Edukira joan

Goi-ordoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plateau» orritik birbideratua)
Roraima goi-ordokia, Venezuela
Albion goi-ordokia Ferrassières inguruan, Vaucluse, Drôme eta Proventza Garaiko Alpeak departamenduetan..

Goi-ordoki edo goi-lautada eskualde geografiko lau, zabal eta garaia da, hau da, ordoki edo zabaldi garaia. Bertan ibaiek beheragune edo haranak sortzen dituzte.

Goi-ordokien mugak garaiera aldaketez osatuta daude, hots, mendiz edo amildegiz.

Goi-ordokiek hainbat ezaugarri dituzte:

  • garaiera erlatiboa
  • inklinazioa
  • sare hidrografikoa
  • haranak
  • isurialdeak

Ezaugarrien arabera, hiru goi-ordoki mota bereiz daitezke:

  • Tabularra: azalera laua, haran gutxikoa.
  • Uhindua: haranek goi-ordokia zulatzen dute, ibai nagusia sortzeko batzen direnak.
  • Ebakia: higadura handia jasan duena, haran ugari eta hurbilek goi-ordokia zulatzen dute.

Goi-ordokiek eratze mota desberdinak izaten dituzte, bai plaka tektonikoen igoeragatik, bai inguruko lurren higaduragatik.

Itsaspeko goi-ordokiak ere badira, batzuetan urazal gaineko ordokien hondoratzetik sortuak. Adibidez, Seychelleak uharteak kontinentetik banandu eta urperatu zen ordoki edo plataforma batean daude,.

Munduko goi-ordoki garaiena eta zabalena Tibeteko Chang Tang da, munduko sabaia izenez ezaguna, oraindik eratzen ari dena Indo-Australiar eta Eurasiar plaken talkak bere hartan baitirau. Bigarrena Andeetako goi-ordokia edo altiplanoa da, 3600-4000 m garai. Bertan Titikaka aintzira dago.

Espainian Erdialdeko Goi-Ordokiak (Meseta Central izenekoa) herrialde hartako erdialde osoa harten du, batez besteko 600-700 metroko garaieran, eta ia guztiz mendilerroz inguratua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]