Klotario I.a
Klotario I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna eta Soissons, 498 | ||
Herrialdea | Frankoen Erresuma | ||
Heriotza | ezezaguna eta Soissons, 561eko azaroaren 29a (62/63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Soissons | ||
Familia | |||
Aita | Klovis I.a | ||
Ama | Clotilde | ||
Ezkontidea(k) | Gondioke Chunsene (en) Aregund (en) Ingund (mul) Waldrada (en) Radegunda (538 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Merovingiar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Klotario I.a[1] Zaharra (497 – 561eko azaroaren 29a) frankoen monarka bat izan zen, eta Klovis eta Klotilderen seme gazteena zen. Neustriako erregea (511-561), Orléansekoa (532-561), Borgoinakoa, Txildeberto anaiarekin partekatu zuena (534-558), Austrasiakoa (555-561) eta Paris eta Borgoinakoa (558-561) izan zen.
Erregealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Regnum Francorum banatu egin zuten Klotarioren aita hil zenean, eta Klotariok Neustria jarauntsi zuen. Ingondarekin ezkondu zen 517an.
Klodomir anaia hil zenean (524), Klotario haren alargunarekin, Gondiokerekin, ezkondu zen. Hala ere, ez zuen anaia defuntuaren lurraldea bereganatu, lege salikoak erresuma Klodomirren semeen artean banatzera behartu baitzuen. Hori saihesteko asmoarekin, Klotario Txildebertorekin batu zen eta oinordeko gazteen hilketa prestatu zuten. Hiru anaietatik, bi erailak izan ziren, eta azkenak, (Klodoaldok) bere parteari uko egin eta monje-bizitza aukeratu zuen. Klotariok eta Txildebertok anaiaren lurraldea beraien artean banatu ahal izan zuten. Sigeberto I.ak, Klotarioren semeak, oinordetu zuen erresuma.
531n Radegundarekin ezkondu zen, baina Poitiersko komentu batera, Europako lehenengo komentu femeninoa, erretiratzea nahiago izan zuen. Klotario Ingondarekin ezkondu zen berriz ere 532an eta gero haren ahizpa Arnegondarekin.
Teodobaldoren heriotzak, anaia defuntuarenak 555ean eta Txildebertorenak, oinordekorik utzi gabe, 558an, Klotariok Regnum Francorum berriz batu ahal izatea eragin zuen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa jabegabe |
Frankoen errege Merovingiar leinua 558–561 |
Ondorengoa jabegabe |
Merovingiar erregeen zerrenda | ||
---|---|---|
Meroveo (448–457) Txilderiko I.a (457–481) • Klovis I.a (481–511) • Txildeberto I.a (511–558) • Klodomir (511–524) • Teodoriko I.a (511–533) • Teodoberto I.a (533–548) • Teodobaldo (548–555) • Klotario I.a Zaharra (511–561) • Kariberto I.a (561–567) • Guntram I.a (561–592) • Sigeberto I.a (561–575) • Txildeberto II.a (575–595) • Teodoberto II.a (595–612) • Teodoriko II.a (595–613) • Sigeberto II.a (613) • Txilperiko I.a (561–584) • Klotario II.a Handia (584–623) • Dagoberto I.a (623–639) • Kariberto II.a (629–632) • Txilperiko (632) • Sigeberto III.a (634–656) • Txildeberto Adoptatua (656–661) • Klovis II.a (639–657) • Klotario III.a (657–673) • Txilderiko II.a (662–675) • Teodoriko III.a (675–691) • Dagoberto II.a (675–679) • Klovis IV.a (691–695) • Txildeberto III.a Justua (695–711) • Dagoberto III.a (711–715) • Txilperiko II.a (715–721) • Klotario IV.a (717–719) • Teodoriko IV.a (721–737) • Txilderiko III.a (743–751) |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klotario I.a |