Lankide:Proba orria/Usune Elizondo
Arloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapen-iraunkorra edo jasangarriaren hiru arloko banaketa 1979. urtean proposatu zuen René Passet[1] ekonomialariak. Eztabaida ugari egon da antolaketa horri dagokionez, bai arloak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko orduan zein laugarren zutabea ezartzerakoan.
Ingurumena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakiaren oinarrizko beharrak, airearen kalitatea eta eskuragarritasuna, ura, janaria eta aterpea, garapen-iraunkorraren oinarri ekologikoak dira. Giza garapena beraz, gizakia eta hurbileko ingurune-natural, sozial eta eraikitako-ingurunearen[2] arteko harremanaren parte da.
Garapen-iraunkorra, ingurune-natural, aberats eta oparoa bermatzeaz arduratzen da. Ingurunetik eskuratzen diren baliabideen urritasuna kezkagarria den momentutik, gizarteak baliabide-iturriak zainduta, baliabide horiek eskuratzeko plan jasangarri bat prestatu behar du. Hori lortzeko, badaude modu ezberdinak, hala nola, energia-berriztagarrien erabilera eta uraren kontsumo kontrolatua.
Arazoa ondasun-naturalaren ustiapena hornikuntza-naturala baino azkarragoa denean dator. Hau da, eskaria asetzeko, baliabide-naturalak, horiek modu naturalean berriz agertzeko behar duten denbora baino azkarragoan hartzea. Egoera horren ondorioa, gizartearen heriotza-tasa handitzea litzateke. Biztanleriak behera egingo luke, ingurumen degradatua egoera egonkor eta jasangarri batera iritsi arte. Egoera horrek aurrera jarraituko balu, giza arrazaren desagertzea eragingo luke.
Baliabide naturalen kontsumoa | Ingurumenaren egoera | Jasangarritasuna |
---|---|---|
Ustiapena hornikuntza baino azkarragoa | Ingurumenaren degradazioa | Ez jasangarria |
Ustiapena hornikuntza bezain azkarra | Ingurumenaren egonkortasuna | Ekonomia egonkorra |
Hornikuntza ustiapena baino azkarragoa | Ingurumenaren berritzea | Jasangarria |
Garapen-iraunkorra sustatzeko zenbait proiektu jarri dira martxan, adibidetzat, Europako ingurumen-ikerketa eta berrikuntza-politika dago. Horren helburua, ekonomia eta gizarte-ekologiko baten definizioa eta inplementazioa da. Horizon 2020 programak bultzatua, mundu osora dago zabalik[3], sistema malgu eta itzulgarri bat lortu nahian.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]70. hamarkadan, jasangarritasun kontzeptua, funtsezko ekologia-sistemarekiko ekonomiaren oreka deskribatzeko erabiltzen[4] zen. Arlo askotako zientzialariek The Limits to Growth[5][6] azpimarratu dute, eta ekonomialariek alternatibak aurkeztu dituzte; adibidez, 'egoera-egonkorreko-ekonomia'[7], planetan zehar gizarteak duen hedapenaren kezkari izena emateko. 1978. urtean, Edward Barbier ekonomialariak "The Concept of Sustainable Economic Development"[8] ikerketa argitaratu zuen, lan horretan, ingurumenaren kontserbazioaren eta ekonomiaren garapenaren abantailak antzeman eta kontzeptuak elkar indartu zitezkeela adierazi zuen.
Ikerketa ugarik, energia-berriztagarri eta kutsadurarekiko-politika eraginkorrek gizartearen ongizatean eragin zuzena eta positiboa dutela adierazi dute.[9][10][11][12]
"Interpreting Sustainability in Economic Terms" ikerketak hiru oinarri bereiztu zituen arren, Gilbert Rist-ek horren aurka egin zuen. Honela idatzi zuen: "From this angle, 'sustainable development' looks like a cover-up operation. (...) The thing that is meant to be sustained is really 'development".[13] Laburbilduz, garapen-iraunkorra aitzakia dela dio eta garapena bera dela jasangarria izan behar dena. Hala ere, "World Bank"-ek ekonomia eta oreka-ekologiko oparoa, erlazionatutako kontzeptuak direla, bultzatzen jarraitu du.[14]
Energia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomiaren barne atala da energiarena. Energia-jasangarria da denbora luzean erabili daitekeena eta garbia dena. Energia-iturri-fosilak eta bioerregaiak munduan gehien erabiliak izan arren, indarra hartzen doazen hidroelektrikak, eguzki-energiak eta eolikak gutxiago kutsatzen dute.[15][16] Energia-berriztagarriek normaltasuna lortzen duten bitartean, iturri-fosilak ordezkatzen ari dira. Aldaketa hori onuragarria da, adibidez ekonomia eta komunitatearen segurtasunaren jasangarritasuna indartzeko.[17]
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapen-iraunkorraren hiru oinarrizko kontzeptuen banaketa ez da nahikoa gaur egungo gizarte konplexua definitzeko. Hori horrela, zenbait erakundek laugarren zutabe bat bultzatu dute "Culture: Fourth Pillar of Sustainable Development" adierazpenarekin, kultura. Dokumentu honek kultura eta garapen-jasangarriaren arteko erlazioarekiko ikuspuntu ezberdinak aurkezten ditu.[18][19][20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Passet, René. (1996). L'Économique et Le Vivant. Economica (programme ReLIRE) ISBN 9782717831047. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Scerri, Andy; James, Paul. (2010-02). «Accounting for sustainability: combining qualitative and quantitative research in developing ‘indicators’ of sustainability» International Journal of Social Research Methodology 13 (1): 41–53. doi: . ISSN 1364-5579. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ (Ingelesez) «European Commission - PRESS RELEASES - Press release - Horizon 2020 – the EU's new research and innovation programme» europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Simmons, Paul D.. (1980-02). «Book Review: III. Historical Theological Studies: The Sustainable Society: Ethics and Economic GrowthThe Sustainable Society: Ethics and Economic Growth, by StiversRobert L.. Philadelphia: Westminster Press, 1976. 225 pp. $5.25.» Review & Expositor 77 (1): 128–128. doi: . ISSN 0034-6373. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ The Limits to growth; a report for the Club of Rome's project on the predicament of mankind. Universe Books [1972] ISBN 0876631650. PMC 307838. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ H., Meadows, Donella. (2004). The limits to growth : the 30-year update. Chelsea Green Publishing Company ISBN 1931498512. PMC 54035081. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Prato, Tony; Daly, Herman E.. (1992-05). «Steady State Economics» American Journal of Agricultural Economics 74 (2): 503. doi: . ISSN 0002-9092. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Barbier, Edward B.. (1987-06). «The Concept of Sustainable Economic Development» Environmental Conservation 14 (02): 101. doi: . ISSN 0376-8929. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Ayong Le Kama, Alain D.. (2001-12). «Sustainable growth, renewable resources and pollution» Journal of Economic Dynamics and Control 25 (12): 1911–1918. doi: . ISSN 0165-1889. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Chichilnisky, Graciela; Heal, Geoffrey; Beltratti, Andrea. (1995-08). «The Green Golden Rule» Economics Letters 49 (2): 175–179. doi: . ISSN 0165-1765. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ ENDRESS, LEE H.; ROUMASSET, JAMES A.. (1994-09). «Golden Rules for Sustainable Resource Management» Economic Record 70 (210): 267–277. doi: . ISSN 0013-0249. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Endress, Lee H.; Roumasset, James A.; Zhou, Ting. (2005-12). «Sustainable growth with environmental spillovers» Journal of Economic Behavior & Organization 58 (4): 527–547. doi: . ISSN 0167-2681. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ «Artistic EffortsArtistic EffortsLindzeyG.ThompsonR. F., & SpringB.Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988, 734 + xvii pp.Artistic EffortsBuckS. L.Study guide to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.Artistic EffortsInstructor's resource manual to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.Artistic EffortsNorrisJ., & MorrisonD. Test bank to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.» Teaching of Psychology 16 (4): 232–233. 1989-12 doi: . ISSN 0098-6283. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Castillo, Daniel P.. (2016-05-12). «Integral Ecology as a Liberationist Concept» Theological Studies 77 (2): 353–376. doi: . ISSN 0040-5639. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Doyle, Environment Correspondent Alister. «Biofuels cause pollution, not as green as thought - study» U.S. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Fainstein, Susan S.. (2000-03). «New Directions in Planning Theory» Urban Affairs Review 35 (4): 451–478. doi: . ISSN 1078-0874. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ Campbell, Scott. (1996-09-30). «Green Cities, Growing Cities, Just Cities?: Urban Planning and the Contradictions of Sustainable Development» Journal of the American Planning Association 62 (3): 296–312. doi: . ISSN 0194-4363. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ United Cities And Local Governments, Committee on Culture of. (2011-03-08). «United Cities and Local Governments (UCLG) Policy Statement: 'Culture: Fourth Pillar of Sustainable Development'» Culture and Local Governance 3 (1): 161. doi: . ISSN 1911-7469. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ (Ingelesez) «Principles for a Positive Urban Future» UCLG - United Cities and Local Governments (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
- ↑ (Ingelesez) James, Paul. Assessing Cultural Sustainability: Agenda 21 for Culture. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).