Korn
Korn | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Kalifornia (AEB) |
Musika mota | Nu metala, heavy alternatiboa |
Urteak | 1992 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Roadrunner, EMI/Virgin, Epic/Immortal |
Taldekideak | |
Jonathan Davis James "Munky" Shaffer Reginald "Fieldy" Arvizu Ray Luzier | |
Lehengo taldekideak | |
Brian "Head" Welch David Silveria | |
Informazio gehigarria | |
www.korn.com | |
|
Korn (KoЯn ere idatzia) nu metaleko musika taldea da, Kalifornian 1993an sortua, L.A.P.D. taldea desegin ondoren. Egungo taldekideak hauek dira: Jonathan Davis, James "Munky" Shaffer, Reginald "Fieldy" Arvizu, eta Ray Luzier. Musikari ugarirekin aritu dira elkarlanean, besteak beste Deftonesko Chino Moreno, Ice Cube, Marilyn Manson, Limp Bizkiteko Fred Durst, The Pharcydeko Tre Hardson, eta Nas.
Sortu eta urte horretan bertan, lehenengo demoa plazaratu zuten, Neidermeyer's Mind. Lehenengo estudio-albuma, Korn, 1994an atera zuten. Arrakasta Follow The Leader izeneko hirugarren diskoarekin iritsi zitzaien, 1998an. Guztira, taldeak 35 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Grammy sarietarako 6 aldiz izendatu dituzte, eta bitan irabazi.
Nu metaltzat hartu zen lehendabiziko taldea da hau. Horretaz gain, heavy metal, metal alternatibo, post grunge, rap metal, thrash metal, thrash rap eta pimp rock bezala sailkatu dira. Letretan, oinazea eta alienazioa dira gai nagusiak, eta ez heavy metalaren ohiko gaiak.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio albumak
- Korn (1994)
- Life Is Peachy (1996)
- Follow The Leader (1998)
- Issues (1999)
- Untouchables (2002)
- Take a Look in the Mirror (2003)
- See You on the Other Side (2005)
- Izenik gabea (2007)
- Korn III: Remember Who You Are (2010)
- The Path of Totality (2011)
- The Paradigm Shift (2013)
- The Serenity of Suffering (2016)
- The Nothing (2019)
- Requiem (2022)