Encyclopedia of Life
Encyclopedia of life edo EOL (italieraz: Biziaren Entziklopedia) Interneten bidez elkarlanean egindako bio-entziklopedia da. Helburua Lurrean dagoen bizidunen espezie bakoitzarentzako artikulu bat egitea da. Artikulu horietan testuarekin batera, irudiak soinuak, bideoak eta grafikoak bildu nahi dituzte.[1] Ideia 2007an sortu zen eta 2008an martxan jarri zen. Hasiera batean bost erakunde zientifiko handiek 50 milioi dolar jarri zuten proiektua martxan jartzeko.
Encyclopedia of Life | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2008 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
eol.org | |
Lehenengo zuzendaritza batzordea
aldatu2007an zuzendaritza batzordea antolatu zen erakunde hauekin:
Historia
aldatu2007ko martxoan E. O. Wilson biologoak bere ametsa azaldu zuen, hau da, horrelako proiektua egiteko finanziazioa. Ideia TED konferentzian azaldu zuen. Urte bereko maiatzaren 9an ametsa egia egin zen: bost fundazio zientifikoek proiektuari lehenengo laguntza iragarri zuten. Nolabait wikipedia entziklopediaren eredua izan zen baina egiten artikuluak espezialisten eskuetan daude.
2011an EOLek zazpirehun mila espezie zituen jasota eta haiekin milaka argazkiak eta informazioak. Urteen poderioz ekimenaren batzordebetearazlearen konposizioa aldatzen joan zen. Horrela, 2012an erakunde hauek zeuden: Atlas of Living Australia, Biodiversity Heritage Library, Chinese Academy of Sciences, CONABIO, Field Museum, Harvard University, Bibliotheca Alexandrina, MacArthur Foundation, Marine Biological Laboratory, Missouri Botanical Garden, Sloan Foundation eta Smithsonian Institution.
2018an 1.961 433 espezie eta goi taxoiak jasota zeuden.
Helburuak
aldatuHasierako ikuspegia animaliekin eta landareekin hastea zen. Ondoren onddoak eta mikrobioak hartuko ziren. Azkenik, desagertutako espezieak ere jaso nahi dituzte. Datu-basea urtero joango da handitzen zeren eta espezie berriak urtero aurkitzen baitira.
Proiektuaren misioa, bestetik, balizko kontsultak egiteko tresna bat haurren, ikasleen, irakasleen, zientzialarien eta publikoaren eskuetan jartzea da. Entziklopedia hizkuntza desberdinetan bertsioak izatea nahi dute, gainera.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Odling-Smee, Lucy. "Encyclopedia of Life launched". [1]
- ↑ https://eol.org/docs/what-is-eol/eol-history
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Frantsesez)(Alemanez):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Aurkezpenerako bideoa Youtuben, 2007an.