Sonata
Sonata barroko garaitik musika garaikideko esperientziarik futuristikoetaraino musika forma ezberdinei eman zaien izena da.
Sonata | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1600(e)ko hamarkada |
Jatorrizko herrialdea | Europa |
Ezaugarriak | |
Garrantzitsua da kontutan hartzea hitz berak esanahi ezberdina duela garai bakoitzean: batez ere formari dagokionez.
Sonata bezala, eredu klasikoaren arabera, musika lan oso bat zein orokorrean elkar kontrastatzen duten bi gai erabiltzen dituen konposaketa prozedura bezala ulertzen da. Konposaketa prozedura honi forma sonata deritzo.
Historia
aldatuSonata klasikoa (Klasizismo musikala, 1750 eta 1810 bitartean gutxi gora-behera) musika forma honen formarik hedatuena, hiru edo lau mugimendu dituen eta bat, bi edo hiru instrumenturentzako idatzitako lan bat da. Hasieran hiru mugimendukoak izan ziren ohikoak, batez ere garai klasikoan, baina euren konplexutasuna eta iraupena handitzen joan ziren heinean, lau mugimendukoak egin ziren ezagun.
Barrokoan, hau da, 1750 baino lehenago, sonata hitza nahiko modu askean erabili zen izaera instrumentaleko lan txikiak deskribatzeko, kantatarekiko oposizioz, ahotsak zituena. Arcangelo Corelliren garaian sonata izenpean bi genero praktikatzen ziren: sonata da chiesa (elizako sonata), ohi melodia zeraman instrumentu batentzat (biolina edo zehar txirula eta jarraikako baxu batentzat (sonata da chiesaren kasuan organoa edo tiorba bezalako instrumentuek egiten zuten lana), ohi sarrera motel batez, batzuetan fugatutako allegro batez, cantabile batez eta amaiera indartsu batez osatua, giga edo minueto eran, eta sonata da camera deritzona, dantza gaiei buruzko bariazioez osatua eta suite edo partitara eboluzionatuko zuena. Sonata da cameraren kasuan, jarraikako baxuaren papera klabikordioak egiten zuen ohi. Alabaina, bi formak libreki uztartzen ziren, baina ez zen Johann Sebastian Bach eta Georg Friedrich Händel garairarte izango lehenaren formak nolabaiteko egonkortasuna hartu zuena. Domenico Scarlatti eta Domenico Paradisiren lanen artean, adibidez, sonata izeneko ehundaka lan daude, bat edo bi mugimendutan idatziak, askotan indar eta exekuzio konplexutasun handikoak. Sonata hauetako gehienak zehartxirula edo biolinarentzat idatziak daude, baxuaren papera viola da gambak edo klabizenbaloak eginez, viola da gambarentzat bakarrik ere asko badauden arren, baita klabizenbaloarentzat bakarrik ere, violak zein klabizenbaloak euren laguntza propioa jo baitezakete.
Barrokoaren hasieran oso ezaguna izan zen sonata a tre deritzona, Joseph Haydnen ondorengo garaiko hirukotearekin inongo zerikusurik ez duena. Sonata a tre deritzonean, bi biolinek (edo beste bi instrumentu melodikok) melodia jotzen dute, eta hirugarren instrumentu batek jotzen du jarraikako baxua (klabizenbaloa, lauda, tiorba, viola da gamba, biolontxeloa etab... izan zitezkeen).
Klasizismoaren hasieran izen honen erabilera instrumentu bakarlari batentzat edo instrumentu melodiko bat eta pianoarentzat idatzitako lanentzat mugatu zen, hiru edo lau mugimenduko egitura batekin sortuak eta non gaia, modu konbentzional baten erakutsi, garatu eta berrerakusten den. Divertimento, serenata eta partita izenak erabiltzen jarraitu ziren 1770 inguru arte, baina Haydnen garaitik aurrera erabiltzeari utzi zitzaien. Aldi berean hirukote eta laukote hitzak egin ziren ezagun hurrenez hurren hiru edo lau instrumenturentzako idatzitako lanentzat.
Haydnen sonatek honako egitura hau dute: allegro bat, non musika gaia erakutsi eta laburki garatzen den, bigarren mugimendu motelago bat, askotan andante edo largo bat lied formarekin (A-B-A), noiz behinka minuetoa erabili zen arren, non gaia zabalki garatzen den orkestra tekniken bidez, eta azken mugimendu bat, -berriz allegro edo prestoa- batzuetan rondo bezala aurkeztua, non orkestra garapena laburbiltzen den modulazioak alde batera utziz. Oinarrizko rondoaren musika forma A-B-A-C-A-B-A da. Kasuren batzuetan lau mugimenduko eskema bat erabili zen, gaiaren garapenean minuetoa zein andantea sartuz.
Azken eskema hau nagusitu zen sonataren garai kanonikotzat hartzen denean, Ludwig van Beethovenek garatu zuenean. Garapena lau mugimendutan jada laukoteentzako eta sinfonientzako hedatua zen.
Mugimenduak edo sekzioak
aldatu- 1 Allegro de sonata: lehen mugimendua allegro konplexu bat da (forma sonatan, propio esanda), sarrera motel bat izan dezakeena ala ez (bereziki klasizismo berantiarrean eta erromantizismoan, hau da, XIX. mendean). Hiru zatiz osatua dago: erakusketa, garapena eta berrerakusketa. Amaierako koda bat izan dezake.
- 1 Erakusketa bi gaiz osatua dago. Lehen gaia "A" sonataren tonalitate nagusian idatzia dago, eta bigarrena ondoko tonalitate batean (modu nagusiko tonalitateetan idatzitakoentzat orokorrean bosgarren mailara, eta modu txikikoetan hirugarren mailan edo erlatibo nagusian). A eta B gaien artean tonalitate batetik bestera modulatzen duen garrantzi askorik gabeko zubi bat dago. B gaiaren ondoren erakusketaren koda bat dago, non hasierako tonikara itzul daitekeen edo B gaiaren tonikan mantendu.
- 2 Garapenak egitura aske bat du, baina esan daiteke konpositoreak bi gaietakoren bat, biak, hala bietako zatiak hartzen dituela eta kontaezinbeste konposaketa prozedura egiten dizkiola, eurekin jolastuz. Laneko tentsio gehieneko unea da, non aldaketa harmoniko gehien dagoen eta nolabaiteko tonalitate ezegonkortasun bat dagoen.
- 3 Berrerakusketa konpositoreak bi gaiak eta biak tonalitate nagusian aurkezten dituenean gertatzen da. Ohikoa zen mugimendua amaitzeko konpositoreak koda bat gehitzea, kontzertuan eragin handia izan zuena, cadenza deritzona soraraziz (kontzertuko lehen mugimenduak ere forma sonata erabiltzen duela gogoratu beharra dago).
- 2 Mugimendu motela, andante, adagio edo largo, forma ezberdinak izan ditzakeena.
- 3 Dantza formako mugimendua, minuetoa eta, Beethovengandik aurrera scherzoa (mugimendu hau aukerakoa da).
- 4 Allegro berri bat, ez hasierako allegro de sonata bezain formalki egituratua, edo beste forma batzuk izan ditzake, rondo-sonata kasu, rondo formaren eta lehen mugimendurako azaldutako forma sonataren arteko uztarketa bat dena.
Forma honen ezarpenak, batez ere Beethovenen sonata ugarien bidez, eragin sakona izan zuen erromantizismo garaian, garai honetako kontserbatorioek praktika kodetu zutelarik. Egitura formalaren kontzeptua beste genero batzuen eredutzat hartu zen, esate baterako, sinfonia, orkestrarentzako sonatatzat hartzera iritsi arte. Chopin, Mendelssohn, Schumann, Liszt, Brahms eta Rakhmaninovek sonataren printzipio teorikoa zabalki erabili zuten konposaketa ospetsuetan.
Aplikazioa
aldatu"Forma sonata", sonatetan euretan egoteaz gain, beste zenbait musika konposaketetan ere badago, sinfoniek, laukoteek eta kontzertuek badituzte forma sonatan hain ohikoa den ondoko bi tonalitatetan erakutsitako bi gairen erakusketa, bien garapena eta bien berrerakusteta lehenaren tonalitatean idatzitako zatiak.
Zenbat eta handiagoa eta konplexuagoa izan konpositoreak bere lanen interpretaziorako erabilitako musika taldea, handiagoa, konplexuagoa eta malguagoa da forma sonata honen aplikazioa, talde instrumental garrantzitsuentzat konposatzeko exigentzia propioen eta beharrezko exigentziaren ondorio.
Sonatina
aldatuForma sonata iraupen laburreko lanei aplikatzen zaienean, lan hauek sonatina deitzen dira.
Sonatina eta sonata baten arteko ezberdintasunak ez dira egiturazkoak, biek, euren bertsio klasikoan patroi bera mantentzen baitute, baizik eta euren iraupen eta nahietan daudela. Sonatina ohi hiru mugimendutara ere iristen ez den lan labur edo oso labur bat da, eta konposaketa prozedura bakoitza konplexutasunik gabe aurkezten da.
Argipen hauek gora-behera, deskubritzeko errazak diruditenak, badaude, esate baterako, Wolfgang Amadeus Mozarten Sonata do nagusian (KV 545) sonata ezagun eta ederra bezalako kasuak, non sonata eta sonatinaren arteko ezberdintasuna lausoa den, eta egileak dioena jarraitu behar da ze musika lan den zehazteko.
Sonata ezagunak
aldatuBarrokokoak
aldatuJohann Sebastian Bach
aldatu- Sei sonata hirukotean organoarentzat, BWV 525-530 (1727)
- Sonatak eta partitak biolin bakarlariarentzat BWV 1001-1006 (1720)
- Sonatak biolina eta klabearentzat, BWV 1014-1019
- Sonatak viola da gamba eta klabezinarentzat, BWV 1027-1029
- Sonatak txirula eta klabearentzat, BWV 1030, 103, 1034 eta 1035
- Sonatak biolina, txirula eta jarraikako baxuarentzat, BWV 1070-1075 (1747)
Domenico Scarlatti
aldatu- Sonata bipartitoak klabearentzat, K 1-555
- Sonatak klabearentzat
- Sonatak klabea eta organoarentzat
- Sonatak pianoarentzat. Konpositorerik garrantzitsuenetako bat izan zen eta klasizismoan sonataren eraketan gehien lagundu zuenetako bat.
Mozart
aldatu- Pianoarentzako sonata mi bemol nagusian K 282/189f ez ohiko moduan, lehen mugimenduan adagio bat du.
- Pianoarentzako sonata la nagusian K331/300i
- Pianoarentzako sonata si bemol nagusian K 333/315c
- Bi pianorentzako sonata re nagusian K 448
- Pianoarentzako 16. Sonata K. 545
- Pianoarentzako sonata si bemol nagusian K. 570 batzuk Mozarten sonatarik ederrenatzat dutena.
Beethoven
aldatu- Pianoarentzako 1. Sonata
- Pianoarentzako 8. Sonata, Patetikoa
- Pianoarentzako 14. Sonata, Ilargi Argia
- Pianoarentzako 15. Sonata, Pastorala
- Pianoarentzako 17. Sonata, Ekaitza
- Pianoarentzako 21. Sonata, Waldstein
- Pianoarentzako 23. Sonata, Appassionata
- Pianoarentzako 26. Sonata, Les Adieux
- Pianoarentzako 29. Sonata, Hammerklavier
- Pianoarentzako 32. Sonata
- Biolin eta pianoarentzako 5. Sonata, Udaberria
- Biolin eta pianoarentzako 9. Sonata, Kreutzer
- Gitarrarentzako sonatak op. 15, 22 eta 25
- Sonatak teklentzat
- 1. Sonata Op. 10
- 3. Sonata Op. 50
Juan Antonio de Vargas y Guzmán
aldatu- Gitarrarentzako sonatak
- Piano eta arpeggionearentzako sonata la txikian, D. 821 (Txeloan edo biolan joa)
- Sonata do txikian
- Sonata la nagusian
- Sonata si nagusian
- Pianoarentzako sonata fa sostenitu nagusian Op. 11
- Pianoarentzako sonata fa txikian Op. 14
- Biolinarentzako sonata la txikian Op. 105
- Biolinarentzako 2. sonata re txikian Op. 121
- Pianoarentzako 2. sonata sol txikian Op. 22
- Pianoarentzako 1. Sonata do txikian
- Pianoarentzako 2. Sonata si bemol txikian Op. 35, "Hil Martxa"
- Pianoarentzako 3. Sonata si txikian Op. 58
- Biolontxelo eta pianoarentzako sonata sol txikian Op. 65
- Sonata mi txikian, Op. 6
- Sonata sol txikian, Op. 105
- Sonata si bemol txikian, Op. 106
- Biolontxeloarentzako sonata si bemolean Op. 45
- Biolontxeloarentzako sonata don Op. 58
- Sonata Danteren irakurketa baten ondoren (Fantasia Quasi Sonata)
- Pianoarentzako sonata si txikian
- Biolinarentzako 1. Sonata "Euria"
- Biolontxeloarentzako eta pianoarentzako 1. Sonata mi txikian Op. 38
- Biolontxeloarentzako eta pianoarentzako 2. sonata fa nagusian Op.99
- Pianoarentzako Sonata solen, Op. 37 «Sonata Handia»
- Biolontxeloarentzako sonata sol txikian
- Pianoarentzako 1. Sonata do txikian
- Pianoarentzako 2. sonata si bemol txikian
- Biolinarentzako sonata lan (batzuetan biolontxeloan eta baita txirulan ere joa)
- Pianoarentzako sonata, Op. 7
- Biolinarentzako 3. sonata do txikian Op. 45
- Biolontxeloarentzako sonata la txikian Op. 36
- Biolinarentzako sonata, Op. 82
- George Antheil
- «Airplane» Sonata
- Antonio José
- Gitarrarentzako Sonata
- Samuel Barber
- Biolontxeloarentzako Sonata
- Pianoarentzako Sonata
- Béla Bartók
- Pianoarentzako Sonata
- Biolin bakarlariarentzako Sonata
- Biolinarentzako Sonatak (1921-2)
- Alban Berg
- Pianoarentzako Sonata
- Pierre Boulez
- Pianoarentzako 1. Sonata
- Pianoarentzako 2. Sonata
- Pianoarentzako 3. Sonata
- Frank Bridge
- Pianoarentzako Sonata
- Biolontxelo eta pianoarentzako Sonata
- Biolin eta pianoarentzako Sonata
- Benjamin Britten
- Biolentxelo eta pianoarentzako Sonata don Op.65
- Elliot Carter
- Pianoarentzako Sonata
- Biolontxeloarentzako Sonata
- Aaron Copland
- Pianoarentzako Sonata
- Biolinarentzako Sonata
- John Corigliano
- Biolinarentzako Sonata
- George Crumb
- Biolontxeloarentzako Sonata
- Claude Debussy
- Biolinarentzako Sonata
- Biolontxeloarentzako Sonata
- Txirula, biola eta harparentzako Sonata
- Henri Dutilleux
- Pianoarentzako Sonata
- Leo Brouwer
- Gitarrarentzako Sonata
- George Enescu
- Biolinarentzako 2. Sonata
- Biolinarentzako 3. Sonata "Errumaniar estilo folklorikoan"
- Paul Hindemith
- Pianoarentzako 2. Sonata
- Pianoarentzako 3. Sonata
- Kornoarentzako Sonata
- Txirularentzako Sonata
- Biolontxelo bakarlariarentzako 3 sonata
- Herbert Howells
- Organoarentzako bi sonata
- Klarinete, oboe eta pianoarentzako Sonatak
- Charles Ives
- Leoš Janáček
- Pianoarentzako Sonata «1.X.1905»
- Biolinarentzako Sonata
- Zoltán Kodály
- Biolontxelo bakarlariarentzako Sonata
- Ernst Krenek
- Zenbait pianoarentzako sonata estilo ezberdinetan
- Bohuslav Martinů
- Txirularentzako 1. Sonata
- Francis Poulenc
- Sergei Prokofiev
- Pianoarentzako 3. Sonata
- Pianoarentzako 6. Sonata
- Biolinarentzako 1. Sonata
- Pianoarentzako 7. Sonata
- Pianoarentzako 8. Sonata
- Txirularentzako 2. Sonata (ondoren Biolinarentzako Sonata)
- Biolontxeloarentzako Sonata
- Maurice Ravel
- Biolinarentzako Sonata
- Biolina eta biolontxeloarentzako Sonata
- Max Reger
- Biolin bakarlariarentzako zazpi sonata, Op. 91
- Alexander Scriabin
- Roger Sessions
- Pianoentzako 1-3 Sonatak
- Biolin bakarlariarentzako Sonata
- Dmitri Shostakovich
- Biolontxeloarentzako Sonata Op. 40
- Igor Stravinski
- Pianoarentzako Sonata
- Bi pianoarentzako Sonata
- George Walker
- Pianoarentzako 4. Sonata
- William Walton
- Biolinarentzako Sonata
- Eugène Ysaÿe
- Biolinarentzako sei sonata Op. 27
- Hiru pianoarentzako Sonata