Kaixo denoi. Behin baino gehiagotan ikusi ditut akatsak gure wikipedian pertsona baten biografia infotaulako "hizkuntzak" atalean. Badakit biografia infotaulak modu automatikoan sortzen direla, beste hizkunrtza batetik (ingelesetik edo frantsesetik), baina horrek arrisku bat dauka, eta da jatorrizko hizkuntzaren akatsak errepikatzea. Adibide bat jarriko dizuet, zinez mingarria: Jean Etxeberri-Aintxart Iparraldeko politikari euskaltzale eta abertzalearena. Bere infotaulan, "hizkuntzak" atalean frantsesa besterik ez da agertzen, bere ama hizkuntza eta nortasun-hizkuntza euskara zenean. Holakoak ugariak dira gure wikipedian, nik sarritan ikusi baititut. Inori bururatzen al zaio zerbait hori gerta ez dadin? Informatika kontuetan ez naiz ni aditua......
Topic on Wikipedia:Txokoa/Egituratutako eztabaiden artxiboa
Itxura
Infotaula automatikoak Wikidatatik elikatzen dira, beraz editatu Wikidata. Hemengo orri jakin bateko ezker zutabean, Wikidata lotura, adibidez hona Jean-enahttps://www.wikidata.org/wiki/Q26211222 // hor hainbat alor, bat da "hitz eginez, idatziz edo keinuz dakizkien hizkuntzak" (euskaraz konfiguratuta izanez gero); hortxe gehitu euskara, Josu. Nik egin nezakeen (eta edozeinek), baina zure esku, trebatzeko :-)
Bai, badirudi espainolezko wikipediakoek Espainian jaiotako guztiei gaztelera jartzen dietela (bot bidez zein eskuz). Horrela, besterik egin ezean gaztelera agertuko da hizkuntza bakartzat. Tamalez guk ezin dugu jaiolekua erabili euskara hitz-hizkuntza bezala jartzeko bot bidez. Beraz, banan banan eskuz jarri behar wikidatan... (agian bertsolariei jarri al zaie bot bidez, ez dakit bot bidez egiten hasteak merezi duen)
Halaxe da, bai. Eta ez soilik espainolezko wikipediakoek, baita frantsesezko wikipediakoek ere (Jean Etxeberri-Aintxart-en infotaula frantsesetik dator) politika bera jarraitzen dute: nazio bakarra eta hizkuntza bakarra, frantsesa (edo espainola). Tira, honek konponbide informatikoa ez badu, eskuz egin behar ditugu konponketak wikidatan, zer erremedio! Mila esker bioi.
Ez hori bakarrik, iruzur masiboak sortzen dira, ez bakarrik hizkuntzan, baita herritartasunaren eremuan ere, egungo Frantziako lurraldekoak diren pertsonaia historikoak "frantsestzat" hartuz automatikoki, baita XI, XII, XIII. mendean Pirinioen iparraldean ere, gehienetan Frantziako Erresumatik kanpora zeuden arren, eta "izena ama hizkuntzan" eremuan egungo frantses izenak jarriz.
Nik badakit Wikidata eskuz aldatzen, baina ez dakit bot bat programatzen.
Jakingo banu, esate baterako, euskaltzain guztiek euskaraz badakitela, bertsolari guztiek euskaraz badakitela, adierazten duen bot bat prestatuko nuke, Wikidata elikatzeko.
Oraingoz, nik behintzat, banan-banan aldatzen ibili behar.
Oso erraza da hori egitea. Hainbat tresna daude.
Quickstatements da akaso errazena. Egin behar dena da hiru zutabe dituen kalkulu orrialde bat sortu, ezkerrekoan nori gehitu nahi diozun QXXXXXX moduko zerbait izango da; Jean Etxeberri-Aintxart (Q26211222). Bigarrenean ze propietate, kasu honetan, hizkuntza: hitz eginez, idatziz edo keinuz dakizkien hizkuntzak (P1412) eta hirugarrenean, guztiei euskara, euskara (Q8752).
Badago beste aukera bat, adibidez Petscan erabilita. Bilaketa honetan jarri dut bilatzeko bertsolari kategorian 2ko sakoneran, pertsonak direnak (Q5) eta Wikidatako emaitza erakusteko. Honela, kutxatxo bat sortzen da behean, "Command list" jartzen duena. Hortze "P1412:Q8752" jarrita lortzen dugu horiei guztiei euskara jartzea hizkuntza gisa.
Eskerrik asko Theklan. Bertsolariak kategoria seguruak dira, zuzenean daudelako hizkuntzari lotuta, baina eremu geografiko bati lotzea da kontua. Egin daiteke 1200 eta 1800 artean jaiotako gipuzkoar, lapurtar, bizkaitar, baxenabartar eta zuberotar guztiei Q8752 jartzea. Arabarako, 1750 jar daiteke azken data, Gasteiz arrunt erdaldundua zegoen arren. Nafarroa Garaia, ohi bezala, zailagoa da definitzen, ez bada eskualdeka, kolonizazio bat izan zuelako oso goizetik Donejakue bideetan barrena, eta beren komunitateak zituzten; XVIII. menderako euskara Na Garaiko hainbat toki eta gizarte geruzatan galdu zen.
Bai, posible da hori bilatzea eta egitea, ez da bereziki zaila. Bizkaitarrekin, hala ere, ez dakit ziurtatu dezakegun 1800ean Karrantzan euskara hitz egiten zenik. Kasu zehatzak izango dira, hala ere.
Bestetik, begiratu behar dugu ere eremu horietan jaiotako baina bertakoak ez zirenen kasuak. Pentsa, adibidez, Gaztelako administraziokoen oinordekoak eta. Pixka bat gehiago fintzerik badugu, gero bilaketa egitea ez da zaila.
Oinordekoak baldin baziren, bertan jaioak, aukerak daude euskaraz jakiteko, besterik ez bada zerbitzuarekin hitz egiteko, hala nola Pedro Agustín Girón. Hala ere, ondo irudituko zait wikilariren bat etorri eta kasu hori (eskuz) aldatzen badu, horrelako kasuetan eta euskara zekiela jakiteko zantzurik ez badago.
Dirudienez, Katalina Erauso gaztelaniaz hazi zuten euskalduna (eta gaskoia) zen hirian, baina euskara ikasi beste modurik ez zuen izan aurrera egiteko.
Enkarterrirako, bi herri automatikoki kenduko nituzke euskaldunen artetik: Balmaseda eta Zalla, biztanleria asko dutelako eta aukerak daudelako jende asko bertakoa izateko (pertsonaiak). Gainerakoak eskuz kentzen joan. Beste aukera bat da ehun urteka egitea, eta XVIII. mendean jaiotakoen artean, Balmaseda eta Zalla hiribildu euskal hiztunetatik kanpo uztea, askok jakingo bazuten ere.
Gipuzkoa, Lapurdi, Behe Nafarroa, Zuberoa, Bizkaia (kenduta Zalla, Balmaseda eta Enkarterriak), Gorbeialdea eta Aiarako kuadrillak eta Iruñeko merindadean 1800 baino lehen jaiotako 318 aurkitu ditut: https://w.wiki/4FMU
Horiei guztiei oraintxe gehituko diet euskara.
Wow, ederra, eskerrik asko. Nolanahi ere, ez sartu hor Bidaxune, Biarritz eta Baiona, gutxienez Aro Modernoan gaskoiak. Gutxi batzuei kendu beharko zaie datu gehiago zehaztu ahala (Zuberoan, Maule aski euskalduna zen XX. mende hasiera arte, baina biarnesa izan da historikoki, gehienetan segur aski elebidunak. Eskuz kentzen joan daitezke euskaldunak ez zirela jakin ahala.
Beno, hauek sartu ditut. Moldatu daiteke goiko eskaria, bestelako eremuetarako. adibidez, Gipuzkoan ~1870 arte jaiotako gehienak euskaldunak zirela ere lasai onar daiteke, baita Durangaldean ere. Zerrendak eginez, oso erraza da hau QuickStatements bidez gehitzea.
Primeran Theklanǃ Aspaldi buruan bueltaka nuen ideia di-da batean eginaǃ Eskerrik asko.
Beste bat da "izena ama hizkuntzan" kentzea frantsesez eta gaztelaniaz XIX. mende aurretik jaiotako guztietan, hori bai dela erabateko perbertsioa. Goian aipatu bezala eta adierazitako salbuespenak salbuespen (militarrak, hizkuntza horietako etorkinen seme-alabak). Kontu egin Baiona eta abar ez zirela frantsesak, gaskoiak baizik. Beti bezala, gauzak besterik ziren Tafallatik hegoaldera (hala ere, XVII. mende hasiera arte komunitate euskaldunak zeuden Erriberan) eta Arabako Errioxan XVII. mendetik aurrera.
Tristeki, hala da, eskuz egin behar izatea jada robot batek egin duena. Nire iritzia da pertsonaia historikoetan Gasteiz, Tafalla, Barkoxe, Baiona eta Bilbo arteko eremuan jaiotako guztiek euskara behar dutela automatikoki Wikidatako hizkuntza eremuan XVIII. mende amaiera arte, egoera soziolinguistikoa hala aitorturik baitago.
Egia da batzuek ez zekitela euskaraz, edo pixka bat bakarrik, bereziki kanpoko militarren semeek, hizkuntza gaztetan galdutako jauntxo batzuek, bisorraiek edo gaskoi komunitateko mugako herritarrek. Horiei eskuz ken lekieke euskara hizkuntza gisa WDko eremu horretan.
Badago aukerarik botak erabiltzeko? Egia esan, gai honi heldu behar diogu lehen bait lehen. Euskaldun peto-petoen infotaulak gaztelaniaz zein frantsesez ikusteaz neka-neka eginda nago. Agian denak euskalduntzat hartu eta gero, euskaldunak ez direnekin datu hori kendu? Hau da, posible da Euskal Herritar guztientzat hizkuntzan "euskalduna" ipini bot batekin gauzak erraztearren?
Kaixo! Ondo legoke botarena, bai (jakin nahiko nuke beste wikilari batzuek nola erreakzionatzen duten)
- > Euskal Herritar guztientzat hizkuntzan "euskalduna" ipini bot batekin gauzak erraztearren?
Nire ustez hori ezin da egun, Euskal Herrian % 20-25 inguru izango direlako euskaldunak, alegia, euskaraz zerbait hitz egin dezaketenak. Hala ere, egin daiteke historikoki goian aipatu dudan eremuan, aitortua delako gizarte, oro har, euskalduna zela, elebakarra edo elebiduna.
Horretarako, baina, paradigma aldatu beharko litzateke Wikidatan, soziolinguistika historikoak/diakronikoak zehazten duen eremuetan gizabanakoei lurralde horretako hizkuntza aitortzea. Bestela, sekulako distortioak sortzen dira, eta horiek Wikidatan agertzen dira.
Zer behar da? Nik esango nuke txosten bat prestatu eta Wikidatan aurkeztu; gero bota pasatzea. Hala ere, eremu zehatza definitu beharko litzateke, ez baita berdina Marcilla edo Lekunberri.
Bai, guztiak eta gero berrikusi eta "orraztu". Txostenekin hasten bagara, ordu asko xahutuko ditugu.
Agian bozkatu beharko genuke kontu bat da, ez dakit. Zer deritzozue Josu, Luistxo, Lainobeltz, Iñaki LL, Gorkaazk, Theklan...?
Ezin dugu bozkatu hemen Wikidatan egin beharreko zerbait
Bertsolarien kasuan botarekin egitea ondo iruditzen zait. Denei euskaraz dakitela jarri eta gero orraztea ez dut ikusten: azkenean orrazketa egin gabe gelditu daiteke, eta datu faltsuak gelditzen dira. Ezin dugu jarri hainbat pertsona euskal hiztunak direla ez direnean. Gauza bat da datu bat ez jartzea, eta beste bat datu okerrak sartzea. Egokiena, astunena bada ere, eskuz jartzen joatea iruditzen zait.
- > Denei euskaraz dakitela jarri eta gero orraztea ez dut ikusten: azkenean orrazketa egin gabe gelditu daiteke, eta datu faltsuak gelditzen dira.
Bai. Hala ere, hizkuntza hegemonikoetako erabiltzaile botdunek egiten dute, egungo administrazio muga batzuetan oinarrituz.
Perspektiba historikoan, ez gaude faltsutzen ari, esplizitatzen orain ezkutuan dagoena baizik, baldin eta eremua ondo definitzen bada.
Perspektiba historikoan jarrita, uste dut egokia dela. Hala ere, ez dakit "euskara" den hitz egiten zutena, edo "euskara historikoa". Hortxe galtzen naiz.
19. menderarte E. H.ko leku gehienetan euskaraz zekitela badakigu. Euskaldun batzuek euskalkietan ulertu ez eta erromantzera "jotzen" zutela badakigu. Unamuno eta Sabin Aranaren euskara maila altuak ez zirela badakigu eta baita agintarien hizkuntza jasoa eta kultoa gaztelania-frantsesa zirela.
Ez da hala. Iruñetik behera oso ezohikoa da, Gasteiztik behera ere, Enkarterrietatik mendebaldera... ez nuke hain alai esango horrelako zerbait, ziurtatu ezin bada.
Aurrekoa esanda, gehienak alfabetatu gabeko euskaldun peto-petoak edo hala-holako euskaldunak zirela dakigu. Beraz, horregatik nago notaren alde. Euskararen gainbehera azkarra bigarren gerra karlistarte ez zen eman eta hori "herenegun" gertatu zen kontu bat da