Azaroaren 7
data
Azaroaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamaikagarren eguna da, 312.a bisurteetan. 54 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1603 – Biriatu udalerri independente bihurtu zen, Urruñatik bananduta
- 1873 – Hiru egun iraundu zuen Jurramendiko gudua hasi zen, Bigarren Karlistaldian. Gerrilla karlista gailendu zen kopurutan ia bikoitza zen armada liberalaren aurka, eta gerra amaiera arte Lizarraldea kontrolpean mantendu zuen. Ordutik, Jurramendi karlismoaren sinbolo bilakatu zen.
- 1924 – Anarkista talde bat Beran, Nafarroa Garaian, sartu zen goizaldean, Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.
Mundua
aldatu- 1893 – Santiago Salvador izeneko anarkistak bonba bi jaurti zituen Bartzelonako El Liceun eta 20 hildako eragin zituen.
- 2001 –
- 2002 – Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketan gibraltarrek Erresuma Batua eta Espainiak elkarbanatutako burujabetza baten pean egoteari ezezkoa eman zioten.
- 2006 – Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak Ameriketako Estatu Batuetan. Alderdi Demokratak gehiengoa eskuratu zuen bi kameretan.
- 2007 –
- Gazte batek 8 lagun hil zituen Finlandiako institutu batean eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
- Espainiako Poliziak 4 gazte atxilotu zituen eta hainbat miaketa egin zituen Donostian, ustez Segirekin lotura izateagatik. Hiru egun geroago, baldintzapean askatu zituzten lauak.
- 2012 – Barack Obama demokratak Mitt Romney errepublikarrari 2012ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi zituen, beste lau urtez Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izateko.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1963ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mikel Arozamenak bere bigarren txapela jantzi zuen.
Mundua
aldatu- 1963 – It´s a Mad, Mad, Mad, Mad World ("Mundua ero, ero, ero, eroa zagok/n") filma estreinatu zen, Stanley Kramerek zuzendu eta Spencer Tracy, Milton Berle, Sid Caesar, Buddy Hackett, Ethel Merman, Mickey Rooney, Dick Shawn, Phil Silvers, Terry-Thomas, Jonathan Winters, Edie Adams, Dorothy Provine, Eddie "Rochester" Anderson, Peter Falk eta Jimmy Durante aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2003 – Euskarazko Wikipediaren azala martxan jarri zen.
Mundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1658 – Francisco Gaintza, gipuzkoar historialaria (h. 1739).
- 1710 – Joseph Mikelestorena, euskal idazle eta apaiza (h. 1785).
- 1841 – Maxime Clérisse, baxenafar legegizona (h. 1925).
- 1863 – Francisco Iturribarria, bizkaitar olerkaria (h. 1916).
- 1871 – Florentzio Axpe, euskal apaiza (h. 1957).
- 1877 – Maurice Dartigue, lapurtar txirrindularia (h. 1956).
- 1880 – Pilar Arechavaleta, bizkaitar moja, Maria Ianua Coeli moja misioilarien kongregazioaren sortzailea (h. 1973).
- 1896 – Aquiles Cuadra, euskal abokatu eta politikaria (h. 1939).
- 1902 – Florentzio Bustintza, euskal farmazialaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea, Liverpoolen (h. 1982).
- 1903 – Diego Ordóñez, euskal atleta, Madrilen (h. 1990).
- 1907 – Xebe Peña, gipuzkoar mendizale eta ibiltaria (h. 1999).
- 1920 – Ignacio Eizagirre, Errealeko futbolari eta Osasunako entrenatzailea (h. 2013).
- 1923 – Antonio Olloqui, arabar marrazkilaria eta esmaltegilea.
- 1926 – Bautista Madariaga, nafar bertsolaria (h. 2018).
- 1931 – Matxin Labaien, gipuzkoar margolari eta idazlea, paisaietan espezializatua (h. 2021).
- 1934 – Florencio Latsaga, nafar enpresagizona.
- 1951 –
- Marino Goñi, nafar musikaria eta musika-ekoizlea, Euskal Rock Erradikalaren bultzatzaileetako bat.
- Fernando Tirapu, nafar futbolaria (h. 2018).
- 1962 –
- Alberto Catalán, nafar politikaria, Nafarroako Parlamentuko presidente ohia.
- Juan Jose Larrea, bizkaitar historialaria.
- 1970 – Olatz Arbelaitz, gipuzkoar informatikaria, EHUko irakaslea eta UEUko Informatikako sailburua.
- 1980 – Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi, gipuzkoar marrazkilaria.
- 1982 – Juan Ugarte Aiestaran, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1990 – Nerea Gabirondo, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Jon Manuel Vega, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 – Anne Erauskin, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- 1999 – Oier Lazkano, arabar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 15 – Agripina Gaztea, Erromako enperatriza (h. 59).
- 630 – Konstante II.a, Bizantziar Inperioko agintaria (h. 668).
- 994 – Ibn Hazm, andalustar filosofo, teologo, legelari, historialari, idazle eta poeta (h. 1064).
- 1186 – Ogedei, ekialdeko eta mendebaldeko Asiaren parte handi bat konkistatu zuen agintari mongola (h. 1241).
- 1593 – Willem van Haecht Flandriako margolaria (h 1637).
- 1598 – Francisco de Zurbarán, espainiar margolaria (h. 1664).
- 1728 – James Cook, britainiar esploratzailea (h. 1779).
- 1787 – Vuk Stefanović Karadžić, serbiar idazlea eta folklore-biltzailea (h. 1864).
- 1810 –
- Ferenc Erkel, hungariar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (h. 1893).
- Fritz Reuter, alemaniar idazlea (h. 1874).
- 1811 – Karel Jaromír Erben, txekierazko poeta, etnografoa eta filologoa (h. 1870).
- 1828 – Paul Baudry, frantziar margolaria, akademizismoaren ordezkari ospetsuenetako bat (h. 1886).
- 1838 – Auguste de Villiers de L'Isle-Adam, frantziar idazlea (h. 1889).
- 1855 – Edwin Herbert Hall, estatubatuar fisikaria (h. 1938).
- 1863 – Julián del Casal, kubatar poeta eta idazlea (h. 1893).
- 1867 – Marie Curie, poloniar fisikari eta kimikaria, 1903ko Fisikako Nobel Saria eta 1911ko Kimikako Nobel Saria (h. 1934).
- 1877 – Nina Subbotina, errusiar astronomoa (h. 1961).
- 1878 – Lise Meitner, austriar fisikaria, fisio nuklearraren aurkitzailea (h. 1968).
- 1879 – Leon Trotski, jatorri juduko errusiar-ukrainar iraultzaile komunista (h. 1940).
- 1886 –
- Chester Barnard, estatubatuar ekonomialaria, kudeaketa eta antolakuntza arloetan berritzailea (h. 1961).
- Aron Nimzowitsch, errusiar-daniar xakelaria, hipermodernismoaren xakelari nabarmenetakoa (h. 1935).
- 1888 – Chandrasekhara Venkata Raman, indiar fisikaria, 1930eko Fisikako Nobel Saria (h. 1970).
- 1891 – Genrikh Yagoda, sobietar politikaria (h. 1938).
- 1900 –
- José Crespo Férez, espainiar aktorea.
- Nellie Campobello, mexikar idazlea eta dantzaria, Mexikoko Iraultzaren lekukoa eta narratzailea (h. 1986).
- 1903 –
- Ana de Gonta Colaço, portugaldar eskultore eta artista plastikoa (h. 1954).
- Dean Jagger, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- Konrad Lorenz, austriar naturalista, etologiaren sortzailetariko bat eta 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1989).
- 1910 – Edmund Leach, britainiar antropologoa (h. 1989).
- 1911 – Ángeles Santos Torroella, 27ko belaunaldiko gironar margolaria eta artista grafikoa (h. 2013).
- 1913 – Albert Camus, frantziar idazle eta filosofoa, frantsesezko egilerik handienetarikoa eta 1957ko Literaturako Nobel Saria (h. 1960).
- 1920 – Joan Perucho, kataluniar idazlea (h. 2003).
- 1921 – Manuel Fernández Álvarez, espainiar historialaria.
- 1926 – Joan Sutherland, australiar sopranoa (h. 2010).
- 1927 – Juan Arcocha, kubatar intelektuala, abokatua, idazlea, kazetaria, itzultzailea eta interpretea (h. 2010).
- 1929 –
- Eric Kandel, austriar-estatubatuar psikiatriako sendagile espezialista, neurozientifiko eta irakaslea, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urien Wiliam, galestar idazle eta antzerkigilea (h. 2006).
- 1934 – Mónica Cahen D'Anvers, argentinar kazetaria, aktore ohia eta telebista-aurkezlea.
- 1936 –
- Guido Carlesi, italiar txirrindularia (h. 2024).
- Gwyneth Jones, galestar sopranoa.
- 1939 –
- Barbara Liskov, estatubatuar informatikaria.
- Lene Mayer-Skumanz, austriar idazle eta kazetaria.
- 1940 – Antonio Skármeta, txiletar idazlea (h. 2024).
- 1942 –
- Johnny Rivers, musikaria.
- Pilar Sanjurjo, galiziar meteorologoa, telebistan egindako agerraldiengatik ezaguna (h. 2022).
- 1943 –
- Joni Mitchell, kanadar abeslaria eta musikagilea.
- Michael Spence, estatubatuar ekonomialaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1944 – Luigi Riva, Rombo di Tuono, italiar futbolaria (h. 2024).
- 1954 –
- Carlos Arregui, argentinar futbolaria (h. 2023).
- Llum Quiñonero, espainiar kazetaria, ekintzailea eta politikaria.
- 1955 – Paul Romer, estatubatuar ekonomialaria, garapen endogenoaren teoriaren aitzindaria, 2018ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1957 – Elisa Herrero Uceda, espainiar medikua, idazlea, zientzialaria, informatika ingeniaria, poeta eta antzerkigilea (h. 2020).
- 1960 – Tommy Thayer, estatubatuar musikaria, Kiss taldeko kidea.
- 1961 – Sergei Aleinikov, bielorrusiar futbolari ohia.
- 1964 – Liam Ó Maonlaí, irlandar musikaria.
- 1967 –
- Steve DiGiorgio, musikaria.
- David Guetta, frantziar DJa eta musika elektroniko ekoizlea, house musikan espezializatua.
- Sharleen Spiteri, eskoziar musikagile eta abeslaria, Texas taldeko bokalista.
- 1969 – Nandita Das, indiar aktore eta zuzendaria.
- 1970 – Morgan Spurlock, estatubatuar dokumental egile, umorista, telebista ekoizle eta gidoigilea (h. 2024).
- 1972 –
- Mar Abad, espainiar kazetaria, idazlea, irakaslea eta enpresaburua.
- Christopher Daniel Barnes, aktorea.
- 1973 – Yunjin Kim, korear aktorea.
- 1977 –
- Paul Buchheit, estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, Gmailen sortzailea.
- Amaranta Gómez Regalado, mexikar gizarte-antropologo eta ekintzailea.
- 1978 - Francisco de Paula Fernández, Blue Jeans , espainiar idazlea.
- 1984 - Amelia Vega, dominikar abeslaria, aktorea, enpresaburua, filantropoa eta modeloa.
- 1988 –
- 1989 –
- Antonio García Aranda, espainiar futbolaria.
- Victoria Martín, espainiar umoregilea, gidoilaria, telebistako aurkezlea eta irrati-laguntzailea.
- 1990 – David de Gea, espainiar futbol atezaina.
- 1992 – Aubrey Kate, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1994 –
- Lorea Ibarzabal, espainiar atleta, 800 metroko lasterketan aditua.
- Jabulani Linje, malawiar futbolaria.
- 1996 – Lorde, zeelandaberritar abeslari eta musikagilea.
- 2001 – Amybeth McNulty, irlandar-kanadar aktorea.
- 2004 – Kokomo Murase, japoniar snowboarderra.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1692 – Nikolas Zubia, bizkaitar idazle eta apaiza.
- 1813 – Manuel Arostegi, arabar politikari liberala, Cadizko Gorteetan Arabako ordezkaria, Cádizen (j. 1758).
- 1906 – Juan Benanzio Arakistain, euskal idazlea (j. 1828).
- 1924 – Patrizio Antonio Orkaiztegi, euskal idazlea eta argitaratzailea (j. 1840).
- 1934 – Pablo Uranga, arabar margolaria (j. 1861).
- 1959 – Anakleto Ortueta, euskal herritar politikari, historialari eta kazetaria (j. 1877).
- 1974 – Martin Zubeldia, Gumersindo de Estella, nafar fraide kaputxinoa (j. 1880).
- 1976 – Fernando Aire Etxart, Xalbador, baxenafar bertsolaria eta artzaina (j. 1920).
- 1990 – Justo Mokoroa, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (j. 1901).
- 1997 – Eladia Balerdi, Irura IV, gipuzkoar erraketista (j. 1942).
- 1999 – Julio Goien, nafar espeleologoa, Argentinako espeleologiaren aintzindarietako bat, Mendozan (j. 1941).
- 2003 – Pablo Elgezabal, Kirru, guraso euskaldundun kubatar pilotaria (j. 1907).
- 2008 –
- Ernest Alkhat, baxenafar bertsolaria, iparraldeko bertsogintzaren ardatzetako bat (j. 1951).
- Miguel Iribertegui, nafar fraide, idazle, musikari, poeta eta eskultore domingotarra (j. 1938).
- 2009 – Juan Jose Zearreta, euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea (j. 1947).
- 2015 – Antonio Igoa, euskal herritar futbolaria (j. 1933).
- 2024 – Ana Maria Lajusticia, bizkaitar kimikaria, Bartzelonan (j. 1924).
Mundua
aldatu- 1633 – Cornelis Drebbel, lehen itsaspekoa asmatu zuen holandarra (j. 1572).
- 1678 – Erasmus Quellinus II.a, flandriar margolaria eta marrazkilaria (j. 1607).
- 1708 – Ludolf Bakhuizen, herbeheretar marrazkilari, kaligrafo, imprimatzaile eta margolaria (j. 1630).
- 1766 – Jean-Marc Nattier, frantziar margolaria (j. 1685).
- 1809 – Paul Sandby, britainiar margolaria (j. 1731).
- 1817 – Jean André Deluc, suitzar geologoa, meteorologoa eta fisikaria (j. 1727).
- 1823 – Rafael del Riego, espainiar militarra (j. 1784).
- 1848 – Thomas Price, galestar historialari eta idazle elebiduna (j. 1787).
- 1893 – Pyotr Ilyich Tchaikovsky, errusiar musikagilea (j. 1840).
- 1903 – Marie Joséphine Nicolas, frantziar margolaria (j. 1846).
- 1908 – Butch Cassidy, estatubatuar banku eta ganadu lapurra (j. 1866).
- 1913 – Alfred Russel Wallace, galestar naturalista, biogeografiaren eta zoogeografiaren sortzaileetakoa (j. 1823).
- 1918 – Olga Rozanova, errusiar abangoardiako artista (j. 1886).
- 1921 - Julia de Asensi, espainiar idazlea, kazetaria eta itzultzailea (j. 1849).
- 1924 – Hans Thoma, alemaniar margolaria (j. 1839).
- 1928 – Mattia Battistini, italiar baritonoa.
- 1938 – Charles Malato, italiar jatorriko frantziar anarkista, idazlea eta kazetaria (j. 1857).
- 1941 – Maurice Leblanc, frantziar idazlea (j. 1864).
- 1944 – Richard Sorge, alemaniar kazetari eta sobietar espioia (j. 1895).
- 1947 – Sándor Garbai, Hungariako estatuburua (j. 1877).
- 1959 – Victor McLaglen, ingeles aktorea (j. 1886).
- 1962 – Anna Eleanor Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama eta feminista aktibista (j. 1884).
- 1967 – John Nance Garner, Ameriketako Estatu Batuetako 32. presidenteordea (j. 1868).
- 1972 – J. Mallorquí, eleberri komertzial asko idatzi zituen gaztelaniazko idazle katalana (j. 1913).
- 1974 – Rodolfo Acosta, Mexikoko zinemaren Urrezko Aroko aktore mexikarra (j. 1920).
- 1980 – Steve McQueen, estatubatuar aktorea (j. 1930).
- 1981 –
- Will Durant, estatubatuar idazle, historialari eta filosofoa (j. 1885).
- Anjela Duval, bretainiar poeta (j. 1905).
- 1983 – Germaine Tailleferre, frantziar musikagile eta pianista (j. 1892).
- 1985 – Friedrich Traugott Wahlen, Suitzako Konfederazioko presidentea (l. 1899).
- 1990 – Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea (j. 1912).
- 1992 – Alexander Dubček, eslovakiar politikaria eta Txekoslovakiako buruzagia (j. 1921).
- 1993 –
- Adelaide Hall, estatubatuar kantaria (j. 1904).
- Igor Turtxin, ukrainar eskubaloi entrenatzailea (j. 1936).
- 1994 – Shorty Rogers, estatubatuar tronpeta-jotzailea eta musikagilea (j. 1924).
- 2000 – Ingrid Suediakoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. 1910).
- 2001 – José María Lidón, kataluniar epailea, ETAk eraila (j. 1951).
- 2002 – Peg Phillips, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- 2003 – Juanjo Menéndez, espainiar aktorea.
- 2011 –
- Joe Frazier, Smokin' Joe, pisu astuneko estatubatuar boxeolaria (j. 1944).
- Tomás Segovia, Espainian jaiotako mexikar idazlea eta irakaslea (j. 1927).
- 2013 – Amparo Rivelles, espainiar antzezlea (j. 1925).
- 2016 – Leonard Cohen, kanadar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea (j. 1934).
- 2018 – Francis Lai, frantziar soinu-banda konpositorea (j. 1932).
- 2019 –
- José Antonio Fernández Prieto, Oviedoko Unibertsitateko botanikari, ekologo, pteridologo eta fitogegografo asturiarra (j. 1950).
- Robert Freeman, britainiar argazkilari eta diseinugile grafikoa, The Beatlesekin egindako lanagatik ezaguna (j. 1936).
- Margarita Salas, espainiar biokimikaria (j. 1938).
- 2020 – Bones Hillman, zeelandaberritar musikaria, Midnight Oil taldeko baxu-jotzailea (j. 1958).
- 2021 –
- Gastón Ciarlo, uruguaitar abeslari, gitarrista eta konpositorea (j. 1945).
- Carmen Laffón, espainiar margolari eta eskultore figuratiboa (j. 1934).
- Dean Stockwell, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- 2022 –
- Krisostomos II.a Ziprekoa, Zipreko artzapezpiku ortodoxoa (j. 1941).
- Leslie Phillips, ingeles aktorea (j. 1924).
- 2023 –
- Frank Borman estatubatuar astronauta (j. 1928).
- Alain Estève, frantziar errugbilaria (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Xalbador, Ernest eta Ernesto.
Kanpo estekak
aldatu