gerra sasoian familia Iruñera aldatu zen, ustez denbora gutxirako; baina urteak eman zituzten bertan bizitzen. Bertan Marino Aierra apaizaren lana eta lekukotasun debekatuak ezagutu zituen. 1942an telefonista bezala lanean hasi zen, eta gero Abonatuen Zerbitzuko arduraduna izan zen;[4] baina nagusiarekin ez zen konpontzen, eta Bilbora aldatzea eskatu zuen.[3]
Lanarekin tartekatuz, Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasi zuen. Doktore-tesia 1992an aurkeztu zuen,[5] jubilatu eta gero,[3] Jose Agustin Ibañez de la Renteriari buruz; cum laude kalifikazioarekin,[6] eta lanak argitaratzeari ekin zion.[7] Zenbait hitzaldi ere eman zituen.[8][9]
Bere azken argitalpena 2015ean egin zuen: ohi bezala, gai historikoa zuen, lehen atalean garai bakoitzeko prentsa eta dokumentuen analisian oinarrituz; baina bigarren zatia autobiografikoa zen.[10]
2018 urtean hil zen.[11]
Argitalpenak
aldatu- 1993. La Ilustración en Vizcaya, el "lequeitiano" Ibáñez de la Rentería. Txertoa. (doktore-tesia)
- 1993. Don José Agustín Ibañez de la Rentería un "ilustrado" en la historia de Vizcaya, su medio y entorno familiar.
- 1995. Venturas y desventuras de un mercader en el Bilbao del XVIII (Ordeñana-Goienetxea, Ibañez de la Renteriaren aitonari buruz[3])
- 1996. De la guerra de la Convención a la Zamacolada
- 2003. Los Ordeñana-Goxenechea
- 2007. El maestro de lenguas. Ttarttalo. (eleberri historikoa, Von Harten birraitonaren biografian oinarritua)[2]
- 2008. Desde Atxuri a Basurto, centenario del Hospital de Basurto 1908-2008.
- 2015. Retazos y pinceladas. Historia en Euskalherria. 1931-1975
Erreferentziak
aldatu- ↑ Biblioteca Nacional de España. https://datos.bne.es/autor/XX1008545.html.
- ↑ a b Barrenetxea, Gorane. (2014-04-14). Celina Ribechini, “un alemán vino a Bilbao”. (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «ACTUALIDAD MUNICIPAL: Celina Ribechini (Escritora)» Tele7 (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez, Cristina. (2017-04-26). «Al habla las auténticas 'chicas del cable': así era el olvidado oficio de telefonista» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ «RIBECHINI PLAZA, Marcelina - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ «Ediciones Beta» www.edicionesbeta.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cómo eran las chicas del cable de verdad» Sen Enderezo 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. «"Desde la atalaya: olas al viento"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2016-06-03). «Bernardo Atxaga leerá el lunes 'La Metamorfosis' de Kafka, dentro de las actividades de la Feria del Libro de Bilbao» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ «Errepublika eta gerra zibila ikertu ditu Celina Ribechinik “Retazos y pinceladas” liburuan - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Celina Ribechini» Kaos en la red (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).