Edukira joan

Multibibratzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Multibibradore» orritik birbideratua)
BJT transistoreez egindako bistablea.
BJT transistoreez egindako astablea.

Multibibratzaileak edo multibibradoreak bi egoera dituzten osziladoreak, tenporizadoreak eta flip-flopak inplementatzeko erabiltzen diren zirkuitu elektronikoak dira.

Hiru multibibratzaile mota daude:

  • Multibibratzaile astablea: bi egoera metaegonkor dituen zirkuitua da. Hau da, zirkuitua ez da inoiz egoera egonkor batean gelditzen eta egoera batetik bestera pasatuko da etengabe.
  • Multibibratzaile biegonkorra: bi egoera egonkor dituen zirkuitua da. Zirkuitua beti bi egoera egonkorretako batean dago eta ez da beste egoerara igarotzen zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuitu honi flip-flopa ere esaten zaio.
  • Multibibratzaile monoegonkorra: egoera egonkor eta egoera metaegonkor bana dituen zirkuitua da. Zirkuitua egoera egonkorrean dago zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuituari eragiten zaionean, tentsio-disparo baten bidez, egoera metaegonkorrera igaroko da eta denbora jakin bat pasa ondoren egora egonkorrera itzuliko da.

Zirkuitu multibibratzailerik ezagunena 555 zirkuitu integratua da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]