Village People
Village People (euskaraz Herriko Jendea) 70eko hamarkada amaierako disco musikako talde berritzailea izan zen. Bere mozorro bitxi nahiz abesti itsaskor edo gogoraerrazengatik ezaguna izan zen, sarritan horien hitzak iradokitzaileak, hitz-jokoz beteak eta bi esanahi zituztenak izan ohi zirelarik. Jatorrizko taldekideak honako hauek ziren: Victor Willis (polizia), Felipe Rose (indiar buruzagia), Randy Jones (cowboya), Glenn Hughes (motorzalea), David Hodo (eraikuntzako langilea) eta Alex Briley (militarra).
Village People | |
---|---|
Taldekideak 1978an | |
Datuak | |
Jatorria | New York, Estatu Batuak |
Musika mota | Disco |
Urteak | 1977 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Casablanca Records Black Scorpio RCA Polygram |
Taldekideak | |
Gaur egungo taldekideak: Jeff Olson Eric Anzalone Ray Simpson Felipe Rose Alex Briley David "Scar" Hodo Taldekide ohiak: Randy Jones Glenn Hughes (Zendua) Victor Willis Ray Stephens (Zendua) Mark Lee Miles Jaye Davis Py Douglas Bill Whitefield Alex Timmerman | |
Sariak | |
Jasotako sariak | |
Informazio gehigarria | |
Village People taldearen webgune ofiziala | |
Antzezpen horiek taldekideen ustezko homosexualitateari buruzko oso zoliak ez ziren iradokizun modukoak ziren, betiere garai hartako estereotipo eta topiko gayetan oinarrituak. Honek taldearen inguruko kondaira eta esamesa etengabeak gehiago elikatu zituen.
Diskografia
aldatu- Village People (1977)
- Macho Man (1978)
- Cruisin (1978)
- Go West (1979)
- Live and Sleazy (1979)
- Can't Stop The Music (1980)
- Renaissance (1981)
- Fox on the Box (1982)
- In the Street (1983)
- Sex Over the Phone (1985)
- Greatest Hits (1988)
- Greatest Hits '89 Remixes (1989)
- The Best Of Village People (1994)
- The Very Best Of (1998)
- 20th Century Masters, The Millennium Collection...The Best Of Village People (2001)
Bideoklipak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Village People taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)