Bihilis
Bihilis (frantsesez Messidor) errepublikar egutegiko hamargarren hila da.
Gregoriotar egutegira ekarrita, ekainaren 19tik uztailaren 18ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Cancer zeinuaren aldiarekin ia bat dator.
Jatorrian «galburu edo bihi uhinkarietatik eta uzta urrekaretatik dator, ekainetik uztailera zelaiak estaltzen baitituzte», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Uzta garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.
Kanpo estekak
aldatu