Montecarmelo
Montecarmelo, Espainiako Madril hiriburuaren iparraldean dagoen gune bat da, Fuencarral-El Pardo barrutiko El Goloso auzoan. XXI. mendearen hasieran eraikia izan zen. Auzo hau M-607 autobidearen mendebaldean eta M-40 itzulinguru errepidearen hegoaldean dago.
Bere etorbide eta kaleek Espainiako monasterioen izenak daramatzate.
Hegoaldean Mirasierra auzoarekin eta Tres Olivos eremuarekin muga egiten du, eta ekialdean Valverde auzoko Las Tablas eremuarekin.