Ravennako gudua
Ravennako gudua | |||
---|---|---|---|
Italiar Gerrak | |||
Cambraiko Ligaren Gerra | |||
Ary Schefferren 'Gaston Foixkoaren heriotza' | |||
Data | 1512ko apirilaren 11 | ||
Lekua | Ravennatik gertu | ||
Koordenatuak | 44°25′N 12°12′E / 44.42°N 12.2°E | ||
Emaitza | Franko-ferrararren garaipena | ||
Gudulariak | |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1512ko apirilak 11ko Ravennako gudua Cambraiko Ligaren Gerraren testuinguruan gertatu zen, Italiar Gerretan. Guduan Gaston Foixkoak zuzendutako franko-ferrarar tropak, Ramon Cardonak zuzendutako eta Gaztela eta Aragoiko eta Aita Santuaren tropek osaturiko Liga Santuko armadaren aurka borrokatu zuen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailean, frantziarrek, 23.000 soldaduko armada batekin (8500 landsknecht barne), Italiako iparraldea inbaditu zuten, 5.000 gerlarik defendaturiko Ravenna hiria setiatuz.[1] Hispano-pontifiziar armada bat hiria askatzera atera zenez, Gaston Foixkoa komandante frantziarrak setioa mantentzeko 2.000 gizon utzi eta etsaiaren bila irten zen. Ramon Cardona espainiar buruzagiak defentsiban jarri eta Pedro Nafarrari lubakiak eta oztopoak eraikiz Ronco ibaian bermatzeko agindu zion.[5]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesek alboetan zirkuluerdi bat osatu zuten artilleriarekin eta etsaien defentsak bonbardatu zituzten. Aliatuek erantzun zuten, eta hiru orduz hartu-emanak bizitza asko akatu zuen.[5] Nafarraren espainiar infanteria aurrera egin zuen eta bere etsaiak atzerarazi zituen.[6] Aliatuen arazo nagusia Ávalosen agindupean zegoen zalditeria izan zen: defentsetatik kanpo zegoenez, baimenik gabe kargatu zuen frantziarren aurka.[1] Alfontso Estekoak zuzendutako artilleriak espainiarrak gelditu eta Foixek kontraerasoa egiteko aprobetxatu zuen.[6] Ravennakoa artilleria ezinbestekoa izan zen lehen guduetako bat izan zen.[7] Landsknechtek espainiar infanteria (contino izeneko elitezko unitatea barne) jo zuen, eta hau, ordenan, ibaian atzera egiten hasi zen Forlìrantz.[6] Gaston Foixkoa frantziarrei euren etsaiak jazartzea eragozten zieten eta galera larriak eragiten zizkieten arkabuzarien lerroa hautsi nahian hil zen.[8]
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gudua gerra osoko hilgarrienetariko bat izan zen.[3] Niccolò Capponiren esanetan, 8.000 aliatu eta 4.000 frantziar hil ziren, Francesco Pandolfinik, berriz, hurrenez hurren 12.000 eta 4.000 hildako zirela zioen.[7] Hala ere, frantziarrek ez zuten Italiako iparraldean finkatzea lortu, eta urte bereko abuztuan erretiratu behar izan zuten handik.[9]
Ondorioak Italiatik at ere zabaldu ziren. Gaston Foixkoa oinordekorik gabe hil zen. Arreba Fernando Katolikoaren bigarren emaztea zen Germana Foixkoa zuenez, Fernandok Louis XII.a Frantziakoarekin negoziatu zituen emaztearen eskubideak. Frantzia behartzeko asmotan, Fernandok Nafarroako Erresumako iparraldetik landsknecht alemaniarrei eraso eragin eta hegoaldetik, bere suhia zen Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren laguntzari esker, Guyana eta Baiona erasotzeko mehatxua egin zion[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cadenas y Vicent, Vicente de. (1978). La herencia imperial de Carlos V en Italia: el Milanesado. Madril: Ediciones Hidalguía ISBN 9788400037284..
- Esarte Muniain, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Iruñea: Pamiela ISBN 84-7681-340-6..
- Potter, David. (2008). Renaissance France at War: Armies, Culture and Society, c.1480-1560. Boydell & Brewer ISBN 9781843834052..
- Setton, Kenneth M.. (1984). The Papacy and the Levant, (1204-1571): The sixteenth century to the reign of Julius III. American Philosophical Society ISBN 9780871691613..
- (Italieraz) Traxino, Mario. (2014). Roberto Mastriani & Isabella Pigato ed. La battaglia di Ravenna. .
- Tucker, Spencer C.. (2009). A Global Chronology of Conflict: From the Ancient World to the Modern Middle East. Santa Bárbara: ABC CLIO ISBN 9781851096725..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |