Elkarteen gaineko zerga
Elkarteen gaineko zerga merkataritza-baltzuen eta beste erakunde juridikoen mozkinak zergapetzen dituen zuzeneko zerga da, gehienetan mozkin horien portzentaje moduan kalkulatzen dena.
Ezarpen-eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerga hau herrialde gehienetan aplikatzen da eta baltzu guztiei ezartzen zaie. Hego Euskal Herrian (EAE eta Nafarroan), Espainian ezartzen denarekiko pixka bat ezberdina da, lurraldeok duten itun ekonomiko edo hitzarmen ekonomikoa indarrean dago-eta. Sozietate zergaren zama-tasa EAE eta Nafarroan %28koa da (Espainia aldean %30ekoa).
Zerga-egitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerga-egitatea subjektu pasiboak mozkinak eskuratzea da, kontabilitatean jasotakoaren arabera.
Subjektu pasiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zergaren subjektu pasiboak, besteak beste, hauek dira:
- Pertsona juridikoak, baltzu zibilak izan ezik.
- Inbestimendu-funtsak.
- Kapital-arrisku funtsak.
- Pentsio-funtsak.
- Inbestimendu bermeko funtsak.
Hego Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herriko lurraldean egoitza duten erakundeei ezartzen zaie. Subjektu pasiboak eskuratzen duten irabazi guztiarekin zergapetuak izango dira, non ekoitzi den kontuan hartu gabe eta ordaintzailearen egoitza edozein dela kontuan hartuta.
Entitateen egoitza Hego Euskal Herriko lurraldean dagoela joko da baldintza hauetako bat betetzen dutenean:
- Bertako legeen arabera eratuta egotea.
- Baltzuaren helbidea bertan izatea.
- Benetako zuzendaritzaren egoitza bertako lurraldean izatea.
- Ondorio horietarako ere, ulertuko da entitate baten benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean dagoela bere jarduera guztiak lurralde horretan zuzendu eta kontrolatzen direnean.
Zergatik salbuetsita daudenak besteak beste hauek dira:
- Lurraldeko herri-administrazioak.
- Lurraldeko herri-administrazioen organismo autonomiadunak.
- Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura duten herri-erakundeak.
Aldi baterako egozketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrerak eta gastuak sortzen diren zergaldian egotziko dira, horiek ordezkatzen dituzten ondasun eta zerbitzuen benetako korrontearen arabera, diru edo finantzen korrontetik at, batzuen eta besteen arteko korrelazioa errespetatuz.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herria
- Bizkaia**http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleDepartamento.asp?Tem_Codigo=5
- Gipuzkoa http://webwpub1.gipuzkoa.net/wps/portal/ogasuna/
- Araba https://web.archive.org/web/20111108170937/http://www.alava.net/cs/Satellite?cid=1193044807689&language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_tema
- Nafarroa http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/