Finlandiako bandera
Erabilera | |||||
Proportzioa | 11:18 | ||||
Erabakia | 1918 | ||||
Koloreak |
|
Finlandiako bandera (finlandieraz Suomen lippu, suedieraz Finlands flagga) atzealdea zuria eta gurutze urdin batez osatuta dago. Bere proportzioak honakoak dira: 11 garai eta 18 zabal.
Oinarrian Eskandinaviako gurutzea du[1].
Historia
aldatuErrusiako Itsas Armadaren bandera zuria zen eta "X" itxurako gurutze urdina zeukan. 1910 urtean Errusiak bandera hau inposatu zion Finlandiari baina herritarrek uko egin zioten hau ezartzeari eta orjalippu ("esklabuen bandera") ezizena hartu zuen.
1917an Finlandiak independentzia lortu zuenean lehiaketa bat egin zen eta Akseli Gallen-Kallelaren diseinuak irabazi zuen; bandera urdina eta gurutze zuria. Honek ere ez zuen arrakastarik izan Suediakoaren oso antzekoa zela iritzita eta azkenik koloreak trukatzea erabaki zuten Eero Snellman eta Bruno Tuukkanen artistek.
Esanahia
aldatuZuriak zelai elurtuak adierazten ditu eta urdina Finlandiak dituen milaka aintziren irudikapena omen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Temperman, Jeroen. (2010). State-Religion Relationships and Human Rights Law: Towards a Right to Religiously Neutral Governance. BRILL ISBN 9004181482. (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
Kanpo estekak
aldatu