Washingtoneko zooa
Washingtoneko zooa, ofizialki Parke Zoologiko Nazionala edo Zoo Nazionala (National Zoological Park / National Zoo), Estatu Batuetako zoologikorik zaharrenetakoa da, Washington hiriburuan kokatua. Smithsonian erakundeko zentroen parte da da eta doako sarrera dauka. 1889an sortua, "animaliekin esperientzia erakargarriak eskaintzea eta basa bizitza eta habitatak salbatzeko ezagutzak sortu eta partekatzea" du helburu.[1]
Washingtoneko zooa | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Smithsonian Institution | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Barruti federal | Kolunbiako Barrutia |
Federal capital | Washington |
Koordenatuak | 38°55′46″N 77°02′59″W / 38.9294°N 77.0497°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1889 |
Zuzendaria | Brandie Smith (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frederick Law Olmsted (mul) John Charles Olmsted (en) Frederick Law Olmsted, Jr. (en) |
Azalera | 66 ha |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 73002104 |
Espezieak | |
Bisitariak urtean | 2.200.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | 3001 Connecticut Ave NW, Washington, DC 20008 |
Webgune ofiziala | |
Esparruak
aldatuZoologiko Nazionalak bi inguru okupatzen ditu ditu. Lehenbizikoa 66 hektarea dituen hiri-parkea da. Rock Creek Parken dago, Washingtongo ipar-mendebaldean[2] Bestea Smithsonian Conservation Biology Institute (SCBI) delakoa da, 1.300 hektareako alorra, hiriburuko aldirietan, Front Front Royal hirian (Virginia) dagoena. Bigarren esparru horretan alor botanikoa zaintzen da bereziki: 180 zuhaitz espezie daude, 850 zurezko zuhaixka eta belar landare, 40 belar espezie eta 36 banbu espezie.[3]
Bi instalazioetan 390 espezieko 2.700 animalia inguru daude.[4] Bosten bat inguru arriskuan edo mehatxupean daude. Espezie gehienak Rock Creek Parkeko hiriko parkean daude ikusgai.[5] Bertan gordetako aniomalia ezagunenak panda handiak dira, baina zoologikoak hegaztiak, tximino handiak, katu handiak, Asiako elefanteak, intsektuak, anfibioak, narrastiak, uretako animaliak, ugaztun txikiak eta beste asko ere biltzen ditu. SCBIren instalazioak 30 eta 40 espezie bitarte ditu.[6]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «National Zoological Park (United States)» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-21 data duen 1105671161 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Mission» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).
- ↑ «By MetroRail» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).
- ↑ «National Zoo Facts and Figures» si.edu.
- ↑ «History of the National Zoo» si.edu April 20, 2016.
- ↑ «National Zoo Species» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).
- ↑ «Smithsonian Conservation Biology Institute» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).