Jenny Shipley

politikari zeelandaberritarra

Jennifer Mary Shipley, Robson jaioa (Gore, 1952ko otsailaren 4a) zeelandaberritar politikaria da. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1997tik 1999ra.

Jenny Shipley

(2013)
28. Leader of the Opposition (en) Itzuli

1999ko abenduaren 10a - 2001eko urriaren 8a - Bill English
Leader of the Opposition (en) Itzuli

1999ko abenduaren 5a - 2001eko urriaren 8a
Helen Clark - Bill English

36. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1997ko abenduaren 8a - 1999ko abenduaren 5a
Jim Bolger - Helen Clark
32. Minister of Health (en) Itzuli

1993ko azaroaren 29a - 1996ko abenduaren 16a
Bill Birch (en) Itzuli - Bill English
19. Minister of Social Development (en) Itzuli

1990eko azaroaren 2a - 1996ko urriaren 12a
Michael Cullen - Roger Sowry (en) Itzuli
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea

1990eko urriaren 27a - 2002ko uztailaren 27a
← baliorik ez - Brian Connell (en) Itzuli
Barrutia: Rakaia (en) Itzuli
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea

1987ko abuztuaren 15a - 1990eko urriaren 27a
Rob Talbot (en) Itzuli - baliorik ez →
Barrutia: Ashburton (en) Itzuli
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaGore (en) Itzuli1952ko otsailaren 4a (72 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaWellington
Hezkuntza
HeziketaMarlborough Girls' College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta juntako kidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoa New Zealand National Party (en) Itzuli

Marlborough Girls' College-n eta Christchurch College of Education-en ikasi zuen eta 1971tik 1976ra lehen hezkuntzako irakasle izan zen. 1986an Burton Shipleyrekin ezkondu zen.

Zelanda Berriko Alderdi Nazionaleko kide izan zen eta 1987an legebiltzarreko kide hautatu zuten. 1990eko hauteskundeetan Alderdi Nazionalak irabazi ondoren, Jim Bolger lehen ministroak Gizarte Ongizateko ministro izendatu zuen Shipley. Ondoren, Emakumeen, Osasunaren eta Garraioen ministro izan zen. 1997ko abenduan Jim Bolgerri Alderdiko buruzagitzarako erronka bota zion. Bolgerrek dimisioa eman zuen eta Shipley Zeelanda Berriko lehen emakume lehen ministro bihurtu zen.

Koalizio gobernu ezegonkor bat zuzendu zuen Zelanda Berria Alderdiarekin lehenik. 1999an Alderdi Laboristako Helen Clarkek garaitu zuen hauteskundeetan.