Enzo Ferrari
Enzo Anselmo Giuseppe Maria Ferrari (Modena, Italia, 1898ko otsailaren 18 – Modena, Italia, 1988ko abuztuaren 14) 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta ondoren, Ferrari automobil markaren sortzailea izan zen.
Enzo Ferrari | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enzo Anselmo Giuseppe Maria Ferrari |
Jaiotza | Modena, 1898ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1898ko otsailaren 20a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1898ko ekainaren 18a - 1988ko abuztuaren 14a) |
Heriotza | Modena, 1988ko abuztuaren 14a (90 urte) |
Hobiratze lekua | cemetery of San Cataldo (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Laura Dominica Garello (en) (1923 - 1978) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, automobil-pilotua eta industrialaria |
Txantiloi:Biografia infotaula automatikoa/kirola/1 Formula | |
Enplegatzailea(k) | Alfa Romeo |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Biografia
aldatuBere aita hil zenean, ikasketak alde batera utzi eta Modenako suhiltzaileen tailerrean lan egiten hasi zen. Lehen Mundu Gerran zerbitzatu ondoren, 1918an, proba-pilotu lana aurkitu zuen Turinen. Ondoren, Milanera joan zen Construzioni Meccaniche Nazionali enpresako proba-pilotu eta pilotu ofiziala bezala aritzeko. 1919an debutatu zuen Parma-Berceto lasterketan.
1920an, Alfa Romeo taldera joan zen. Han proba-pilotu bezala hasi zen eta denborak aurrera egin ahala pilotu ofiziala eta salmenta laguntzaile bezala lan egin zuen. Azkenik, Lehiaketa Ataleko Zuzendaria izan zen. 1939ko azarora arte egon zen Alfa Romeon.
1929an Scuderia Ferrari sortu zuen Modenan, lasterketarako talde bat osatu nahiean, Alfa Romeorekin lan egiten zuen bitartean. 1940an, Ferrarik Alfa Romeorekin zituen lotura guztiak hautsi eta Auto Avio Construzioni Ferrari enpresa independentea bihurtu zen. 1943an, Italia Bigarren Mundu Gerran sartua zegoela, Ferrari lantegia Modenatik Maranellora eraman zuen. Han makina bereziak egiten hasi zen. 1944an lantegia bonbardatu zuten, baina 1946an berreraikia izan zen. Berreraikitze urtean, lehenengo Ferrari autoaren diseinaketa eta eraikitzea hasi zen.
1960an, Ferrarik FIATekin bat egin zuen, eta 1969an, FIAT Ferrariko akzio-gehiengoduna bilakatu zen akzioen %50-a izanik.
Ferrari Enzo autoa
aldatuFerrari Enzoa 2002-2005 urteen artean ateratako superauto bat da, italiako Ferrari auto fabrikatzaileak egindakoa. Hasieran, 349 unitateko mugatutako ekoizpen batean pentsatu zen, baina azkenean 400 unitate ekoiztu ziren.
Nahiz eta modelo honi Ferrari Enzo bezala izena eman ohi izan, izen erreala Enzo Ferrari da, markako fundatzailearen omenez. Horrela, autoaren izen osoa Enzo Ferrari da. Ibilgailu honetarako lehen izena FX zen, hau dela eta bere "anaiarik zaharrena" FXX deitzen da. Deitzen dio ere F60 Ferrari, F50 Ferrari-aren jarraipena denez gero.
Pilotoen-aukeraketa
aldatu"Il Commendatore", Scuderia-ko fanatikoen artean ezagutzen den bezala, pertsonalki arduratzen zen bere ezkutaritzarako korrika egingo luketen pilotuak aukeratzeaz.Bere aukera gogoangarrienetako batek 1977a aurkitu zuen, Niki Lauda-rekiko erlazioak bere une txarrenean zeudenean. Ferrari-k ordezkapena bilatzen zuen larrialdiarekin, eta Enzo-k erabaki zuen Gilles Villeneuve ezezagunagatik, nahiz eta munduko txapelketa bat inoiz ez irabazi, Enzo-ko eta pilotu Formula 1eko gogoratuenen batengan pilotu gogokoen bihurtuko litzatekeenagatik.
Sariak
aldatu- 1924an galardoa jaso zuen bere kirol merituengatik, momentu horretati aurrera sari gehiago jasotzen hasi zen: Commendatore 1927an lortu zuen eta Cavalieri di Lavoro 1952an.
- 1960an titulu garrantzitsu bat lortu zuen ingeniaritza mekanikan Bolonia Unibersitearen partez.
- 1988an Modena eta Reggio Emilia Unibertsitaeak fisika saria eman zion.
- 1947eta 1988 urteen arean Ferrarik 5.000 lasterketa irabazi zituen kategoria guztietan eta 25 titulu lortu zituen txapelketa guztietan.
- Ferrari ezkutaritza 16 txapelketa lortu zituen(1961, 1964, 1975, 1976, 1977, 1979, 1982, 1983, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2008) eta 15 pilotu (1952, 1953, 1956, 1958, 1961, 1964, 1975, 1977, 1979, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007) eta honek Ferrari munduko talderik onena izatea lortu zuen. Gainera 211 garaipenak, 203 pole eta 220 buelta azkarrak lortu ditu historian zehar.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enzo Ferrari |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Enzo Ferrari |