Kultura Intereseko Ondasun (Espainia)
Kultura Intereseko Ondasun (KIO)[1] (gaztelaniaz: Bien de Interés Cultural, BIC) Espainiako figura juridiko bat da, ondare higiezinen zein higigarrientzat, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, paleontologia, arkeologia, teknika edo gizarte balio berezia duten kultura ondasunak babesteko helburua duena. Ondare dokumental eta bibliografikoa, aztarnategiak eta gune arkeologikoak eta balio artistikoa, historikoa edo antropologikoa duten gune naturalak, lorategiak eta parkeak ere BIC gisa deklaratu daitezke.
2022. urtea 17.819 ondasun higiezin zeuden inskribatutako Interes Kulturaleko Ondasun gisa. Inskribatutako ondasun higigarria, bestalde, 22.354 ondasun izendatu zifren KIO (BIC)[2].
Herrialde, nazioarte mailako erakunde eta herrialdez azpiko lurralde-erakunde askok garatu dute legedia euren kultura ondarea babesteko. UNESCOk, adibidez, Gizateriaren ondare izendapenak deklaratzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak Espainiako BIC figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.
BIC izendapena duten ondasun moten adibide batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Antestius Sesenco izena duen Soriako erromatar garaiko eusko-akitanierazko inskripzioa.
-
Cádizko inauteriak.
-
Terrazas del Manzanaresko (Madril) arkeologia aztarnategiak.
-
Alhambrako monumentu multzoa BIC izendapena eman zioten 2004an, eta Unescoren Munduko ondarea izendapena 2002an[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Espainiako Ondare Historikoaren Legea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anuario de Estadísticas Culturales 2023 | Principales resultados.» Anuario de Estadísticas Culturales (Gobierno Español. Ministerio de Cultura.): 36..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urbanismo» Patronato de la Alhambra y Generalife (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legea, uztailaren 3koa: PDF-en eta HTML-en (zaharkituta)
- Euskal Kultura ondareari buruzko Legea. 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena. EHAA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Hemen ikusgai: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/lege-proiektua/22-euskal-kultura-ondareari-buruzko-legea/ [ikusia: 2020-06-29]
- Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa: HTML-en
- EAEko Kultura Ondarearen Zentroaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Espainiar Historia Ondareari buruzko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa
- EAEko ondare zibilaren zerrenda hiru.com webgunean
Euskal Herriko ondarea Kultura Ondasunak (HEH) eta Monumentu Historikoak (IEH) | ||
---|---|---|
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Nafarroa Beherea • Nafarroa Garaia • Zuberoa |