Julianna Avdeieva

errusiar piano-jotzailea

Julianna Andreievna Avdeieva (errusieraz: Юлианна Андреевна Авдеева; Mosku, Errusia, 1985eko uztailaren 3a) errusiar piano-jotzailea da. Ospetsu egin zen Frédéric Chopin Nazioarteko XVI. Piano Lehiaketako lehen saria irabazi zuenean. Sari hori irabazi duen bigarren emakumea da, 1965ean Martha Argerich izan zen lehena.[1][2][3][4][5][6][7]

Julianna Avdeieva
Julianna Avdeieva Poloniako presidentearentzat jotzen, 2010.10.21 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMosku1985eko uztailaren 3a (39 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaGnessin Russian Academy of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli eta musikagilea
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Facebook: YuliannaAvdeeva Musicbrainz: 27f2a3ad-ec20-4907-adba-666059f0ea90 Discogs: 5500835 Allmusic: mn0002706849 Edit the value on Wikidata
Bronisław Komorowski eta Julianna Avdeieva Nazioarteko Chopin Piano Lehiaketan, 2010.10.21

Biografia

aldatu

Julianna Avdeieva 5 urterekin hasi zen ikasten Moskuko Gnessin Special Music Collegen, eta lanean jarraitu zuen Elena P. Ivanova lehen irakaslearekin 2003ra arte. Graduatu ondoren, Konstantin Scherbakov irakaslearen irakaskuntzapean Zuercher Hochschule der Kuensten ikastea erabaki zuen, eta, aldi berean, Moskun ikasten jarraitu zuen, Estatuko Gnessin Musika Eskolan, Vladimir Tropp irakaslearekin.

Ibilbidea

aldatu

2006tik 2009ra, Konstantin Stxerbakoven laguntzaile gisa aritu zen lanean. 2008an, Julianna Avdeieva Lake Como Nazioarteko Piano Akademian hasi zen ikasten.

Halaber, kontzertuak eman ditu Moskuko areto entzutetsuetan eta Errusiako beste hiri askotan, baita hogei bat herrialdetan ere, hala nola Austria, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Alemania, Israel, Belgika, Japonia, Grezia eta Italian, baita Vienako Bösendorfer-Saal eta Londresko Barbican Centre aretoetan ere.

Argitalpenak

aldatu

Julianna Avdeievaren interpretazioak CDan grabatu dira, eta, sarritan, errusiar irrati eta telebistak ematen ditu.

Diskografia

aldatu
  • Chopin Piano Concerto E minor, Sonata in B flat minor, Mazurkas (The Fryderyk Chopin Institute, 2010), Antoni Wit eta Varsoviako Orkestra Filarmoniko Nazionalarekin.
  • Chopin. Piano Concertos 1&2 (The Fryderyk Chopin Institute, 2013), Frans Brüggen eta Orchestra of the Eighteenth Centuryrekin
  • Schubert. Prokofiev. Chopin (Mirare, 2014)
  • Chopin. Mozart .Liszt (Mirare, 2016)
  • Johann Sebastian Bach (Mirare, 2017)
  • Mieczyslaw Weinberg (Deutsche Grammophon, 2019) Gidon Kremer eta Giedre Dirvanauskaiterekin

Sariak

aldatu
  • 2003an - Bremen Piano Leihaketa (Bremen) - 2.Saria.
  • 2005ean - Kurt Leimer Piano Competition (Zurich) - 3. saria.
  • 2006an - 61. Geneva International Music Competition (Geneva) - 2.Saria.
  • 2007an - 7. Ignacy Jan Paderewski Nazioarteko Piano Lehiaketa (Bydgoszcz) - 2.Saria.
  • 2010ean - 16. Frédéric Chopin Nazioarteko Piano Lehiaketa (Varsovia) - 1. saria eta Krystian Zimerman sari berezia, sonata baten interpretazio onenari.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Yulianna Avdeeva – Official website. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  2. (Ingelesez) sitorusrina. (2018-05-01). «An interview with: Yulianna Avdeeva» think storytelling (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  3. «Yulianna Avdeeva» www.pittsburghsymphony.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  4. «Yulianna Avdeeva | The Vancouver Chopin Society» chopinsociety.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  5. (Ingelesez) «Meet Yulianna Avdeeva, Chopinist Extraordinaire» Chopin Foundation of the United States 2019-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  6. (Ingelesez) Dammann, Guy. (2010-11-08). «Yulianna Avdeeva – review» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  7. (Gaztelaniaz) Círculo de Cámara. Yulianna Avdeeva. 20 de Noviembre - Círculo de Bellas Artes. 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).

Kanpo estekak

aldatu