Arkaitz Rodriguez
Arkaitz Rodriguez Torres (Donostia, 1979ko otsailaren 1a), Sortuk 2017ko urtarrilaren 21ean Bilboko Euskalduna jauregian ospatutako birfundazio kongresutik, Sortuko bozeramaile eta ekintza politikorako arduraduna da.
Arkaitz Rodriguez | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
2017ko urtarrilaren 21a - ← Arnaldo Otegi
2017ko urtarrilaren 21a - 2017ko irailaren 23a ← Pernando Barrena | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Donostia, 1979ko otsailaren 1a (45 urte) | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | UNED gradu : Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Kidetza | Haika | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Sortu |
Haika eta Segi gazte antolakundeetan eta oro har ezker abertzaleko gazte mugimenduan aritua da, baita Herritar Batasunean ere. Jarrai-Haika-Segiko sumarioa dela eta, hainbat urte igaro du espetxean. Bateragune auziagatik ere sei urte igaro ditu kartzelan, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga ezker abertzaleko kide eta lagunekin batera. Orotara, Arkaitz Rodriguezek hamar urteko espetxealdia egin du, hiru zatitan banatuta.
Arkaitz Industria-Elektronikako ingeniaria teknikoa eta Enpresa-zuzendaritza gradua amaitzear dago. Bitxikeri bezala, esan beharra dago Arkaitzek, Bateragune auziagatik espetxean egonda ere, estatu espainiar maila osoko Enpresa-zuzendaritza graduazioko notarik altuena atera zuela, kartzelan ikasteko baldintzak askoz ere txarragoak izanda ere.