Edukira joan

Maisu/maistra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maistra» orritik birbideratua)
Artikulu hau irakasleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maisu (argipena)».
Jakintza ikastolako maistra eta ikasleak

Maisuak eta maistrak (latinetik magister, -pluralean magistri, femeninoan magistra) —azken horiei andereño ere deitzen zaie[1], haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan haurrak hezten dituzten irakasleak dira.

Maisu-maistraren eguna maiatzaren 15ean ospatzen da.

Maisu-maistraren rola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, komeni da argitzea maisu-maistraren rola aldatu egin daitekeela kulturaren arabera[2].

Oro har, maisu-maistrek irakaskuntza hauek eman ahal izango dituzte: alfabetatzea eta zenbakitzea, artisautza, arteak, gizalegea, komunitatearen eginkizunak edo bizitzarako trebetasunak.

Halaber, maisu-maistren irakaskuntza formaleko eginkizunen artean daude hitzartutako curriculumen araberako jakintza-arloak prestatzea, irakasgaiak ematea eta ikasleen aurrerapenak ebaluatzea.

Horrez gain, maisu-maistren betebehar profesionalak irakaskuntza araututik harago joan daitezke. Esate baterako, ikasgelatik kanpo, irakasleek ikasleei lagundu ahal izango diete txango edo eskola-bidaietan, eskola-funtzioak antolatzen lagundu edota eskolaz kanpoko jardueren ikuskatzaile izan. Era berean, ikasleak kalteetatik babesteko legezko betebeharra dute, eskola-jazarpenaren[3], sexu-jazarpenaren, arrazakeriaren edo abusuen[4] aurrean.

Maisu-maistraren konpetentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntza oso jarduera konplexua da, neurri batean, praktika soziala delako. Hau da, testuinguru zehatz batean gauzatzen da (denbora, lekua, kultura, egoera soziopolitiko-ekonomikoa, etab.) eta, beraz, testuinguru zehatz horren balioek osatzen dute irakaskuntza bera.

Irakasle batek behar dituen gaitasunetan eragina dute munduan irakaslearen rol hori ulertzeko dauden modu ezberdinek. Oro har, lau eredu daude[5]:

  1. Irakaslea irakaskuntzaren arduradun gisa
  2. Irakaslea zaintzaile gisa
  3. Irakasleak aditu gisa (etengabeko formakuntza)
  4. Irakaslea pertsona kultural eta zibiko gisa

Adibidez, Europar Batasunak irakasleek behar dituzten hiru eskumen-eremu handi identifikatu ditu[6]:

  1. Lankidetza.
  2. Ezagutzarekin, teknologiarekin eta informazioarekin lan egitea.
  3. Gizartean eta gizartearekin lanean aritzea.

Maisu-maistrei eskatzen zaiena hiru epigrafetan sailka daitekeela adosten ari da Hezkuntza komunitatea:

  • Ezagutza (hala nola, irakasgaia bera eta hura irakasteko moduari buruzko ezagutza, curriculum-ezagutza, hezkuntza-zientziei buruzko ezagutza, psikologia, ebaluazioa, etab.).
  • Ofizioko trebetasunak (esaterako, ikasgaiak planifikatzea, irakaskuntza-teknologiak erabiltzea, ikasleak eta taldeak kudeatzea, ikaskuntza gainbegiratzea eta ebaluatzea, etab.).
  • Jarrerak (hala nola, funtsezko balioak eta jarrerak, sinesmenak eta konpromisoa).[7]

Maisu-maistra titulazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askotan, irakasle izan nahi duen pertsonak, lehenik eta behin, kualifikazio profesional zehatzak edo unibertsitate baten egiaztagiriak lortu behar ditu. Lanbide-kualifikazio horien artean pedagogia eta irakaskuntzaren zientziak daude. Irakasleek, beste profesional batzuek bezala, ikasketak jarraitu beharko dituzte, edo aukeratu, kualifikatu ondoren, etengabeko garapen profesionala deritzon prozesua.

Euskal Herriko titulazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian maisu-maistra izateko formazioa nolakoa den aztertzeko, hasteko, jakin behar da Euskal Herrian bi hezkuntza sistemak (Espainiakoak eta Frantziakoakoak) araututako ikasketak daudela. Frantziako estatuaren legedipean dago Ipar Euskal Herria eta Espainiako hezkuntza legearen agindupean Hego Euskal Herriko Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa Garaia.

Baionako Bernat Etxepare Lizeoa.

Ikasketak Ipar Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian hezkuntza sistemak bost maila hauek dauzka:

Beraz, maisu-maistren formazioak lehen bi mailak hartzen ditu barne. Gaur gaurkoz, ez dago aukerarik Ipar Euskal Herrian maisu-maistra izateko ikasketak euskaraz jasotzeko.

Ikasketak Hego Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian hezkuntza sistemak bost maila hauek dauzka:

  • Haur Hezkuntza (0-6 urte)
  • Lehen Hezkuntza (6-12 urte)
  • Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)
  • Batxilergoa (16-18 ikasturte)
  • Goi Mailako Hezkuntza

Beraz, maisu-maistren formazioak lehen bi mailak hartzen ditu barne. Gaur egun, Hego Euskal Herrian hainbat aukera daude euskaraz maisu-maistra izateko ikasketak euskaraz jasotzeko.

Nafarroa Garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Autonomia Erkidegoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Lan arriskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasleek hainbat lan-arriskuri egin behar diete aurre lan egiterakoan. Besteak beste, laneko estresari eta horrek eragin negatiboa izan dezake irakasleen osasun mental zein fisikoan, produktibitatean eta ikasleen errendimenduan. Estresa eragiten duten ohiko faktoreak hauek dira:

  • Antolaketa-aldaketak.
  • Ikasleekiko, irakasleekiko eta administrazioko langileekiko harremanak.
  • Lan-giroa.
  • Lan-zama handiko lanaldi luzeak.
  • Ikuskapenak.

Irakasleak, halaber, arrisku handian daude burnout laboralaren aurrean.

2000. urtean egindako ikerketa baten arabera[8], Erresuma Batuko irakasleen % 42k laneko estresa zuen, gainontzeko lanbideetan ematen den batezbestekoaren bikoitza. 2012an egindako ikerketa baten arabera, irakasleek antsietate, depresio eta estres tasa bikoiztu egin zuten bestelako langileekin alderatuta.

Irakaskuntzaren lan-arriskuak arintzeko hainbat modu daude:

  • Antolaketa-esku-hartzeak: hala nola irakasleen ordutegiak aldatzea, laguntza-sareak eta tutoretzak eskaintzea, lan-ingurunea aldatzea eta promozioak eta hobariak eskaintzea. Horiek guztiak eraginkorrak izan daitezke irakasleen artean laneko estresa murrizten laguntzeko.
  • Banakako esku-hartzeak: estresa kudeatzen ikasteko prestakuntza eta aholkularitza, adibidez, irakasleen laneko estresa arintzeko erabiltzen dira.

Euskal Herriko maistra erreferenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Andereño (ikastolak)»
Eusko Jaurlaritzak 2003ko maiatzaren 9an hainbat andereño omendu zituen.

Euskal Herriko maistra erreferenteetako batzuk dira hauek:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «andereño», Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  2. (Katalanez) «Miquel Àngel Prats: “El rol del mestre d’avui és conèixer i reconèixer l’alumne”» Blanquerna - Universitat Ramon Llull (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  3. Burger, Christoph. (2022-09-19). «School Bullying Is Not a Conflict: The Interplay between Conflict Management Styles, Bullying Victimization and Psychological School Adjustment» International Journal of Environmental Research and Public Health 19 (18): 11809.  doi:10.3390/ijerph191811809. ISSN 1661-7827. PMID 36142079. PMC 9517642. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  4. Briggs, Freda. (1997). Child protection : a guide for teachers and child care professionals. Allen & Unwin ISBN 978-1-000-31899-9. PMC 1193372596. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  5. (Ingelesez) «Homepage | European Education Area» education.ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  6. «Teachers Matter: Attracting, Developing and Retaining Effective Teachers» Education and Training Policy 2005-06-24  doi:10.1787/9789264018044-sum-hu. ISSN 1990-150X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  7. Kooy, Mary. (2008-09). «Handbook of Research on Teacher Education: Enduring Questions in Changing Contexts (3rd ed.) (Marilyn Cochran-Smith, Sharon Feiman-Nemser, & D. John McIntyre, eds., 2008)» Curriculum Inquiry 38 (4): 439–443.  doi:10.1111/j.1467-873x.2008.00421.x. ISSN 0362-6784. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  8. (Ingelesez) Naghieh, Ali; Montgomery, Paul; Bonell, Christopher P; Thompson, Marc; Aber, J Lawrence. (2015-04-08). Cochrane Work Group ed. «Organisational interventions for improving wellbeing and reducing work-related stress in teachers» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.CD010306.pub2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]