The Young Pope
The Young Pope (euskaraz Aita Santu Gaztea) Italiako drama telesail bat da. Paolo Sorrentino italiar zinema zuzendari eta gidoilariak sortu zuen. 2016ko urriaren 21ean Sky Atlantic eta HBO kateetan aireratzen hasi zen. Jude Law, Diane Keaton, Silvio Orlando, Javier Cámara, Scott Shepherd, Cécile de France, Ludivine Sagnier, Toni Bertorelli eta James Cromwell aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuPio XIII.a (Jude Law), jaiotzez Lenny Belardo izenekoa, ez da ohiko Aita Santua. Inoizko aitasantu gazteena izateaz gain lehendabiziko estatubatuar Aita Santua ere bada. Ultrakontserbadorea, oskurantismo zalea, eta aurrez zer egingo duen jakitea oso zaila da. Denen estimua bereganatu du, bereziki txiroena eta arazo ugariri aurre egin beharko die, tartean Eliza Katolikoa eta Vatikanoaren barnean sortuko diren bere aurkako konspirazioei.
Aktoreak
aldatu- Jude Law: Pio XIII.a aita santua (Lenny Belardo izenez jaioa)
- Diane Keaton: Ahizpa Mary, estatubatuar moja
- Silvio Orlando: Angelo Voiello kardinala, kamerlangoa eta Vatikanoko Estatu Idazkaria
- Javier Cámara: Bernardo Gutierrez monsinorea, Aulki Santuaren ospakizun buru nagusia
- Cécile de France: Sofia, Aulki Santuaren markentig zuzendaria
- Ludivine Sagnier: Esther, Suitzar Goardiako kide baten emaztea
- Toni Bertorelli: Caltanissett kardinala
- James Cromwell:Michael Spencer kardinala
Kanpo estekak
aldatu- The Young Pope telesailaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)