Mentxu Alkorta Arzak
Mentxu Alkorta Arzak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1947ko maiatzaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Errezu, 2021eko urtarrilaren 24a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, trikitilaria, dantza irakaslea, musika-irakaslea, pailazoa eta ekintzailea |
Mentxu Alkorta Arzak (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko maiatzaren 24a – Errezu, Nafarroa Garaia, 2021eko urtarrilaren 24a) dantzari profesionala eta trikikilaria izan zen.[1] Irakasle, pailazo eta euskararen aldeko ekintzaile ere jardun zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantzari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantza klasikoan formatu zen, hasieran D. G. Uruñuelarekin eta geroago P. Brauwekin. Goizaldi dantza taldean laguntzaile jardun zuen, zenbait Euskal soinuren partiturak idatziz: Balkarlosko Kontradantza herrikoia, besteak beste.
1970 urtetik Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainiako kide izan zen. Dantza garaikidean dantzari profesionala izan zen zenbait urtez. Anexa konpainia desegin zenean dantza akademia zabaldu zuen Oiartzunen eta irakasle aritu zen urteetan. Akademia hartan hainbat dantza diziplina lantzen ziren: garaikidea, klaketa, foxtrota, swinga, tangoa zein balsa. Jardunaldiak ere antolatzen zituzten, urtean behin kanpoko dantzariak gonbidatuta. Maiatza Dantzan jaialdiaren lehen urratsak Alkorta buru zen taldeak eman zituen Oiartzunen. Jaialdiaren bidez Europako dantza garaikidearen tendentzia berriak ezagutzera eman ziren.[2]
Musikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantzan ez ezik, musikan ere formatu zen Mentxu. 7 urte zituela piano ikasketak hasi zituen eta tituloa lortu arte ekin zion. Bandurria, laud, txirula eta txistu ikasketak ere egin zituen osagai bezala. Beranduago kitarra klasikoa ikasi zuen A. Bermejo maixuarekin eta eskusoinu kromatikoa Pepe Yanci eta Pepe Andoainen eskutik. Eskusoinu eta Trikitixako laguntzaile aitona Periko izan zuen eta berarekin zenbait saio egiteko aukera izan zuen eta hogeita hamar bat urterekin, trikitiaren mundura heldu zen. Urteetan trikiti bikote izan zen Gema Sisitiagarekin. 1986an dantzari esker batu eta Oiartzungo trikitilari zaharren aztarnak bilatzeari ekin zioten. Horien doinuak jaso eta moldatu egin zituzten, gero herriz herri jotzeko.[3] Lehenengotako emakume bikotea izan zen Euskal Herriko trikitiaren historian.[4]
Mentxuren aitona ere soinujolea izan zen, familiatik zetorkion beraz trikitiarekiko lotura. Urteetan plazarik plaza ibili zen Alkorta, aitonarena izandako soinuarekin, Sistiaga lagun hartuta. 2012an disko batean ere parte hartu zuten. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak trikiti pieza zaharrak berreskuratzeko helburuz argitaratzen duen Faborez bildumarako grabatu zuten.[5] 2020 urte arte jardun zuen, Euskal Herriko hainbat lekutan baita atzerrian ere Gema Sistiagarekin emanaldiak eskaintzen eta girotze lanetan.
Trikitiaren jaialdi batean Mentxu Alkortaren eta Mertxe Olidenen ahotsek txalo zaparradak eragin zituzten, buruz buru aritu baitziren deman (2006).[6]
Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975ean Pedagogia musikal tituloa lortu zuen Mentxuk eta sei urtez haurtzaindegietan eta eskoletan lan egin zuen, beti musika, kantu, erritmo eta psikomotrizitatean oinarrituz.
Pailazo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989an KIKI, KOKO, MOKO eta FLAX, pailazo taldea sortu zuen, familikoen partaidetzarekin. Flax izan zuen izen artistikoa aurkezpenetan, trikitixa eta tekladoaz gain ahotsa instrumentu bezala erabiltzen zuelarik. Musika, kantak eta dantzak eskeintzen zituzten haur eta helduei kaleko antzerki moduan Euskal Herriko txoko eta herri guztietan. Bost bat urtetan jardun zuen lan honetan.
Ekintzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizarra eta Estellerriko euskararen aldeko Garean elkarteko kide ere izan zen Mentxu, 2008an hurbildu zen, elkartea Mintzakide egitasmoa martxan jartzeko prestaketa lanetan ari zenean. Bera izan zen lehenengo dinamizatzailea. Lizarran Kantuz ekimenean ere partaide aktiboa izan zen.[7][8]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999 an Bizkaiko kopla zaharrak diskoan (Tapia Leturia Amuriza) parte hartu zuen abesti pare bat grabatuz, tartean Abadiñoko Karmentxu.[9]
- Faborez, 2012.[5] bikote lagun Gema Sistiaga zuela.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko urtarrilaren 24ean zendu zen Errezuko Erlekun, 73 urte zituela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ dantzancom. «Mentxu Alkorta dantzaria eta soinujolea hil da» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- ↑ «Mentxu Alkorta dantzaria eta soinujolea hil da» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- ↑ Mentxu eta Gema trikitilari bikotea. Gara, 2000.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Mentxu Alkorta Arzak hil da, trikitiaren munduan bide urratzailea» Oarsoaldeko Hitza 2021-01-25 (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- ↑ a b «'Faborez 05+bat' diskoa: soinujole beteranoei entzuteko aukera» El Diario Vasco 2012-07-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- ↑ «euskalherria.com - GARA - Paperezkoa: 20061112 Kultura» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ El euskara se hace oir en la calle. Noticias de Navarra.
- ↑ kotarro. (2021-01-26). «Garean elkarteak bere kide bati agur esan behar izan dio: Mentxu Alkorta» Kotarro (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko kopla zaharrak - Biblioteca - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).