Afasia burmuinean gertatutako traumatismo edo shock baten ondorioz mintzaira edota hizkuntza idatzia galtzeari deritzogu. Normalean ez du adimena kaltetzen baina pertsonarentzat ondorio larriak ditu.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Afasia
Deskribapena
Motahizkuntza nahasmendua, sintoma neurologikoa, specific language impairment-5 (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaneurologia, Neuropsikologia
logopedia
Sintoma(k)Mututasuna
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF80.0-F80.2, R47.0
GNS-9-MK315.31, 784.3, 438.11
GNS-10F80.0-F80.2, R47.0
GNS-9315.31, 784.3, 438.11
DiseasesDB4024
MedlinePlus003204
eMedicineneuro/437
MeSHD001037D001037
Disease Ontology IDDOID:0060046

Jatorria eta etimologia

aldatu

Hitz hau Armand Trosseau (1801-1867) medikuak sortu zuen. Etimologikoki antzinako grezieraren ἀφασία (hitzik gabe) hitzaren deribazioa da. Harrezkero, ahots-aparatutik kanpo gertatzen den hizkuntza nahaste bat da; adierazpen edo hizkuntzaren ulermena edo idatzizko edozein defizit sentsorial edo matxura esanahia hartu du, hau da, oso modu zabalean autoreen arabera nahiz eta definizio zehatza goikoa izatea.[2]

Zerk eragiten du afasia?

aldatu
 
Brocca eta Wernicke guneen kokapena buruan.

Garun paralisi batek eragiten du kasu gehienetan. Paralisia, odoloa burmuinera heltzen ez denean gertatzen da. Buruko gaixotasunek, garuneko tumoreek edo beste hainbat kasu neurologikoek ere eragiten dute afasia, hala nola, alzheimerrak, parkinsonak etab. Gehienetan, garunean hizkuntzari dagokion "gune"ari egiten dio kalte: Brocca guneari eta Wernicke guneari besteak beste (ikus grafikoa). Kasu gehienetan, gune hauek ezkerreko hemisferioan daude kokatuak, baina, badaude "hizkuntzaren gunea" eskuineko hemisferioan duten zenbait pertsona ere.

Nork jasaten du afasia?

aldatu

Milioi bat amerikarrek edo mundu mailan 250 pertsonako batek du afasia. 100.000 amerikarrei diagnostikatzen zaie gaixotasun hau urtero. Parkinsona, giharren distrofia eta garun paralisia baino ohikoagoa da afasia. Helduetan ohikoagoa bada ere, edonork (haurrak barne) eduki dezake afasia. Adinak, arrazak, nazionalitateak eta generoak ez dute zerikusirik. Gaigabezia duen pertsona batek jasan dezake afasia. Ezker edo eskuineko besoan paralisia duten gaixoek, askotan, afasia jasaten dute. Normalean, afasia duenak burmuineko ezker hemisferio edukitzen du kaltetua; ezker hemisferioak, gorputzeko eskuinaldeko mugimenduak kontrolatzen ditu.

Sailkapena

aldatu

Afasia: mintzaira eta hizkuntza idatzia galtzea

aldatu
  • Agrafia Ideiak idatziz adierazteko gaitasun falta.
  • Amusia Musikaren eta kantuaren gaitasun falta.
  • Broccaren afasia (motorea) Hizkuntzaren arlo espresiboen trastornoa.
  • Wernickeren afasia Ahozko hizkuntzaren edo hizkuntza sinbolikoaren galtze guztiak.
  • Aminia Hizkuntza mimikoaren trebetasun eza.
  • Logofasia Hizkuntzaren bidez ideiak azaltzeko ezintasuna.
  • Alexia irakurtzeko gaitasuna galtzea. Hitzetiko itsutasuna: gaixoak idatzita dauden gauzak ikusten ditu baina ezin ditu sinbolo idatziak ulertu.

Hitzen eta entzuten denaren erlazioa galtzea. Mota desberdinetakoak dira:

Afasia osoa edo unibertsala

aldatu

Afasia arinak (jariakorrak)

aldatu

Erlatiboki hizkera arina dutenak dira; gai izan ohi dira minutuko 20 hitz inguru esatera, hau da, 5-6 elementuz osaturiko esaldiak egiteko gai dira. Esaldiek, askotan luzeak, ez dute sintaxiaren araudia betetzen. Kasu larrienetan, zentzurik ez duten hitz solteak askatuko ditu afasia duen pertsonak. Modu horretan, hizkuntza "huts" bat besterik ez du sortuko. Orokorrean ez dira euren ezintasunaz ohartzen. Afasia arinak, ezkerreko hemisferioko lesioen eraginez sortzen dira.

Afasia ez-arinak (ez-jariakorrak)

aldatu

Hitz solteak eta esaldi oso motzak egiten dituzte. 2-3 hitz besterik ez dute erabiltzen esaldiak egiteko. Oso sinpleak diren egitura sintaktikoak erabiltzen dituzte: aditz gutxi erabiltzen dituzte eta askotan ez dituzte aditzak jokatzen. Telegrafo estiloa erabiltzen dutela esan ohi da; hau da, ez dute artikulurik, preposiziorik ez eta izenordainik erabiltzen ere. Afasia ez-arinak, arinak bezala, ezkerreko hemisferioko lesioen eraginez sortzen dira.

Tratamendua

aldatu

Batzuetan, gaixoa tratamendurik gabe erabat suspertu edo errekuperatuko da. Horrelako kasuetan, lengoaiaren gaitasuna ordu batzutan edo egun gutxitan bueltatu daiteke. Hala ere, kasu gehienetan, lengoaiaren suspertzea ez da horren azkarra izaten, ezta erabatekoa ere. Ondorioak edukitzea ohikoa izaten da. Tratamendua bakarka edo taldean eskaintzen da. Bakarkakoa, indibiduoaren beharretan oinarrituz egiten da eta taldekoan, beste partaideekin komunikatuz, hobetzeko aukera eskaintzen da. Neuropsikologoaren eta logopedaren laguntzak ezinbestekoak dira gaur egungo suspertze tratamenduetan.[3]

Errekuperaketa

aldatu

Paralisi baten ondoren, errekuperazioak bi edo hiru hilabete baino gehiago irauten badu, seguru asko gaixoa ez da erabat errekuperatuko. Hala ere, horietako batzuek hobetzen jarraitzen ahalegindu dira urteetan zehar. Hobetzearen prozesua, oso mantsoa da eta pazientzia handia eskatzen zaie bai gaixoari eta baita gaixoaren familia edo laguntzaileari ere.

Familiarentzako aholkuak edo jarraibideak

aldatu

Gaixoaren tratamenduarekin laguntzeko, honako gauzak egin ditzake familiak:

  • Lengoaia sinplifikatu esaldi motzak eta errazak erabiliz.
  • Hitz klabeak edo garrantzitsuak errepikatu.
  • Naturalki hitz egin; edozein heldurekin bezala.
  • Distrakzioak murriztu (adib: irratia piztuta badago eta hitz egiten bazaude irratia itzali).
  • Afasia duen gaixoa solasaldian parte hartzera animatu.
  • Komunikazio motak estimulatu (marrazkiak, argazkiak, zeinuak...).
  • Ez zuzentzen saiatu (akatsak egiten dituenean)
  • Esan nahi duena esateko edo adierazi nahi duena adierazteko, behar duen denbora utzi; ez agobiatu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Olivares-Simón-Esteva eta Gómez. Pautas básicas y sistemas alternativos de comunicación. , 69 or..
  2. www.profesorenlinea.cl
  3. www.sld.cu

Bibliografia

aldatu
  • Olivares-Simón-Esteva eta Gómez: Pautas básicas y sistemas alternativos de comunicación. Bartzelona: Altamar, 2003.

Kanpo estekak

aldatu