Imanol Pradales
Imanol Pradales Gil (Santurtzi, 1975eko apirilaren 21a) unibertsitate irakasle eta politikari jelkidea da. 2011tik Bizkaiko Foru Aldundian hainbat ardura izan eta gero[1], 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan EAJren hautagaia izan zen. 2024ko ekainaren 22tik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da[2].
Ibilbidea
aldatuDeustuko Unibertsitatean zientzia politikoak eta soziologia ikasi zuen, eta bertan irakasle da, nahiz eta 2007tik eszedentzian dagoen[1]. 2007an Deustuko Unibertsitatean ardurak hartu zituen, eta 2007tik 2011ra bitarte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia:Xede elkarteko zuzendari-gerente izan zen[3][1].
2011an Ekonomia Sustatzeko diputatu izendatu zuten, eta 2015etik aurrera Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatu izan da Bizkaiko Foru Aldundian. 2023an I. Etxanobe Foru Korporazioaren parte da[4].
2023ko azaroaren 25ean EAJk jakinarazi zuen Imanol Pradales izango zela lehendakari izateko proposatutako izena, Iñigo Urkulluren ordez[5]. 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan EAJren hautagaia izan zen. 2024ko ekainaren 20tik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da.
Bizitza pertsonala
aldatuAitaren aldeko familia Burgosen du jatorria, eta bere aititetik hasita, bertan jaiotakoak ziren. Bere gaztaroan arraunlaria izandakoa, Laura izena duen andra batekin ezkonduta dago eta alaba baten aita da[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Imanol Pradales Gil - Gardentasuna - Bizkaia Gardena» gardentasuna.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ «Imanol Pradales hautatu dute lehendakari» Berria 2024-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
- ↑ «Imanol Pradales: "Estamos deseando conocer profesionales que residiendo en cualquier parte del mundo, estarían interesados en trabajar en Euskadi" — EuskoSare» web.archive.org 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ «Elixabete Etxanoberen Gobernuan emakumeek gehiengoa izango dute, eta bost diputatu berri izango dira» EITB 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ «Imanol Pradales izango da lehendakarigai, EAJren EBBko presidenteak baieztatu duenez» EITB 2023-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- ↑ https://www.eaj-pnv.eus/es/adjuntos-documentos/21167/pdf/24-01-27-imanol-pradalesen-hitzaldia
Kanpo estekak
aldatu