Edukira joan

Lurreko Telebista Digital

Wikipedia, Entziklopedia askea
LTD» orritik birbideratua)

Lurreko Telebista Digitala edo LTD bideo-seinaleen (irudi eta asoziatutako audioen) transmisio digitala da; alegia, kode bitarrekoa, ohiko antena, kable konexio edota satelite baten bidez egina. Teknologia digitala aplikatuz, posibilitate handiagoak lortzen dira, hala nola kanal kopuru handiagoa, irudi kalitate hobea edo bereizmen handiko irudiak (HD edo High Definition ingelesez) eta soinu kalitate hobea (AC3,Dolby Digital sistemak erabilita). Ipar Amerikan, ATSC teknologia erabiltzen da; Japonian, ISDB-T; eta Europa eta Australian, DVB-T-a (azken biak oso antzekoak dira). Munduko beste lurraldeak erabaki gabe daude oraindik.

DVB-T estandarra Europako industriaren estandarren familian sartuta dago. Estandar horiek telebista digitaleko emisioak transmititzeko erabilitako teknologiaren arabera bereiz daitezke: lurreko banaketa sarearen seinaleaz baliatuta, ohiko telebista analogikoan erabiliako emisioak (DVB-T), satelite geo-egonkorretatik egindako emisioak (DVB-S), kable-sareen bidez (DVB-C) edota eragingailu mugikorrak helburu dituzten emisioak, prozesu txikiko kapazitatearekin eta bateriaz hornituak (DVB-H). Beste modalitate berri bat ADSL bidezko telebista da: estandar berri bat dauka (DVB-ADSL). Formatu digitalean emisioak egiten dituzten irrati bidezko audio modalitate berri bat ere sortu da, DAB (Digital Audio Broadcasting) izenekoa.[1]

Lurreko telebista digitalaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LTDa Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen, 1996an, FCCari (Federal Communications Commission) esker, ATSCaren (Advanced Television Systems Committee) telebista digitaleko estandarra onestean. Emisio digitalak 1999ko maiatzean hasi ziren. Bestalde, itzalaldi analogikoa 2006ko abenduan edo LTDaren seinalea jasotzeko gaitasuna etxebizitzen % 85era iristean burutzeko asmoa zegoen.

Legeak hala aginduta, emititzaileak ohiko difusio analogikoaren sistematik sistema digital berri batera aldatuko dira (ATSC estandarra darabilena). 1992an, Amerikako Estatu Batuek "digitalizazio osoa"ren alde egin zuen apustu, Europa eta Japoniaren telebista analogikoaren estandarraren aurka eginez. Mugimendu horrek AEBei eman zien lidergoa arlo horretan.

Telebista analogikoaren abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista digitalak, analogikoarekin alderatuz, hiru abantaila nagusi ditu:

Irudi eta soinu kalitate hobea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistaren lurreko transmisioa hainbat faktorek kaltetu dezakete: energiaren dispertsioak, itzalguneek eta oihartzunak eragiten dituzten islapenek. Transmisio analogikoan, arazo hauek elurra, zarata, irudi bikoiztuak, kolore urritasuna eta kalitate baxuko soinua eragiten dituzte. Transmisio digitalean, bestalde, seinalea kodetuta dagoenez, irudia osorik jasotzen da, baina hondale digitala gertatzen da: zirkuitu deskodetzaileetara heltzen den seinalea nahikoa ez denean, seinalea galtzen da. Seinale on bat jasotzeko, kalitate normaleko transmisio analogiko batek baino potentzia gutxiago behar du telebista digitalak.

Telebista emisio baten irudi, soinu eta datuak MPEG-2 (Moving Pictures Experts Group 2) formatu digitalean kodetzen dira. Transmititutako irudi eta soinuaren kalitatea, multiplex datu emariaren fluxuaren menpe dago.

Oihartzunen arazoa europar sisteman konpondu da COFDM (Coded Orthogonal Frequency Division Multiplexing) modulazioa erabiliz. LTDan, lortutako fluxu bitarra (irudia, soinua eta datuak kodetu ondoren), milaka eramaleen bidez trasmititzen da.

Datu bitarren fluxua, abiadura txikiko milaka azpifluxutan zatitzen da. Hau dela eta, bit-en iraupena handia da. Denbora erabilgarri batean emititzen da, ondoren, geldialdia doa. Denbora erabilgarri horretan, transmisore guztiak sinkronizatuta daude eta fluxu bitarraren bit zati bat, paraleloan emititzen da. Modu honetan, hiriguneetan, interferentziek potentzia eta heldutako seinale/zarata erlazioa hobetzen dute. Adibidez, hiriguneko eraikinek sortzen dituzten islapenek, seinaleak gainezarri eta honela, hauen potentzia eta soinu/zarata erlazioa hobetzen dute.

Gainera, kodeketa hau, akatsak aurkitu eta zuzentzeko gai da, nahiz eta seinalea leku desfaboragarri batean jaso.

MPEG-2 konprimaketa, galerak dituen konprimaketa mota da, beste modu batera esanda, emititu baino lehen bideo/soinu kalitatea txarragoa dela era digitalean, analogikoan baino. Hau dela eta, Lurreko Telebista Digitalak bermatzen diguna jasotako seinalearen kalitate hobea da, eta ez bideo/soinu kalitate hobea.

Telebista emisio kopuru handiagoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun daukagun telebista analogikoaren teknologia dela eta, UHF kanal bakoitzeko programa bakar bat transmititu daiteke (kanalaren banda zabalera 6MHz, 7Mhz edo 8Mhz-ekoa izan daiteke). Gainera, emisio bat burutzen ari bada, aldameneko kanalak transmisio barik egon behar dira, interferentziak saihesteko.

Beste alde batetik, kodeketa digitalak UHF kanal bakar batean (20 Mbps inguru, gaur egungo Espainiako konfigurazioa dela eta) programa ugari kalitate digitalean (DVD baten antzekoa) transmititzeko aukera ematen digu. Aldi berean igorritako programa kopurua irudi eta soinu kalitatearen menpe dago. Gaur egunean bost programa emititzen dira UHF kanal bakoitzeko, nahiz eta normalean hauetatik lau soilik erabili. Bestalde, MPEG-2 kodeketaren malgutasunari esker, parametro hauek aldatzeko aukera dago edozein momentutan, ikuslea konturatu gabe. Ohiko UHF kanal batean emititzen diren lauzpabost emisio kanalen blokeak MUX (multiplex) izena hartzen du. MUX-aren fluxu bitarra osatzen duten kanalen multiplexazioa da. Kanal multiplexatu bakoitzaren fluxu-erlazioa erregulatu daiteke, hau da, kanal hauen kalitatea erregulatzeko gaitasuna dugu. Adibidez, fluxu altua jarri ahal zaio ordaindutako pelikula edo kirol ekitaldiari, eta fluxua murriztu MUX-a osatzen duten gainontzeko kanalei, emisio zabalekoak izatekotan. Sistema adimentsu batek MUX-a osatzen duten kanal bakoitzaren fluxua estimatzen du uneoro, eta banda zabalera handiagoa edo txikiagoa esleitzen dio beharraren arabera.

Malgutasun handiagoa emisioetan eta zerbitzu gehigarrietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanal bakoitzean MPEG-2 fluxu bakarra emititzen da, eta honek bideo, audio eta datu anitzak eduki ahal ditu. Nahiz eta operadore batek baino gehiagok kanal multiplexatu bakarra partekatu, bakoitzak egokitzen zaion banda zabalera kudeatu dezake nahi dituen edukiak eskaintzeko. Adibidez, bideo fluxu bat, bi audio fluxu (bi hizkuntza ezberdin aldi berean) eta zenbaitatu fluxu (azpitituluak hizkuntza ezberdinetan, gorrentzako azpitituluak, partidu batean jokalarien estatistikak,...) emiti ditzake.

Informazio guzti hau erabiltzaileari heltzen zaio LTD hargailuak dituen aplikazioei esker. Aplikazio hauek MHP (Multimedia Home Platform) industria estandarra erabili ohi dute. Operadore bakoitzak nahi dituen zerbitzuak eskaintzen dituzten aplikazioak garatuko ditu, eta hauek LTD hargailuan instalatuko dira zerbitzu horiek erabili ahal izateko.

Aplikazio horietako bat EPG (Electronic Program Guide) edo Progamen Gida Elektronikoa da. Honek emisoreetatik programei buruzko informazioa eskuratu eta interpretatuko du, eta ondoren erabiltzaileari erakutsiko dio, programa grabatzeko aukera emanez, deskribapena ikustea ahalbidetuz,...

Telebista digitala e-demokraziaren ikuspegitik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E-demokrazia IKTak erabiliz prozesu demokratikoak hobetzeko sistema da. Sistema honen helburuak aurrera eramateko IKTrik egokiena Internet izan zitekeen, baina gaur egun arazo handia izaten jarraitzen duena du oztopo nagusia: eten digitala. Interneta ez da etxe guztietara iritsi oraindik, eta adinaren arabera desberdintasun handiak eragiten ditu, adinekoen zati handi batek ez baitaki ordenagailuak erabiltzen. Gainera, internetaren erabilera ordaindu beharra dago. Beste IKT askok ez dute interakziorako aukerarik ematen.

Lurreko Telebista Digitalak, aldiz, ez ditu oztopo horiek:

  • Telebista komunikabide masiboa da, ia etxe guztietan dago.
  • Ez da erabilera ordaintzen.
  • Ez du adinaren araberako bazterketarik sortzen, denek dakitelako telebista erabiltzen.
  • LTDaren seinalea jasotzeko oso aldaketa gutxi egin behar dira.
  • Herrialde gehienetan bultzatzen ari diren itzalaldi analogikoak LTDa telebista emisioak jasotzeko aukera nagusi bihurtuko dute.

Ezaugarri hauek LTDa e-demokraziarentzako aukera egokiena bilakatzen dute, eta instituzio publikoak teknologia honen garapena eta zerbitzu interaktiboen sorrera bultzatzen ari dira herrialde ugaritan.

LTDa ikusteko beharrezkoa dena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, LTDaren eta telebista analogikoaren emisioak UHFaren banda berdinean egiten dira. Seinale berri hau sintonizatzeko ez da beharrezkoa eraikinaren antena kolektiboa aldatzea, 1995etik aurrera ezarri edo berrikusi bada behintzat, baina derrigorrezkoa da DVB-T deskodetzaile bat jartzea telebista analogikoaren hargailu bakoitzarentzat edo deskodetzailea gehitua duen telebista bat erostea. LTD seinalea jaso ahal izateko jaso nahi den eremuan LTD emisioa dagoela ziurtatu behar da.

Orduan, orain seinale analogikoarekin erabiltzen ditugun antena eta distribuzio sareak, seinale digitalarekin erabili daitezke, biak UHF bandan emititzen direlako. Bestalde, ezarritako anplifikadoreak, monokanalak dira (UHF kanal bat soilik anplifikatzen dute) eta gainera seinale analogikoentzat daude eginak. Hortaz, beharrezkoa da kanal anplifikadore berri bat jartzea telebista digitalean erabilitako kanal bakoitzean. Gaur egun Espainian dagoen egoerarekin, bi edo hiru anplifikadore berri beharko ziren.

Aldaketa bakun eta merke horrekin, LTDaren seinalea eraikin osoko etxebizitzetara helduko da, baina seinale hau, gure telebista analogikoaren hargailuak ulertzen ez duen kodeketa batean dago. Emisio digitalak ikusi nahi ditugun telebista bakoitzean DVB-T deskodetzaile bat jarri beharko da, honako funtzioak burutzeko:

  • COFDM seinalea desmodulatu.
  • MPEG-2 fluxua interpretatu.
  • Aukeratutako programa atera.
  • Programa hori deskodetu.
  • Deskodetutako programa telebista analogikoaren hargailura bidali.

Azkenik, hautakizunik merkeen ordenagailurako DVB-T txartel hartzaile bat erostea da, edozein formatutan: USB, PCI edota PCMCIA.

LTDaren plan teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko uztailaren 29ko Ministro Kontseiluan, Espainiako Gobernuak LTDaren plan tekniko berriaren testua[2] onartu zuen.

Plan berri horretan agertzen diren neurrietatik, itzalaldi analogikoaren aurrerapena (2012 urterako finkatuta eta 2010eko Apirilaren 1ra aurreratua) eta LTD emisioen kopurua handitzea nabarmendu daitezke. Azken hau burutzeko, Quiero TV-ren porrotaren ondoren libre geratu diren frekuentziak berrerabili eta gaur egun erabilgarri nahiz DVB-H-rako pentsatuak daudenak berrantolatuko dira. Ekintza hauek egiteak, bigarren multiplex bat ekarriko du gune batzuetan, emisio autonomikoentzat.

Bitarteko epealdian, itzalaldi analogikoa heldu arte, operadore publikoak multiplex oso bat jasoko du. Emisore pribatu bakoitzak gaur egun duen kanal digitala mantenduko du (Net TV eta Veo Tv bezala). Aldi berean, betekizunak betetzen badituzte, kanal berriak emititzeko aukera izango dute.

Itzalaldi analogikoaren ondoren, RTVE operadore publikoak bi multiplex oso jasoko ditu eta emisore pribatu bakoitzak multiplex bakarra. Bestalde, autonomia erkidegoek bi multiplex kudeatzeko aukera izango dute beraien esparru geografikoetan.

2010eko apirilaren 1ean Espainian itzalaldi analogikoaren azken fase izan zen eta ordutik aurrera, herrialde osoan telebista ikusi ahal izateko, LTD deskodegailua beharrezkoa da.

Plan teknikoaren beste puntu nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gutxienez lau kanal emititzea multiplex bakoitzean; operadore batek multiplexaren kontrol osoa daukanean ez da hori bete behar, kasu horretan nahi duen kanal kopurua emitituko du, irudi eta soinu betekizunak betetzen baditu (HDTV emisioak egiteko aukera egongo da).
  • Multiplexaren emisio gaitasunaren % 20ko muga egongo da telebista kanalak ez diren emisioentzat. Adibidez, aplikazio interaktiboak eskaintzen dituzten kanalek ezingo dute % 20ko muga hau gainditu.
  • Lurralde estaldura handitzeko betebeharra[3]:
  • % 80ko estaldura 2005 urte bukaerarako.
  • % 90eko estaldura 2008 urte bukaerarako.
  • % 95eko estaldura itzalaldi analogikoa heltzerako.

Emisio analogikoen itzalaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati eta telebista operadoreen emisio analogikoen amaiera itzalaldi analogiko gisa ezagutzen da. 2005eko maiatzean, Europako Batzordeak 2012 urtea proposatu zuen itzalaldi analogikoa burutzeko muga bezala Europar Batasuna eratzen duten herrialde guztientzat.

Espainian, itzalaldi hau urte horretarako ezarrita zegoen. Hala ere, 2005eko uztailaren 29ko erret-dekretuan, espainiar gobernuak 2010 urtera aurreratzea erabaki zuen, Soriako probintzian izan ezik (bertan 2008. urtean gertatuko da ereduzko froga bezala). Ordura arte, emisio digitalak eta analogikoak egongo dira batera.

Itzalaldiak Europar Batasunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andorrako Printzerrian itzalaldi analogikoa 2007ko irailaren 25ean gertatu zen. Emisio digitalak bakarrik erabiltzen zituen lehen Europako herrialdea bilakatu zen, seinalean espazioa askatzeko asmoz.
  • Danimarkan oraindik ez dago data finkorik ezarrita, baina parlamentuko gehiengo batek lehenbaitlehen ezartzea nahi du, eta 2009 urterako espero da.
  • Gainerako herrialdeek oraindik ez dute erabaki.

Momentu honetatik aurrera, beharrezkoa izango da sintonizatzaile digitala duen telebista bat izatea edo kanpoko LTD edo DVB-T sintonizatzailea, seinale digitala prozesatzeko eta telebistara bidaltzeko, azken hau ikus dadin.

LTD Emisioak
Taldea Telebista Kateak Irrati Kateak Sarea Katea
NATV
EITB
Navarra Televisión
Navarra Televisión 2
ETB 1
ETB 2
MAUT Nafarroa:26
EITB ETB 1
ETB 2
ETB 3
ETB 4
Euskadi Irratia
Radio Euskadi
EITB Musika
Gaztea
Radio Vitoria
MAUT Araba:58
Bizkaia:35
Gipuzkoa:50
Radio Televisión Española La 1
La 1 UHD
La 2
24h
Clan
Teledeporte
Radio Nacional
Radio 3
Radio 5
Radio Clásica
Radio Exterior
RGE1
RGE2
RGE1
Araba:22
Bizkaia:22
Nafarroa:59
Gipuzkoa:48
RGE2
Araba:43
Bizkaia:28
Nafarroa:29
Gipuzkoa:54
Atresmedia Antena 3
La Sexta
Neox
Nova
Mega
Atreseries
Onda Cero
Europa FM
Melodía FM
MPE2
MPE4
MPE5
MPE2
Araba:33
Bizkaia:38
Nafarroa:37
Gipuzkoa:31
MPE4
Araba:27
Bizkaia:27
Nafarroa:23
Gipuzkoa:40
MPE5
Araba:49
Bizkaia Ekialdea:30
Bizkaia Mendebaldea:26
Nafarroa:47
Gipuzkoa:32
Mediaset España Telecinco
Cuatro
FDF
Divinity
Energy
Boing
Be Mad
MPE3
MPE4
MPE5
MPE3
Araba:45
Bizkaia:59
Nafarroa:53
Gipuzkoa:41
MPE4
Araba:27
Bizkaia:27
Nafarroa:23
Gipuzkoa:40
MPE5
Araba:49
Bizkaia Ekialdea:30
Bizkaia Mendebaldea:26
Nafarroa:47
Gipuzkoa:32
Sociedad Gestora de Televisión Net TV Disney Channel
Paramount Network
BOM Radio MPE1 Araba:36
Bizkaia:36
Nafarroa:55
Gipuzkoa:44
Veo Televisión DMAX
Gol Play
Radio Marca
Cadena 100
Radio María
MPE1 Araba:36
Bizkaia:36
Nafarroa:55
Gipuzkoa:44
Ábside Media Trece Cope
Rock FM
MPE4 Araba:27
Bizkaia:27
Nafarroa:23
Gipuzkoa:40
Grupo KISS Media DKiss Kiss FM
Hit FM
SER
Los 40
Cadena Dial
EsRadio
RGE2 Araba:43
Bizkaia:28
Nafarroa:29
Gipuzkoa:54
Central Broadcaster Media Ten Los 40 Classic
Los 40 Urban
Radiolé
RGE2 Araba:43
Bizkaia:28
Nafarroa:29
Gipuzkoa:54
Real Madrid Club de Fútbol Fitxategi:Real Madrid TV.png Real Madrid TV MPE5 Araba:49
Bizkaia Ekialdea:30
Bizkaia Mendebaldea:26
Nafarroa:47
Gipuzkoa:32

Desagertutako kateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Kateak
Radio Televisión Española Cultural·es
TVE HD
Atresmedia Televisión Nitro
Xplora
laSexta3
Gol Televisión
Sogecuatro Promo
40 Latino
CNN+
Gestora de Inversiones Audiovisuales La Sexta TeleHit
Hogar 10
laSexta 2
Veo Televisión Sony TV
Tienda en Veo
Veo Televisión
Marca TV
AXN
La Tienda en Casa
Mediaset España Comunicación Telecinco Estrellas
Telecinco Sport
Telecinco 2
CincoShop
Gran Hermano 24H
Canal Club
Canal+ Dos
La Tienda en Casa
LaSiete
Nueve
Sociedad Gestora de Televisión Net TV Net TV
Flymusic
La 10
MTV
Intereconomía TV
EHS
La Tienda en Casa

Tokiko LTDaren emisioak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Araba
Lurraldea Telebista Kateak Irrati Kateak Sarea Katea Frekuentzia
Laudio Álava 7 TV*
Local Media TV*
Hamaika Telebista*
Canal Gasteiz*
TL01VI 41 634 MHz
Gasteiz Álava 7 TV*
Euve*
Hamaika Telebista*
Canal Gasteiz*
TL02VI 56 754 MHz
Gipuzkoa
Lurraldea Telebista Kateak Irrati Kateak Sarea Katea Frekuentzia
Beasain KTB (Ez du emititzen)
Prod. Legazpi* (Ez du emititzen)
Goierri TB-Hamaika* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista*(Ez du emititzen)
TL01SS 33 570 MHz
Eibar Local Media TV* (Ez du emititzen)
Hamaika Telebista* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista* (Ez du emititzen)
TL02SS 34 578 MHz
Irun Jaizkibel TB* (Ez du emititzen)
Local Media TV* (Ez du emititzen)
Hamaika Telebista* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista Txingudi* (Ez du emititzen)
TL07SS 33 570 MHz
Arrasate KTB* (Ez du emititzen)
Goiena TB-Hamaika* (Ez du emititzen)
Local Media TV* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista* (Ez du emititzen)
TL03SS 52 722 MHz
Donostia Ay.San Sebastiñan* (Ez du emititzen)
Teledonosti*
Hamaika Telebista* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista*
TL04SS 23 490 MHz
Tolosa TeleGuipuzkoa*(Ez du emititzen)
Local Media TV* (Ez du emititzen)
28 Kanala-Hamaika* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista* (Ez du emititzen)
TL05SS 24 498 MHz
Urola TeleGuipuzkoa* (Ez du emititzen)
Local Media TV* (Ez du emititzen)
Erlo TB-Hamaika* (Ez du emititzen)
8 Gipuzkoa Telebista*(Ez du emititzen)
TL06SS 35 586 MHz
Nafarroa
Lurraldea Telebista Kateak Irrati Kateak Sarea Katea Frekuentzia
Lizarra Popular TV Navarra TL01NA 25 506 MHz
Iruñea Popular TV Navarra TL02NA 38 610 MHz
Zangotza Popular TV Navarra TL03NA 45 666 MHz
Tafalla Popular TV Navarra TL04NA 31 554 MHz
Tutera Popular TV Navarra TL05NA 42 642 MHz

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]