Gizartea -

CHIRIGOTA

Terolek barkamena eskatu du Cadizen eman zuen "ikuskizun lotsagarriagatik"

Umoregileak arrazoia eman dio Cadizko publikoari, eta esan du Falla antzokia "profanatu" izanaren sentsazioa duela. Hala ere, aitortu du bat egiten duela plazaratutako ideia "batzuekin".

Terol, Instagramen. Argazkia: @teroloscar
Terol, Instagramen. Argazkia: @teroloscar
Terol, Instagramen. Argazkia: @teroloscar

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Terol umoregile donostiarrak barkamena eskatu du Cadizen eman zuen "ikuskizun lotsagarriagatik", igandean Falla antzokian egin zuten Inauterietako Lehiaketa Ofizialean aurkeztu zuen "Abre los ojos" chirigota negazionistari erreferentzia eginez.

Terolek bideo bat argitaratu du Instagramen gertatutakoaren gainean bere "ikuspuntua" emateko.

Azaldu duenez, "ezezagun" batzuek egin zioten parte hartzeko gonbidapena, eta aipatu antzokian ikuskizun horretan parte hartu ahal izateko aukerak "itsututa", baietz esan zuen, pentsatu ere egin gabe

Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Umoregileak esan du showa hasi baino hiru ordu lehenago iritsi zela Cadizera, eta "inor ezagutu gabe" bat egin zuela chirigotarekin. Segituan konturatu omen zen, ordea, "ez zuela itxura ona", besteak beste, mozorroen mailagatik, "supermerkatukoak baitziruditen".

Terolek uste du publikoak "merezita" egin ziola txistu, ikuskizunak ez zuelako zegokion maila.

Aitortu du "oso gaizki" pasatu zuela, eta "tenplu bat profanatu" izanaren sentsazioa duela, Falla antzokiari erreferentzia eginez. Baina hori guztia "eremu artistikora" mugatu du, ez agertu ziren ideietara, plazaratutako ideia "batzuekin" bat egiten baitu. "Uste dut ideia guztiak defenda daitezkeela eremu artistikoan", azpimarratu du.

Gaineratu duenez, "ilusioagatik" murgildu zen "ikuskizun lotsagarri batean", eta "pertsona askori huts egin" die. Taldekideei ere eskatu die barkamena: "Agertu behar ez nintzen toki batean agertu nintzen".

Azkenik, bere kontrako "irainen maila jaistea" eskatu du: "Ez dago ankerra izan beharrik, badakit hanka sartu dudala".

Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan
Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan
Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

3:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak