Tobaren katastrofearen teoria

Tobaren supererupzioa duela 75.000 urte inguru Sumatrako Toba aintzira supersumendi erupzioa izan zen. Lurrean inoiz izandako erupzio handienetariko bat izan zen. Tobaren katastrofearen teoriaren arabera, gertaera sei eta hamar urte artean iraun zuen negu bolkaniko eta 1.000 urteko hozte bat eragin zituen. Supersumendi honek 2.800 kilometro kubiko material jaurti zuen. Galdara erraldoia sortu zuen, eta denborarekin gainean 80 kilometroko aintzira azaldu zen, munduko sumendi aintzirarik handiena.[1]

Tobaren supererupzioa
SumendiaToba
DataDuela 74.100—75.900 urte
Erupzio-motaSuperupzioa
KokapenaSumatra, Indonesia
2°41′04″N 98°52′32″E / 2.6845°N 98.8756°E / 2.6845; 98.8756
VEI8
OndorioakZalantzazkoak

1993an Ann Gibbons zientzia-kazetariak giza eboluzioan duela 70.000 urte inguru botila-lepo bat izan zela aldarrikatu zuen, eta, haren esanetan, erupzioak eragin zuen. Michael R. Rampino geologoak eta Stephen Self bolkanologoak bere alde egin zuten. 1998an Stanley H. Ambrose antropologoak botila-lepoaren teoria garatu zuen. Teoria honen esanetan, duela 50.000 eta 100.000 urte artean, giza populazio osoak nabarmen egin zuen behera eta 3.000–10.000 arteko indibiduo baino ez zeuden.[2] Zenbait ikerketa genetikok teoria eusten dute egungo gizaki guztiak duela 70.000 urte inguruko 1.000 eta 10.000 arteko bikoteen ondorengoak direla esanez.[3]

Edonola ere, botila-lepoaren eta negu bolkaniko globalaren teoria polemikoak dira oso.[4][5] Tobakoa historian gehien ikerturiko supererupzioa da.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Esnatzeko dauden munstro erraldoiak» Berria 2017-01-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. (Ingelesez) BBC. Science & Nature - Horizon - Supervolcanoes. .
  3. (Ingelesez) BBC. (2003-06-09). When humans faced extinction. .
  4. (Ingelesez) BBC. Toba super-volcano catastrophe idea 'dismissed'. .
  5. (Ingelesez) Choi, Charles Q.. (2013-04-29). «Toba Supervolcano Not to Blame for Humanity's Near-Extinction» Livescience.com.
  6. (Ingelesez) «The Geological Society : Super-eruptions» (PDF) Geo.mtu.edu.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.